198. ALDIZKARIA - 2026ko urriaren 6a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

175/2026 EBAZPENA, abuztuaren 27koa, Enpresen Sustapenerako eta Azpiegituretako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez okupatu aurreko aktak egiteko deialdia egiten baita proiektu honetan: "Estellerria-Lorka 1" eta "Estellerria-Lorca 2" 66 kV-eko goi tentsioko linea berriak, zirkuitu bikoitzekoak (SAT11553).

Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko zuzendariaren uztailaren 16ko 157/2026 Ebazpenaren bidez, aurretiazko administrazio-baimena eta eraikitzeko administrazio-baimena eman ziren ""Estellerria-Lorka 1" eta "Estellerria-Lorka 2" 66 kV-eko goi tentsioko linea berria, zirkuitu bikoitzekoa" Oteitzako, Villatuertako eta Deierriko udal mugarteetan ezartzeko proiekturako, eta proiektua onura publikokoa dela zehazki deklaratu zen. Espedientearen kodea: SAT11553.

Onura publikoaren deklarazioak berekin dakar ukitutako ondasunak presaz okupatu beharra. Hori dela eta, bidezkoa da ondasun horien titularrei dei egitea okupatu aurreko aktak egitera ager daitezen.

Adierazitakoarekin bat, eta erabiliz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak,

EBAZTEN DUT:

1. Deialdia egitea proiektu horrek ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei eta Villatuertako eta Deierriko alkateei, edo haiek eskuordetzen dituzten zinegotziei, okupatu aurreko aktak eta, bidezko bada, behin betiko okupatzekoak egitera ager daitezen Villatuertako eta Deierriko udaletxeetan, 2026ko azaroaren 3an.

Aktak egiteko ordena eta ordutegia interesdunei jakinaraziko zaizkie, banakako zitazio zedularen bitartez.

2. Ebazpen hau jakinaraztea i-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAU enpresa onuradunari, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Foru Komunitateko bi egunkaritan eta Villatuertako eta Deierriko udaletxeetako iragarki-tauletan argitaratzea.

Iruñean, 2026ko irailaren 27an.–Enpresen Sustapenerako eta Azpiegituretako zuzendari nagusia, Iñigo Arruti Torre.

Iragarkiaren kodea: F2611620