2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ANTSOAIN
2026ko plantilla organikoa. Hasierako onespena
Antsoaingo Udalak, 2025eko abenduaren 17an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2026ko plantilla organikoa.
Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek nahiz interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Antsoainen, 2025eko abenduaren 22an.–Alkatea, Marta Diez Napal.
Iragarkiaren kodea: L2516880