2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
EZPOROGI
2026ko aurrekontua. Hasierako onespena
Ezporogiko Udalak, 2025eko abenduaren 17an egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2026ko ekitaldiko aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak biltzen dituen espedientea.
Espedientea hamabost egun baliodunean egonen da ikusgai, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, aintzat hartuz xedaturik dagoena Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 5/1995 Foru Legearen 202. artikuluan eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan.
Ezporogin, 2025eko abenduaren 17an.–Alkatea, Miriam Galar Apesteguia.
Iragarkiaren kodea: L2516651