1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
3307/2026 EBAZPENA, urriaren 13koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionarioak izendatzen dituena, odontologo lanpostuan aritzeko, eta plaza esleitzen diena.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen urriaren 13ko 1960E/2025 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen, odontologoen 8 plaza oposizio eta oposizio-lehiaketa sistemen bidez betetzeko. Horien artean, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko 7 plaza zeuden. Deialdi hori 2025eko 218. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 31koan.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendariaren abenduaren 16ko 3022E/2025 Ebazpenaren bidez, onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen 2025eko abenduaren 17an.
Oposizioaldia bukatuta, 2026ko irailaren 23an, deialdiaren web-fitxan argitara eman zen deialdiko betebeharrak betetzen dituzten izangaien artean puntuaziorik handienak lortu dituzten izangaien aldeko izendapen proposamena.
Aurkeztutako dokumentazioa azterturik eta eskatzen diren betebeharrak betetzen dituztela egiaztatu ondoren, bidezkoa da izendapena egitea eta plazak esleitzea.
Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. Honako izangai hauek Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzea, odontologo lanpostuan aritzeko:
–Txanda irekia:
RODRÍGUEZ AGUDO, CONSUELO
DEL HOYO MERINO, JOANA
VILLANUEVA CEBERIO, GURUTZE
MORALES LAFUENTE, MARÍA MERCEDES
ABELLEIRA LÓPEZ, MARÍA
MARTÍNEZ RANCAÑO, AÍDA
ZAMORANO BAZTÁN, ÍÑIGO
2. Plaza hutsak esleitzea, bat etorriz I. eranskinean xedatuta dagoenarekin.
3. Izendatutako izangaiek 2026ko azaroaren 9an hartu beharko dute plazaren jabetza.
Plazaren jabetza hartzen ez dutenek, behar bezala justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario izateko eskubide guztiak galduko dituzte.
4. Adieraztea Íñigo Zamorano Baztán jaunak euskarazko jakite-maila zehaztuta duten plaza elebidunak betetzeko prozesuetan soilik parte hartzen ahalko duela, halaxe ezarrita baitago Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 33.2 artikuluan.
5. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzura (Langileriaren eta Lan Harremanen Zuzendariordetzara, Oinarrizko Osasun Laguntzako Kudeaketa Zuzendaritzara eta Tuterako Osasun Barrutiko Langileriaren Kudeaketarako Atalera) eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzura, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura eta Egiturako, Plantillako eta Langileen Aldi Baterako Kontratazioetako Zerbitzura, eta interesdunei jakinaraztea, eta adieraztea ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahalko dela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan ezarritakoarekin.
6. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, kontuan izanik argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, hala ezartzen baitu 45. artikuluan Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legeak.
Iruñean, 2026ko urriaren 13an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Gloria Arancón Largo.
I. ERANSKINA.–PLAZAK
TXANDA | DEITURAK ETA IZENA | PLAZA | ARAUBIDE JURIDIKOA | ZENTROA | HERRIA | HIZKUNTZAK |
Irekia | Rodríguez Agudo, Consuelo | 73490 | Funtzionarioa | Oinarrizko Osasun Laguntza | Iruña | |
Irekia | Del Hoyo Merino, Joana | 66626 | Funtzionarioa | Lizarrako OOLTa | Lizarra | |
Irekia | Villanueva Ceberio, Gurutze | 60391 | Funtzionarioa | Oinarrizko Osasun Laguntza | Iruña | |
Irekia | Morales Lafuente, María Mercedes | 73491 | Funtzionarioa | Oinarrizko Osasun Laguntza | Iruña | |
Irekia | Abelleira López, María | 73492 | Funtzionarioa | Oinarrizko Osasun Laguntza | Iruña | |
Irekia | Martínez Rancaño, Aída | 67344 | Funtzionarioa | Reina Sofía ospitalea | Tutera | |
Irekia | Zamorano Baztán, Íñigo | 66288 | Funtzionarioa | Oinarrizko Osasun Laguntza | Iruña | Euskara (B2) |
Iragarkiaren kodea: F2613318