2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BIDASOA ETA BERROARAN MENDIETAKO BILTZARRA
2027ko plantilla organikoa. Hasierako onespena
Bidasoa eta Berroaran Mendietako Biltzarraren Batzarrak, 2026eko irailaren 25ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2027ko ekitaldirako plantilla organikoa.
Onetsitako plantilla Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan xedatuarekin.
Donezteben, 2026ko irailaren 30ean.–Biltzarreko burua, Amets Inda Gorriaran.
Iragarkiaren kodea: L2612849