2. ALDIZKARIA - 2026ko urtarrilaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANTSOAIN

2026ko aurrekontua. Hasierako onespena

Aintzat hartu da 2026rako Aurrekontu Orokor eta Bakarraren Proiektua, eta nahikotzat jo dira bertan adierazitako gastu-kontsignazioak, nahitaezko zerbitzuak emateko eta legezko betebeharrei aurre egiteko, eta nahikotzat jo dira, orobat, diru -sarreren kontsignazioak, baliabideen errendimendu errealerako.

Aintzat hartu da espedientean jasota dagoen kontu-hartzailearen txostena, zeinak Informazio Batzordearen aldeko txostena jaso baitu 2025eko abenduaren 10ean.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 201. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoari jarraikiz, hauxe erabaki da:

1. Hasiera batez onestea 2026ko ekitaldirako Aurrekontu Orokor eta Bakarra, zein espedientean jasota baitago.

2. Onestea aurrekontu onetsiaren betearazpena eta garapena zuzendu behar duten oinarriak.

3. Espedientea jendaurrean jartzea 15 egun baliodunean, iragarkia argitaratu ondotik Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren ediktu-taulan, bizilagunek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak egin ditzaten. Jendaurrean egoteko aldia iraganik, aurrekontuaren aurkako erreklamaziorik aurkezten ez bada, behin betiko onetsitzat hartuko da, jarraikiz martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluari (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea).

Antsoainen, 2025eko abenduaren 22an.–Alkatea, Marta Diez Napal.

Iragarkiaren kodea: L2516881