2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
DONEZTEBE
2026rako karga-tasak, indizeak eta koefizienteak. Behin betiko onespena
Doneztebeko Udalak, 2025eko urriaren 27an egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 2026tik aurrera indarrean izanen diren karga-tasa, indize eta koefizienteak (iragarkia 2025ko 217. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, urriaren 30ean).
Nafarroako Toki administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz (foru lege hori maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legearen bidez aldatu zen), eta jendaurrean egoteko epea iraganik inork alegaziorik aurkeztu gabe, aipatu xedapen orokorra behin betiko onetsi eta osorik argitaratzen da, behar diren ondorioak izan ditzan.
Lehena.–Onestea 2026erako karga-tasak, indizeak eta koefizienteak:
–Hiri-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa eta landa-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,25, katastroko balio gordinen gainean.
–Instalazio, eraikuntza eta obren gaineko zerga: %4,50, obraren egiazko kostu osoaren gainean (obra gauzatzeko aurrekontua).
–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga.
SORTZEALDIA | KOEFIZIENTEA | KARGA-TASAK |
Urtebetetik behera | 0,06 | %11 |
Urtebete | 0,06 | %11 |
2 urte | 0,17 | %11 |
3 urte | 0,27 | %11 |
4 urte | 0,30 | %17 |
5 urte | 0,27 | %17 |
6 urte | 0,33 | %17 |
7 urte | 0,40 | %17 |
8 urte | 0,46 | %17 |
9 urte | 0,52 | %17 |
10 urte | 0,47 | %17 |
11 urte | 0,35 | %17 |
12 urte | 0,29 | %17 |
13 urte | 0,22 | %17 |
14 urte | 0,17 | %17 |
15 urte | 0,16 | %17 |
16 urte | 0,06 | %11 |
17 urte | 0,06 | %11 |
18 urte | 0,06 | %11 |
19 urte | 0,06 | %11 |
20 urte edo gehiago | 0,13 | %11 |
–Aipatutako karga-tasak ezartzea gehikuntzaren sortzealdietarako, eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 175.2 artikuluan zehaztutako koefizienteak aplikatzea. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 58.2 artikuluan xedatuari jarraikiz koefizienteak aldatzen badira, 2026eko ekitaldirako kasuan kasuko foru legean ezarritakoak aplikatuko dira.
–Ekonomia-jardueren gaineko zerga. %40ko igoera ekartzeko adinako errekargua aplikatuko zaie tarifa ofizialei (aplikatzekoa den indizea: 1,40).
Bigarrena.–Zerga-tasa hauek 2026eko urtarrilaren 1ean sartuko dira indarrean, eta ondorio juridiko osoak izanen dituzte.
Erabaki honen aurka, honako errekurtso hauetakoren bat aurkez daiteke:
–Gora jotzeko errekurtsoa Nafarroako Administrazio Auzitegian, erabaki hau jakinarazi eta hurrengo hilabetearen barruan.
–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian edo Salan, bi hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.
Donezteben, 2025ko abenduaren 16an.–Alkatea, María Arantzazu Arregui Alberro.
Iragarkiaren kodea: L2516550