198. ALDIZKARIA - 2026ko urriaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLORITZ

2027rako zerga-tasak

Olorizko Udalak, 2026ko irailaren 15ean egin ohiko osoko bilkuran, honako hau ERABAKI ZUEN:

Lehenbizikoa.–Onestea 2027rako zerga-tasak. Hona hemen zehatz-mehatz:

–Lurraren kontribuzioa: %0,30.

–Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga (zirkulazioaren gaineko zerga). Nafarroako Aurrekontu Orokorrari buruzko Foru Legearen arabera.

–Ekonomia-jardueren gaineko zerga: %1,4.

–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga: %5.

–Etxebizitza hutsen gaineko zerga: honako karga-tasa hauek aplikatuko zaizkio martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 187. artikuluan zehaztutako zerga-oinarriari (2/1995 Foru Legea, Nafarroako Toki Ogasunei buruzkoa):

  • Lehen urtea: %0,25.
  • Bigarren urtea: %0,50.
  • Hirugarren urtea eta hurrengoak: %1,5.

–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga (gainbalioa): Zerga-oinarria ezartzeko koefizienteak Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean xedaturikoak izanen dira. Kuota likidatzeko zerga-tasari dagokionez, %8ko karga-tasa bakarra ezartzen da gehikuntzaren sortzealdi guztietarako.

Bigarrena.–Osoko Bilkuraren erabaki hau argitara dadila agintzea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Udalaren iragarki-taulan eta egoitza elektronikoan (https://oloriz.sedelectronica.es/info.0), herritar orok jakin dezan.

Hirugarrena.–Alkateari ahalmena ematea, erabaki hau aplikatu eta gauzatzeko behar diren agiri guztiak sina ditzan.

Administrazio bidea agortzen duen erabaki honen kontra, interesdunek aurkezten ahalko dituzte ondotik zehazten diren errekurtso hauek, hautara:

–Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpena eman duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, jurisdikzio horretako organo eskudunari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

Oloritzen, 2026ko irailaren 16an.–Alkatea, Raúl León Goñi.

Iragarkiaren kodea: L2612340