2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TUTERA
Laburpena: deialdia, dirulaguntzak emateko , 2026ko inauterietako desfilean (2026, otsailak 15) parte har dezaten talde, peña eta elkarteek
Dirulaguntzen Datu Base Nazionala (identifikazioa): 876958.
Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin; haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/876958).
Deialdi honen xedea dirulaguntzak emateko prozedura gauzatzea da, norgehiagokako araubidean, talde, peña eta elkarteek 2026ko inauterietako desfilean parte har dezaten; hartara bete eginen da Tuterako Udalaren Dirulaguntzei buruzko Ordenantza Orokorra (2017ko 175. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, irailaren 11n), zeinak arautuko baitu berariazko ordenantzarik indarrean ez duten dirulaguntzen araubide juridiko orokorra.
Tuteran, 2025eko abenduaren 19an.–Alkatea, Alejandro Toquero Gil.
Iragarkiaren kodea: L2516896