200. ALDIZKARIA - 2026ko urriaren 8a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

321E/2026 EBAZPENA, irailaren 22koa, Unibertsitateko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez formulatzen eta jendaurrean jartzen baita "Tuterako Unibertsitate Publikoaren ezarpena" izeneko udalez gaindiko plan sektorialean jasotako ondasunen eta eskubideen zerrenda, desjabetze espedienteari hasiera emateko. Plan horren sustatzailea Unibertsitateko Zuzendaritza Nagusia da.

Nafarroako Gobernuaren 2005eko azaroaren 7ko Erabakiaren bidez, Tuterako Unibertsitate Publikoa ezartzeko udalez gaindiko plan sektoriala onetsi zen, Ekonomia eta Ogasun Departamentuak sustatuta. Erabaki hori 2005eko azaroaren 25eko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen.

Aipatu UGPSaren 5.3 puntuak esaten du desjabetze sistema erabiliko dela exekuzio unitateen barnean mugatutako lurzoruak lortzeko.

Nafarroako Gobernuaren 2026ko abuztuaren 26ko Erabakiaren bidez, onura publikokotzat eta interes sozialekotzat jo zen, desjabetze ondorioetarako, udalez gaindiko plan sektorial hori. Erabaki hori 2026ko 179. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, irailaren 10ekoan.

Erabaki horretan zehazten den bezala, 2025eko uztailean hitzarmen bat sinatu zuten Nafarroako Gobernuak, Tuterako Udalak eta Nafarroako Unibertsitate Publikoak, NUPen Tuterako campusa garatzeari lotutako konpromisoak eguneratzeko eta udalerri horretan ikastetxe berri bat eraikitzeko. Haren zortzigarren klausulak jasotzen duenez, Nafarroako Gobernuak zenbait lurzati eskuratzeko konpromisoa hartu zuen, NUPek planteatutako campusa garatzeko beharrei erantzuteko.

Nahitaezko desjabetzeari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legearen 15. artikuluak adierazten duenez, behin onura publikoa deklaratuta, administrazioak ebazpen bat emanen du desjabetzearen xederako behar-beharrezkoak diren ondasunak okupatzeko edo eskubideak eskuratzeko behar zehatzari buruz.

Ondorio horietarako, 1954ko abenduaren 16ko Legearen 17. artikuluan adierazten denez, desjabetzearen onuradunak zerrenda zehatz eta banakako bat egin beharko du, eta zerrenda horretan desjabetu beharrekotzat jotzen dituen ondasun edo eskubideak deskribatuko dira, alderdi material eta juridikoetan.

Gainera, 18. artikuluak aurreikusten du jendaurreko aldi bat irekitzea, hamabost egunekoa. Epe horretan, jendeak datuak ematen ahalko ditu, eta okupazioaren beharraren aurka egiten ahalko dute funtsari edo formari lotutako arrazoiengatik, hori guztia 19. artikuluan ezarritakoarekin bat.

Horrenbestez, indarra duen legerian ezarritakoarekin bat, eta Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuaren oinarrizko egitura ezartzen duen abuztuaren 30eko 72/2023 Foru Dekretuaren bigarren xedapen gehigarriaren bidez eman dizkidaten eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. "Tuterako Unibertsitate Publikoa ezartzea" udalez gaindiko plan sektorialean sartuta dauden ondasun eta eskubideen zerrenda egitea, beharrezkoa baita haiek erostea Tuterako NUPeko campusa garatzeko, helburua izanik desjabetze espedienteari hasiera ematea.

Zerrenda hori ebazpen honen eranskin gisa ageri da.

2. Ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrean jartzea, hamabost egun balioduneko epean. Epe horretan, behar adina datu aurkezten ahalko da idatziz, zerrendan egon daitezkeen akatsak zuzentzeko, edo okupatu beharraren aurkako arrazoiak ematen ahalko dira, funtsari edo formari buruzkoak, hori guztia bat etorriz Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legearen 19. artikuluan eta Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen Erregelamendua onesten duen 1957ko apirilaren 26ko Dekretuaren 17. eta 18. artikuluetan xedatutakoarekin.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, eta dagokion iragarkia bidaltzea Nafarroako Foru Komunitatean gehien saltzen diren bi egunkaritara.

4. Ebazpen hau Unibertsitateko Zerbitzuari, ukitutako titularrei eta Tuterako Udalari jakinaraztea, eta iragarki-taulan argitaratzeko eskatzea.

Sarrigurenen, 2026ko irailaren 22an.–Unibertsitateko zuzendari nagusia, Eva Perujuániz Bermúdez.

ERANSKINA.–UKITUTAKO ONDASUN ETA ESKUBIDEEN ZERRENDA

FINKA ZK.

TITULARRA

AZALERA

DESJAB.

(m²)

KATASTROKO DATUAK

Poligonoa

Lurzatia

Erabilera, xedea edo lur mota

TU-01

Ignacio José Zardoya Lanas

19.305,45

3

1735

Lurzorua/Ureztalurreko alorra/Larreak

TU-02

Manuela Arriazu Sánchez

8.231,99

3

1724

Ureztalurreko alorra

TU-03

Enrique Castel-Ruiz Calvo

María Ángeles Solana Cereceda

3.007,73

3

1725

Larreak

TU-04

Armando Herrero Delgado

3.010,74

3

1726

Ureztalurreko alorra

TU-05

Visitación Zamora Casado

13.262,71

3

1727

Ureztalurreko alorra

TU-06

Jorge Delso López

6.604,14

3

1728

Larreak

TU-07

Cándido Rubio Casado

Ricardo Rubio Casado

7.267,84

3

1734

Lurzorua/Ureztalurreko alorra/Larreak

TU-08

Esperanza Giganto Martínez

3.487,77

3

1736

Ureztalurreko alorra/Eraikina/Larreak

TU-09

Riegos Huertas Mayores y Campos Unidos sindikatua

790,05

3

1738

Larreak

TU-10

Ana Carmen Miranda Castillejo

María Fabiola Miranda Castillejo

3.631,89

3

1739

Ureztalurreko alorra/Larreak

Iragarkiaren kodea: F2612602