198. ALDIZKARIA - 2026ko urriaren 6a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

8D/2026 EBAZPENA, irailaren 18koa, Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez iragartzen baita gordailutu dela Asociación del Personal Administrativo de Centros de Salud de Navarra (APACSNA) izeneko sindikatuaren desegitea (gordailu-zenbakia: 31000231; lehengo gordailu-zenbakia: NA/421).

Onartu egin da aipatutako elkartea desegitearen gordailua egitea, egiaztatu baita betetzen dituela Askatasun Sindikalari buruzko abuztuaren 2ko 11/1985 Lege Organikoan eta Sindikatuen eta enpresa erakundeen estatutuen gordailuari buruzko maiatzaren 29ko 416/2015 Errege Dekretuan eskatutako baldintzak (2015eko ekainaren 20ko Estatuko Aldizkari Ofiziala).

Gordailutzeko eskaera Carlos Javier Urzainqui Nicolas jaunak egin zuen, 31/2026/000101 sarrera-zenbakiarekin tramitatutako idazkiaren bidez.

2026ko irailaren 11n egindako Batzar Orokor Bereziak aho batez erabaki zuen elkartea desegitea, eta, ondorioz, elkarteak galdu egiten du bere nortasun juridikoa.

Ziurtagiria Nieves Tolosana Bazán idazkariak eta Carlos Javier Urzainqui Nicolás presidenteak sinatu dute.

Iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea xedatzen da, bai eta iragarki-taulan argitaratzea ere, onartutakoaren berri emateko.

Ebazpen honek administrazio bidea amaitzen du, eta haren kontra errekurtsoa jartzen ahalko dute interesdunek, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Lan arloko Salari zuzendua, bat etorriz Lan Arloko Jurisdikzioa arautzen duen urriaren 10eko 36/2011 Legean xedatutakoarekin (2011ko urriaren 11ko Estatuko Aldizkari Ofiziala).

Iruñean, 2026ko irailaren 18an.–Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusia, Iñaki Mendióroz Casallo.

Iragarkiaren kodea: F2612540