200. ALDIZKARIA - 2026ko urriaren 8a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.3. Foru Aginduak

50/2026 FORU AGINDUA, irailaren 18koa, Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariak emana, aldatzen duena Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariak ekainaren 6an emandako 18/2024 Foru Agindua, zeinaren bidez garatu baitziren departamentu horren egitura eta Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziarena, bulegoen eta ataletik beheragoko unitateen mailan.

Abuztuaren 17ko Nafarroako Foru Komunitateko Lehendakariaren 10/2023 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuen egitura ezarri zen, eta abuztuaren 30eko 71/2023 Foru Dekretuaren bidez, berriz, Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuaren oinarrizko egitura.

Era berean, azaroaren 15eko 251/2023 Foru Dekretuaren bidez, Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuaren egitura organikoa ezarri zen, eta ekainaren 5eko 60/2024 Foru Dekretuaren bidez, berriz, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziaren estatutuak onetsi ziren.

Foru dekretu horietan, besteak beste, departamentuaren beraren eta erakunde autonomo horren egitura organikoa arautzen da, atalaren mailara bitarte.

Gero, Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariak ekainaren 6an emandako 184/2024 Foru Agindua onetsi zen, zeinaren bidez departamentu horren eta Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziaren egitura garatu baitzen bulegoen eta ataletik beherako unitateen mailan.

Martxoaren 11ko 20/2026 Foru Dekretuaren bidez, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziaren estatutuak aldatu ziren (ekainaren 5eko 60/2024 Foru Dekretuaren bidez onetsi ziren), Haurtzaroaren, Nerabezaroaren eta Familiaren Zuzendariordetzaren egiturari dagokionez, hura osatzen duten ataletako bi aldatu baitziren.

Ondoren, Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariaren martxoaren 12ko 18/2026 Foru Aginduak ekainaren 6ko 184/2024 Foru Agindua aldatu du, bulegoen eta ataletik beherako unitateen mailan, martxoaren 11ko 20/2026 Foru Dekretuaren aldaketara egokitzeko.

Haurtzaroaren, Nerabezaroaren eta Familiaren Zuzendariordetzarako martxoaren 11ko 20/2026 Foru Dekretuaren bidez onetsitako egitura berria abian jarrita, disfuntzioak detektatu dira zuzendariordetza horren mendeko atalei esleitutako zereginen kargan. Egoera hori arintzeko, beharrezkoa da bulegoen egitura berriz aldatzea, lan-kargak orekatzeko eta atalen egungo beharrei erantzuteko.

Hori horrela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 24.4 artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

Artikulu bakarra. Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariaren ekainaren 6ko 184/2024 Foru Aginduaren aldaketa. Foru agindu horren bidez, departamentu horren egitura eta Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziarena garatzen dira bulegoen eta ataletik beherako unitateen mailan.

Bat.–5. artikuluko 1. apartatua aldatzen da, eta honela idatzita geldituko da:

1. Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziak bulego hauek ditu bere egituran:

–Balorazioen eta Zerbitzuen Zuzendariordetzaren mende:

  • Balorazioetako Kudeaketa Bulegoa.
  • Zorren Kudeaketaren eta Kontrolaren Bulegoa.
  • Banakako Arreta Programen Bulegoa.

–Kudeaketaren eta Baliabideen Zuzendariordetzaren mende:

  • Entitateekiko Koordinaziorako Bulegoa.
  • Zentroetako Langileen Kudeaketarako Bulegoa.
  • Horniduren Bulegoa.
  • Itunen Gainbegiratze eta Kontrolerako Bulegoa.

–Haurtzaroaren, Nerabezaroaren eta Familiaren Zuzendariordetzaren mende:

  • Familia Bulegoa.
  • Haur eta Nerabeen Eskubideen Bulegoa.
  • Esku-hartzea Kudeatzeko Bulegoa: 1. Lurralde Taldeak.
  • Esku-hartzea Kudeatzeko Bulegoa: 2. Lurralde Taldeak.
  • Esku-hartzea Kudeatzeko Bulegoa: 3. Lurralde Taldeak.
  • Planen eta Zerbitzuen Plangintza eta Kudeaketa Bulegoa.

Bi.–Kendu egiten da egungo 28. artikulua, eta zenbaki berria ematen zaio 29. artikuluari; aurrerantzean, 28. artikulua izanen da.

Hiru.–Aldatu egiten da 30. artikulua; aurrerantzean, 29. artikulua izanen da, eta testu hau izanen du:

29. artikulua. Esku-hartzea Kudeatzeko Bulegoa: 1. Lurralde Taldeak.

Esku-hartzea Kudeatzeko Bulegoa: 1. Lurralde Taldeak Babesgabetasun Egoeretan Esku Hartzeko Atalari atxikita geratzen dira.

Bulego honen lurralde eremuak honako hauek hartzen ditu: gizarte zerbitzuen eskualde bat edo batzuk, lurralde taldeen harreraren eta laguntzaren unitatea eta gazteentzako justiziaren unitatea. Orobat, eginkizun hauek izanen ditu:

a) Lankidetzan aritzea oinarrizko laguntzako gizarte zerbitzuekin eta beste zerbitzu batzuekin, babesgabetasun egoera oso larrien balorazioa eta jarraipena egiteko.

b) Haurren eta nerabeen babesaren arloan aholkularitza ematea Nafarroako Foru Komunitatean esku hartzen duten eragile guztiei.

c) Babesgabetasun oso larriko egoeretan balorazio diagnostikoa edo berrespena egitea, haren maila zehaztearren eta babes neurriaren proposamena egitearren.

d) Ataletik bideratzen diren eta familiak babesteko programetan sartuta dauden haur eta nerabeen balorazioa, ikuskapena eta jarraipena egitea.

e) Presako esku-hartzea egitea oso larritasun handiko babesgabetasun egoeraren susmoa dagoenean.

f) Abegi-familia zabalen egokitasuna baloratzea, haiek hautatzea eta haientzako prestakuntza sustatzea. Abegi-familien eta adopzio nazionaleko familien jarraipena egitea eta haiei sostengu ematea.

g) Administrazio-zaintzako neurri baten pean dauden haur eta nerabeentzat ezartzen diren banakako babes planen diseinua, jarraipena eta ebaluazioa egitea.

h) Administrazio-zaintzako neurri baten pean dauden haur eta nerabeen erreferentzia, esku-hartzea eta jarraipen teknikoa.

i) Adingabeen jarraipena egitea erakundeen babespetik atera eta gero.

j) Nafarroako esparru orokorreko Gizarte Zerbitzuen Zorroan jasota dauden prestazio ekonomikoak izapidetzea, haur eta nerabeen babesaren arloan.

k) Epaitegiekin, fiskaltzarekin eta segurtasun indarrekin koordinatzea eta haiekin lankidetzan aritzea.

l) Bulegoaren lanaren euskarri diren prozedurak eta agiri tekniko eta administratiboak garatzea.

m) Bere eskumenen esparruko espedienteak kudeatzea eta artxibatzea.

n) Babespean dauden adingabeei buruzko datu-basearen eta Gizarte Zerbitzuen Erregistro Bateratuaren mantentze-lanak egitea eta haiek eguneratzea.

o) Fiskaltzarekin koordinatzea inputatu ezin diren adingabeei buruzko informazioa eskatzen denean.

p) Jarraipena egitea neurri judizialak dituzten babes sistemaren barruko nerabeen eta gazteen kasuei.

q) Beste autonomia erkidego batzuekin koordinatzea espedienteak elkarri eskualdatzeko.

r) Bere jarduketaren esparruan agintzen zaion beste edozein eginkizun.

Zerbitzuaren beharrak direla eta, Babesgabetasun Egoeretan Esku hartzeko Ataleko buruak proposatuta, eta Haurtzaroaren, Nerabezaroaren eta Familiaren Zuzendariordetzaren oniritziarekin, lurralde eremua aldatzen ahalko da.

Lau.–Aldatu egiten da 31. artikulua; aurrerantzean, 30. artikulua izanen da, eta testu hau izanen du:

30. artikulua. Esku-hartzea Kudeatzeko Bulegoa: 2. Lurralde Taldeak.

Esku-hartzea Kudeatzeko Bulegoa: 2. Lurralde Taldeak Babesgabetasun Egoeretan Esku Hartzeko Atalari atxikita geratzen dira.

Bulego honen lurralde eremuak honako hauek hartzen ditu: gizarte zerbitzuen eskualde bat edo batzuk, kanpoko familien eta adopzioaren egokitasuna baloratzeko unitatea eta nazioarteko adopzioaren jarraipena. Bulego honek eginkizun hauek izanen ditu:

a) Lankidetzan aritzea oinarrizko laguntzako gizarte-zerbitzuekin eta beste zerbitzu batzuekin, babesgabetasun-egoera oso larrien balorazioa eta jarraipena egiteko.

b) Haurren eta nerabeen babesaren arloan aholkularitza ematea Nafarroako Foru Komunitatean esku hartzen duten eragile guztiei.

c) Babesgabetasun oso larriko egoeretan balorazio diagnostikoa edo berrespena egitea, haren maila zehaztearren eta babes neurriaren proposamena egitearren.

d) Ataletik bideratzen diren eta familiak babesteko programetan sartuta dauden haur eta nerabeen balorazioa, ikuskapena eta jarraipena egitea.

e) Presako esku-hartzea egitea oso larritasun handiko babesgabetasun egoeraren susmoa dagoenean.

f) Abegi-familia zabalen egokitasuna baloratzea, haiek hautatzea eta haientzako prestakuntza sustatzea. Abegi-familien eta adopzio nazionaleko familien jarraipena egitea eta haiei sostengu ematea.

g) Abegi-familien eta familia adoptatzaileen egokitasuna baloratzea eta haien hautaketa, prestakuntza, jarraipena eta laguntza.

h) Familia- eta egoitza-harrerak formalizatzea, eta, hala badagokio, adopzio proposamenak egitea epaitegian.

i) Administrazio-zaintzako neurri baten pean dauden haur eta nerabeentzat ezartzen diren banakako babes planen diseinua, jarraipena eta ebaluazioa egitea.

j) Administrazio-zaintzako neurri baten pean dauden haur eta nerabeen erreferentzia, esku-hartzea eta jarraipen teknikoa.

k) Familia biologikoen guraso-gaikuntzarako programen diseinua, jarraipena eta ebaluazioa egitea.

l) Adingabeen jarraipena egitea erakundeen babespetik atera eta gero.

m) Nafarroako esparru orokorreko Gizarte Zerbitzuen Zorroan jasota dauden prestazio ekonomikoak izapidetzea, haur eta nerabeen babesaren arloan.

n) Epaitegiekin, fiskaltzarekin eta segurtasun indarrekin koordinatzea eta haiekin lankidetzan aritzea.

o) Bulegoaren lanaren euskarri diren prozedurak eta agiri tekniko eta administratiboak garatzea.

p) Kanpoko abegi-familien eta familia adoptatzaileen egokitasuna baloratzea, familiak hautatzea, informazioa ematea eta haien prestakuntza sustatzea. Nazioarteko adopzioaren sisteman dauden familien jarraipena egitea.

q) Bere eskumenen esparruko espedienteak kudeatzea eta artxibatzea.

r) Babespean dauden adingabeei buruzko datu-basearen eta Gizarte Zerbitzuen Erregistro Bateratuaren mantentze-lanak egitea eta haiek eguneratzea.

s) Beste autonomia erkidego batzuekin koordinatzea espedienteak elkarri eskualdatzeko.

t) Bere jarduketaren esparruan agintzen zaion beste edozein eginkizun.

Zerbitzuaren beharrak direla eta, Babesgabetasun Egoeretan Esku hartzeko Ataleko buruak proposatuta, eta Haurtzaroaren, Nerabezaroaren eta Familiaren Zuzendariordetzaren oniritziarekin, lurralde eremua aldatzen ahalko da.

Bost.–31. artikulua erantsi da. Hona hemen:

31. artikulua. Esku-hartzea Kudeatzeko Bulegoa: 3. Lurralde Taldeak.

Esku-hartzea Kudeatzeko Bulegoa: 3. Lurralde Taldeak Babesgabetasun Egoeretan Esku Hartzeko Atalari atxikita geratzen dira.

Bulego honen lurralde eremuak gizarte zerbitzuen eskualde bat edo batzuk hartzen ditu, baita inoren kargura ez dauden haur eta nerabe atzerritarrekiko esku-hartzeko unitatea ere. Bulego honek eginkizun hauek izanen ditu:

a) Lankidetzan aritzea oinarrizko laguntzako gizarte zerbitzuekin eta beste zerbitzu batzuekin, babesgabetasun egoera oso larrien balorazioa eta jarraipena egiteko.

b) Haurren eta nerabeen babesaren arloan aholkularitza ematea Nafarroako Foru Komunitatean esku hartzen duten eragile guztiei.

c) Babesgabetasun oso larriko egoeretan balorazio diagnostikoa edo berrespena egitea, haren maila zehaztearren eta babes neurriaren proposamena egitearren.

d) Ataletik bideratzen diren eta familiak babesteko programetan sartuta dauden haur eta nerabeen balorazioa, ikuskapena eta jarraipena egitea.

e) Presako esku-hartzea egitea oso larritasun handiko babesgabetasun egoeraren susmoa dagoenean.

f) Abegi-familia zabalen egokitasuna baloratzea, haiek hautatzea eta haientzako prestakuntza sustatzea. Abegi-familien eta adopzio nazionaleko familien jarraipena egitea eta haiei sostengu ematea.

g) Familia- eta egoitza-harrerak formalizatzea, eta, hala badagokio, adopzio proposamenak egitea epaitegian.

h) Administrazio-zaintzako neurri baten pean dauden haur eta nerabeentzat ezartzen diren banakako babes planen diseinua, jarraipena eta ebaluazioa egitea.

i) Administrazio-zaintzako neurri baten pean dauden haur eta nerabeen erreferentzia, esku-hartzea eta jarraipen teknikoa.

j) Familia biologikoen guraso-gaikuntzarako programen diseinua, jarraipena eta ebaluazioa egitea.

k) Adingabeen jarraipena egitea erakundeen babespetik atera eta gero.

l) Migrazio prozesuan dauden eta inoren kargura ez dauden haurrei eta nerabeei lagun egiteko eta haiekin esku hartzeko programak diseinatzea, haien jarraipena egitea eta ebaluatzea, eta erakundeen arteko erantzunkidetasuna sustatzea.

m) Nafarroako esparru orokorreko Gizarte Zerbitzuen Zorroan jasota dauden prestazio ekonomikoak izapidetzea, haur eta nerabeen babesaren arloan.

n) Epaitegiekin, fiskaltzarekin eta segurtasun indarrekin koordinatzea eta haiekin lankidetzan aritzea.

o) Bulegoaren lanaren euskarri diren prozedurak eta agiri tekniko eta administratiboak garatzea.

p) Bere eskumenen esparruko espedienteak kudeatzea eta artxibatzea.

q) Babespean dauden adingabeei buruzko datu-basearen eta Gizarte Zerbitzuen Erregistro Bateratuaren mantentze-lanak egitea eta haiek eguneratzea.

r) Beste autonomia erkidego batzuekin koordinatzea espedienteak elkarri eskualdatzeko.

s) Bere jarduketaren esparruan agintzen zaion beste edozein eginkizun.

Zerbitzuaren beharrak direla eta, Babesgabetasun Egoeretan Esku hartzeko Ataleko buruak proposatuta, eta Haurtzaroaren, Nerabezaroaren eta Familiaren Zuzendariordetzaren oniritziarekin, lurralde eremua aldatzen ahalko da.

Sei.–32. artikulua aldatzen da. Hona hemen testu berria:

32. artikulua. Planen eta Zerbitzuen Plangintza eta Kudeaketa Bulegoa.

Planen eta Zerbitzuen Plangintza eta Kudeaketa Bulegoa Planen, Programen eta Baliabideen Plangintza eta Kudeaketa Atalari atxikita geldituko da, eta eginkizun hauek izanen ditu:

a) Haur eta nerabeen babesaren gainean zehazten diren departamentuko, departamentuen arteko edo erakundeen arteko lantalde teknikoetan parte hartzea.

b) Beste entitate eta instantzia batzuekin lankidetzan aritzea, Nafarroako Babes Sistemari buruzko informazioa eskatzen denean. Azterlan eta ikerketetan parte hartzea.

c) Bere eskumen esparruko kontratuak, itunak edo enkarguak kontrolatu eta diseinatzea.

d) Bere eskumen eremuarekin zerikusia duten prestakuntza-jardueretan parte hartzea.

e) Harrerari eta adopzioari buruzko sentsibilizazio, erakartze eta prestakuntza programak diseinatzea.

f) Zuzendariordetzaren mendeko babes sistemari lotutako programen itunak, kontratuak eta dirulaguntzak izapidetzea eta kudeatzea.

g) Babes neurriak dituzten haur eta nerabeei buruzko datu basea kudeatzea eta ustiatzea, bai eta Gizarte Zerbitzuen Erregistro Bateratua ere, bere eskumenen mailan.

h) Espedienteen kudeaketa administratiboa.

i) Erabiltzaileari lehen arreta ematea eta departamentu eta zerbitzuen eskaerak jaso eta bideratzea.

j) Parte hartzea zuzendariordetzaren mendeko babes sisteman sortutako ebazpenen izapide administratiboetan.

k) Zuzendariordetzaren mendeko babes sistemari lotutako zeregin administratiboak kudeatzea.

l) Zereginak administrazio-langileen artean koordinatzea, bai eta lan-kargaren banaketa ere.

m) Bere jarduketaren esparruan agintzen zaion beste edozein eginkizun.

Azken xedapen bakarra.–Indarrean jartzea.

Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2026ko irailaren 18an.–Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilaria, M.ª Carmen Maeztu Villafranca.

Iragarkiaren kodea: F2612581