200. ALDIZKARIA - 2026ko urriaren 8a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.3. Foru Aginduak

47/2026 FORU AGINDUA, irailaren 25ekoa, Hezkuntzako kontseilariak emana, zeinaren bidez aldatzen baita Hezkuntzako kontseilariaren azaroaren 9ko 106/2023 Foru Agindua, Nafarroako Foru Komunitateko lurralde-eremuan Haur Hezkuntzako bigarren zikloko, Lehen Hezkuntzako eta Hezkuntza Bereziko ikasketak ematen dituzten ikastetxeetako eskolaldi motak erregulatzekoa.

ZIOEN AZALPENA

Hezkuntzako kontseilariak azaroaren 9an emandako 106/2023 Foru Aginduaren bidez, eskolaldi motak arautu ziren Nafarroako Foru Komunitateko lurralde-eremuan Haur Hezkuntzako bigarren zikloko, Lehen Hezkuntzako eta Hezkuntza Bereziko irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxeetarako.

Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salak 000254/2024 epaian adierazi duenez, azaroaren 9ko 106/2023 Foru Aginduaren 12.7, 13. eta 14.1 artikuluak eta hirugarren xedapen gehigarria ez datoz bat zuzenbidearekin, eta deusezak dira.

Gauzak horrela, 000254/2024 epaian ezarritako epai judiziala betetzeko, egokia da Hezkuntzako kontseilariaren azaroaren 9ko 106/2023 Foru Agindua aldatzea, zeinaren bidez erregulatzen baitira Nafarroako Foru Komunitateko lurralde-eremuan Haur Hezkuntzako bigarren zikloko, Lehen Hezkuntzako eta Hezkuntza Bereziko ikasketak ematen dituzten ikastetxeetako eskolaldi motak, bai eta foru agindu horren idazketan zenbait aldaketa egitea ere, bertan jasotakoa bat etor dadin arau-testu berriarekin eta hura argitaratu ondoren emandako zenbait erregelamenduzko xedapenekin.

Horregatik guztiagatik, eta Nafarroako Eskola-kontseiluak nahitaezko txostena eman ondoren, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41.1.g) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak baliatuta,

AGINTZEN DUT:

Lehenengo artikulua.–7.4 artikulua aldatzea Hezkuntzako kontseilariak azaroaren 9an emandako 106/2023 Foru Aginduan, zeinaren bidez eskolaldi motak erregulatu baitziren Nafarroako Foru Komunitateko lurralde-eremuan Haur Hezkuntzako bigarren zikloko, Lehen Hezkuntzako eta Hezkuntza Bereziko irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxeetarako.

7.4 artikulua aldatzen da Hezkuntzako kontseilariak azaroaren 9an emandako 106/2023 Foru Aginduan. Hona hemen testu berria:

"4. Ikastetxeetako bizikidetza-araudia aplikatzean, bai goizeko curriculum-saioetan, bai ikasleak arratsaldez hartzeko jardueretan, bete beharko da Nafarroako Foru Komunitateko unibertsitateaz kanpoko ikastetxeetako bizikidetza arautzen duen araudian erregelamendu bidez xedatutakoa".

Bigarren artikulua.–10. artikulua aldatzea Hezkuntzako kontseilariak azaroaren 9an emandako 106/2023 Foru Aginduan, zeinaren bidez eskolaldi motak erregulatu baitziren Nafarroako Foru Komunitateko lurralde-eremuan Haur Hezkuntzako bigarren zikloko, Lehen Hezkuntzako eta Hezkuntza Bereziko irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxeetarako.

10. artikulua aldatzen da Hezkuntzako kontseilariak azaroaren 9an emandako 106/2023 Foru Aginduan. Hona hemen testu berria:

"10. artikulua. Aurretiko jarduketak.

1. Ikastetxeek, foru agindu honen 16.2 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, hautatzeko deialdi berri bati heldu ezin diezaioketenek izan ezik, aukera izanen dute, zuzendariaren bitartez, Hezkuntza Departamentuari eskatzeko eskolaldiaren hautaketa, kontuan hartuta foru agindu honetan xedatutakoa, baita deialdiaren jarraibideak ere, xede horretarako zehaztuko direnak dagokien ebazpenean, Hezkuntza Departamentuan arlo honetako eskumenak dituen zuzendari nagusiak emanen duenean.

2. Aurreko apartatuan azaldutakoa aintzat harturik, ikastetxeko zuzendariak urtero eskola-kontseiluaren saio baterako deia eginen du, eskolaldia hautatzeko deialdiaren ebazpenean adierazitako datetan, eskolaldia aldatzeko aukera erabakitzeko. Horretarako, zuzeneko bozketa bat eginen da, eskuordetu ezin izanen dena, eta, bertan, prozedura hasi aurreko jarduerekin jarraitu ahal izateko, aldeko botoa eman beharko dute boto-eskubidea duten eskola-kontseiluko kideen %25ek, gutxienez.

3. Era berean, eta aurreko apartatuan ezarritako ehunekoa lortu bada, eskola-kontseiluaren bilkura berean zehaztu beharko da, eskuordetu ezin izanen den zuzeneko bozketan, zer eskolaldi modalitate hartuko diren kontuan hautapen prozeduran, betiere bazter utzita ikastetxeak une horretan ezarrita duen eskolaldi mota. Horretarako, kontsulta eginen da eskola-kontseiluko edozein kidek (boto-eskubiderik ez dutenak barne) proposatutako eskolaldi motari edo motei buruz. Egindako proposamena edo proposamenak kontuak harturik, dagokion bozketa eginen dute eskola-kontseiluan boto-eskubidea dutenek, aintzat hartuta ezen, bi eskolaldi modalitate proposatzen badira, bi modalitateetako bat bakarrik hautatzen ahalko dutela eskola-kontseiluan boto-eskubidea dutenek. Lortutako emaitzak ikusita, eskola-kontseiluak, azkenik, eskola-kontseiluan boto-eskubidea dutenen %25aren aldeko botoa lortu du(t)en modalitatea(k) proposatuko d(it)u.

4. Eskola-kontseiluak eskolaldi modalitatea edo modalitateak erabaki ondoren, Hezkuntza Departamentuaren oniritzia behar izanen da honako alderdi hauen gainean:

–Aurreko apartatuetan adierazitako ehunekoaren baldintza betetzen den.

–Ikastetxeak proposatutako ordutegiaren bideragarritasuna ala ez, ikasleen ordutegi banaketari eta jangelako eta garraioko zerbitzu osagarriei dagokienez, aintzat harturik, halakorik bada, ikastetxearekin garraio zerbitzua partekatzen duten ikastetxeak. Garraioa partekatzen duten ikastetxeek eskolaldi modalitate berera aldatzea eskatzen badute, prozedura abiarazten ahalko dute, baldin eta proposatutako eskolaldia ikastetxe guztietako eskola-kontseiluek onesten badute, bat etorriz foru agindu honen 15.3 artikuluan xedatutakoarekin.

–Hezkuntza Departamentuan arlo honetako eskumenak dituen zuzendari nagusiak emanen duen ebazpenean horretarako zehaztuko diren deialdiko jarraibideetako beste edozer eskakizun".

Hirugarren artikulua.–11. artikulua aldatzea Hezkuntzako kontseilariak azaroaren 9an emandako 106/2023 Foru Aginduan, zeinaren bidez eskolaldi motak erregulatu baitziren Nafarroako Foru Komunitateko lurralde-eremuan Haur Hezkuntzako bigarren zikloko, Lehen Hezkuntzako eta Hezkuntza Bereziko irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxeetarako.

11. artikulua aldatzen da Hezkuntzako kontseilariak azaroaren 9an emandako 106/2023 Foru Aginduan. Hona hemen testu berria:

"11. artikulua. Prozedura hastea.

1. Hezkuntza Departamentuak eskolaldi bati edo biri oniritzia eman eta gero, eskolaldia aldatzeko prozedura abiarazi dela kontsideratuko da, eta, une horretatik aurrera, zuzendaria hezkuntza komunitateari dagozkion kontsultak egiten hasi beharko da. Kontsulta horietako emaitzak zein diren kontuan hartu gabe, ikastetxeak ez dio heltzen ahalko eskolaldia hautatzeko beste deialdi bati, foru agindu honetako 16.2 artikuluan adierazitako epean.

2. Proposatutako eskolaldi batek ere ez badu oniritzia lortzen, ikastetxeak jarduketak artxibatuko ditu eta ezarrita duen eskolaldi motari eutsiko dio. Ondorio horietarako, eskolaldia aldatzeko prozedura ez da hasitzat joko, eta ikastetxea salbuetsita geratuko da foru agindu honen 16.2 artikuluan adierazitako epea betetzetik, baina urtero egin beharko ditu foru agindu honen 10. artikuluan jasotako aurretiazko jarduketak, eta betebehar horri eutsiko zaio prozedura berri bat hasitzat jotzen den ikasturtera arte".

Laugarren artikulua.–12. artikulua aldatzea Hezkuntzako kontseilariak azaroaren 9an emandako 106/2023 Foru Aginduan, zeinaren bidez eskolaldi motak erregulatu baitziren Nafarroako Foru Komunitateko lurralde-eremuan Haur Hezkuntzako bigarren zikloko, Lehen Hezkuntzako eta Hezkuntza Bereziko irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxeetarako.

12. artikulua aldatzen da Hezkuntzako kontseilariak azaroaren 9an emandako 106/2023 Foru Aginduan. Hona hemen testu berria:

"12. artikulua. Kontsulta familiei eta legezko ordezkariei.

1. Ikastetxeko zuzendariak ikasleen familiei eta legezko ordezkariei kontsultatzeko prozedura abiaraziko du, bozketa-sistema baten bidez. Horren helburua da irakasleen klaustroari eta eskola-kontseiluari helaraztea familiek eta legezko ordezkariek zer irizten dieten proposatutako eskolaldiari edo eskolaldiei.

2. Zuzendaritza taldeak prestatuko du boto-emaileen errolda, zeina ikastetxean matrikulatutako ikasleen gurasoek edo legezko ordezkariek osatuko baitute, kanpoan utzita ikastetxean ematen den Oinarrizko Hezkuntzako azken ikasmailakoenak. Berdin jokatuko da Haur eta Lehen Hezkuntzako irakaskuntzak ematen dituzten eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxeekin gobernu organo komunak dituzten ikastetxeetan.

3. Familia bakoitzak edo, kasua bada, legezko ordezkariek eskubidea dute seme edo alaba bakoitzeko boto bat izateko. Adingabearen zaintza eta jagoletza bi gurasoek partekatzen duten egoera juridikoetan, edo biei badagokie eskolaratzearekin lotutako erabakiak hartzea, ados jarri beharko dira boto bakar bat emateko. Gurasoetako batek baldin badauzka zaintza eta jagoletza, hark izanen du botoa emateko eskubidea, baldin eta eskolaratzearekin lotutako erabakiak hartzea hari badagokio soilik.

4. Botoa zuzenekoa, sekretua eta eskuordetu ezin daitekeena izanen da. Horretarako, familien boto-eskubidea errazteko prozedurak arbitratuko dira, prozedura telematikoak barne.

5. Botazioen aurretik, nahikoa aurrerapenez egindako bilera batean, zeinaren akta egin beharko baita, zuzendaritza taldeak gurasoei eta legezko ordezkariei eskolaldi berriaren edo berrien arrazoien eta ezaugarrien berri eman behar die, baita deialdiaren ebazpenetan jartzen den informazioaren gainekoa ere. Eskolaldi jarraitua modalitatearen kasuan, gainera, jakinarazi beharko die ikasleei arratsaldez arreta emateko jarduerak eskola-ordutegitzat jotzeak duen inplikazioa eta horrek goizeko eskoletan duen eragina.

6. Eskolaldirako bi proposamen badaude, familiek eta ikasleen legezko ordezkariek, bozketa-sisteman, haietako bat bakarrik aukeratu beharko dute, edo ikastetxeak une horretan ezarrita zuen eskolaldiaren modalitatea ez aldatzea erabaki.

7. Prozedura amaitu eta familien eta legezko ordezkarien iritzia jakin ondoren, ikastetxeko zuzendariak bozketen emaitza helaraziko die irakasleen klaustroari eta eskola-kontseiluari".

Bosgarren artikulua.–13. artikulua aldatzea Hezkuntzako kontseilariak azaroaren 9an emandako 106/2023 Foru Aginduan, zeinaren bidez eskolaldi motak erregulatu baitziren Nafarroako Foru Komunitateko lurralde-eremuan Haur Hezkuntzako bigarren zikloko, Lehen Hezkuntzako eta Hezkuntza Bereziko irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxeetarako.

13. artikulua aldatzen da Hezkuntzako kontseilariak azaroaren 9an emandako 106/2023 Foru Aginduan. Hona hemen testu berria:

"13. artikulua. Kontsulta irakasleen klaustroari.

1. Irakasleen klaustroak eskolaldi modalitateari buruz duen iritzia ezagutzeko, ikastetxeko zuzendariak kontsulta eginen dio organo horri, eskuordetu ezin izanen den zuzeneko bozketa baten bidez.

2. Eskolaldirako bi proposamen badaude, irakasleen klaustrora joandako bakoitzak, bozketa-­sisteman, haietako bat bakarrik aukeratu beharko du, edo ikastetxeak une horretan ezarrita zuen eskolaldiaren modalitatea ez aldatzea erabaki.

3. Klaustroaren bilkura horren akta eginen da, non bozketen emaitzak jasoko baitira. Ikastetxeko zuzendariari dagokio informazio hori eskola-kontseiluari helaraztea".

Seigarren artikulua.–14. artikulua aldatzea Hezkuntzako kontseilariak azaroaren 9an emandako 106/2023 Foru Aginduan, zeinaren bidez eskolaldi motak erregulatu baitziren Nafarroako Foru Komunitateko lurralde-eremuan Haur Hezkuntzako bigarren zikloko, Lehen Hezkuntzako eta Hezkuntza Bereziko irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxeetarako.

14. artikulua aldatzen da Hezkuntzako kontseilariak azaroaren 9an emandako 106/2023 Foru Aginduan. Hona hemen testu berria:

"14. artikulua. Eskola-kontseiluak onestea.

1. Familien eta legezko ordezkarien iritzia jaso ondoren, bai eta irakasleen klaustroarena ere, kasuan kasuko kontsulta prozedurak egin ondoren, ikastetxeko eskola-kontseiluari egokituko zaio proposatutako eskolaldi modalitatea baloratzea, eskuordetu ezin izanen den zuzeneko bozketa baten bidez. Modalitatea onesteko, eskola-kontseiluan boto-eskubidea dutenen aldeko botoen gehiengoa beharko da. Botoen gehiengoa lortzen ez bada, ikastetxeak une horretan ezarrita duen eskolaldi modalitateari eutsiko dio, eta ezin izanen du eskolaldia hautatzeko beste deialdi bat egin foru agindu honen 16.2 artikuluan adierazitako epean.

2. Eskolaldirako bi proposamen badaude, eskola-kontseiluan boto-eskubidea dutenek bi eskolaldi mota baloratuko dituzte, eskuordetu ezin izanen den zuzeneko bozketa eginez. Horietako bat bakarrik aukeratu beharko da, edo ikastetxeak une horretan ezarrita duen eskolaldiaren modalitatea ez aldatzea erabaki. Aldeko boto gehien lortzen dituen aukera onartuko da.

Gehiengoak eskolaldia ez aldatzeko aukera egiten badu, eskaera-prozedura amaitutzat joko da, eta eskolaldi modalitate horri eutsiko zaio. Ezin izanen da eskolaldia hautatzeko beste deialdi bat egin foru agindu honen 16.2 artikuluan adierazitako epean.

3. Eskola-kontseiluak hartutako erabakia edozein dela ere, Hezkuntza Departamentuak dagokion ebazpenean deialdi bakoitzerako zehazten duen dokumentazioa bidali behar dute ikastetxeek".

Zazpigarren artikulua.–15.2 artikulua aldatzea Hezkuntzako kontseilariak azaroaren 9an emandako 106/2023 Foru Aginduan, zeinaren bidez eskolaldi motak erregulatu baitziren Nafarroako Foru Komunitateko lurralde-eremuan Haur Hezkuntzako bigarren zikloko, Lehen Hezkuntzako eta Hezkuntza Bereziko irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxeetarako.

15.2 artikulua aldatzen da Hezkuntzako kontseilariak azaroaren 9an emandako 106/2023 Foru Aginduan. Hona hemen testu berria:

"2. Hautematen bada ikastetxeak ez duela kapitulu honetan zehaztutako baldintzaren bat betetzen, ikastetxeari eskatuko zaio, egokia bada, betetzen ez den hori zuzen dezala. Ikastetxeak ez-betetzeak konpontzen ez baditu, jarduketak artxibatu beharko ditu, eta eskolaldi aldaketa eskatzeko prozedura amaitutzat joko da. Beraz, ikastetxeak une horretan ezarrita duen eskolaldi motari eutsiko zaio, eta ez dio heltzen ahalko eskolaldia hautatzeko beste deialdi bati, foru agindu honetako 16.2 artikuluan adierazitako epean".

Zortzigarren artikulua.–19. artikulua aldatzea Hezkuntzako kontseilariak azaroaren 9an emandako 106/2023 Foru Aginduan, zeinaren bidez eskolaldi motak erregulatu baitziren Nafarroako Foru Komunitateko lurralde-eremuan Haur Hezkuntzako bigarren zikloko, Lehen Hezkuntzako eta Hezkuntza Bereziko irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxeetarako.

19. artikulua aldatzen da Hezkuntzako kontseilariak azaroaren 9an emandako 106/2023 Foru Aginduan. Hona hemen testu berria:

"19. artikulua. Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak gainbegiratzea.

1. Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak ikastetxeetako egutegiak eta ordutegi orokorrak onetsi edo ezetsiko ditu urtero. Halaber, eskolaldi jarraitua modalitatearen kasuan, ordutegi orokorrak barne hartuko du ikasleei arratsaldez arreta emateko jardueren ordutegia.

2. Gainera, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak Urteko Programazio Orokorra eta Ikasturte bukaerako memoria gainbegiratuko ditu, foru agindu honetara eta horretatik deribatu daitezkeen xedapenetara egokitzen diren egiaztatzeko eta, behar izanez gero, zuzenketak eta doikuntzak eskatzeko.

3. Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak begiratuko du foru agindu honetan ezarritakoa betetzen dela".

Bederatzigarren artikulua.–Hirugarren xedapen gehigarria kentzea Hezkuntzako kontseilariak azaroaren 9an emandako 106/2023 Foru Agindutik, zeinaren bidez eskolaldi motak erregulatu baitziren Nafarroako Foru Komunitateko lurralde-eremuan Haur Hezkuntzako bigarren zikloko, Lehen Hezkuntzako eta Hezkuntza Bereziko irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxeetarako.

Hirugarren xedapen gehigarria kentzen da Hezkuntzako kontseilariak azaroaren 9an emandako 106/2023 Foru Agindutik.

Hamargarren artikulua.–Bosgarren xedapen gehigarria aldatzea Hezkuntzako kontseilariak azaroaren 9an emandako 106/2023 Foru Aginduan, zeinaren bidez eskolaldi motak erregulatu baitziren Nafarroako Foru Komunitateko lurralde-eremuan Haur Hezkuntzako bigarren zikloko, Lehen Hezkuntzako eta Hezkuntza Bereziko irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxeetarako.

Bosgarren xedapen gehigarria aldatzen da Hezkuntzako kontseilariak azaroaren 9an emandako 106/2023 Foru Aginduan. Hona hemen testu berria:

"Bosgarren xedapen gehigarria.–Eskolaz kanpoko jarduerak.

1. Eskolaz kanpoko jarduerak esaten zaie programazio didaktikotik kanpo dauden eta, orokorrean, curriculum-ordutegitik kanpo ikasleekin egiten diren hezkuntza jarduerei.

2. Aurreko apartatuan ezarritakoa gorabehera, ez dira eskolaz kanpoko jardueratzat hartuko ikasleei arreta emateko arratsaldeko ordutegian egiten direnak eskolaldi jarraituaren modalitatea ezarrita duten ikastetxeetan.

3. Oro har, eskolaz kanpoko jarduerak eta curriculumeko jarduerak edo ikasleei arratsaldez arreta emateko jarduerak ez dira aldi berean gauzatzen ahalko.

4. Eskolaz kanpoko jardueretan parte hartzea boluntarioa izanen da bai ikasleentzat bai irakasleentzat".

Hamaikagarren artikulua.–Zazpigarren xedapen gehigarria aldatzea Hezkuntzako kontseilariak azaroaren 9an emandako 106/2023 Foru Aginduan, zeinaren bidez eskolaldi motak erregulatu baitziren Nafarroako Foru Komunitateko lurralde-eremuan Haur Hezkuntzako bigarren zikloko, Lehen Hezkuntzako eta Hezkuntza Bereziko irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxeetarako.

Zazpigarren xedapen gehigarria aldatzen da Hezkuntzako kontseilariak azaroaren 9an emandako 106/2023 Foru Aginduan. Hona hemen testu berria:

"Zazpigarren xedapen gehigarria.–Salbuespenak.

Eskolaldia aldatzeko prozedura izapidetzen den bitartean foru agindu honetan xedatutakotik salbuesteko, ikastetxeak Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari egin beharko dio eskaera, arrazoiak emanez, hark aztertu eta, hala badagokio, onar dezan".

Azken xedapen bakarra.–Indarrean jartzea.

Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean.

Iruñean, 2026ko irailaren 25ean.–Hezkuntzako kontseilaria, Carlos Gimeno Gurpegui.

Iragarkiaren kodea: F2612811