198. ALDIZKARIA - 2026ko urriaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LARRAGOA

Lan-egutegia eta egun baliogabeen deklarazioa 2027rako

2026ko irailaren 7ko erabaki baten bidez, Larragoako Udalaren Osoko Bilkurak onetsi ditu 2027ko lan-egutegia eta egun baliogabeen deklarazioa.

Ezarrita baitago Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2027ko jaiegunen egutegi ofiziala, Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusiaren 2026ko maiatzaren 13ko 232/2026 Ebazpenaren bidez (2026ko 103. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, maiatzaren 28koa).

Bat etorriz abenduaren 26ko 26/2012 Foru Legearen 4. artikuluan xedatutakoarekin (foru lege horren bidez aldatu zen 13/2012 Foru Legea, ekainaren 21ekoa, hizpide duena presako zenbait neurri hartzea Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen arloan), ezartzen baitu Nafarroako Administrazio Publikoetako funtzionarioen urteko benetako lanordu kopurua 1592 izanen dela.

ERABAKITZEN DA:

Lehena.–2027ko lan-egutegia onestea Larragoako Udalaren zerbitzuko langileentzat. Honako hauek izanen dira jaiegunak, eta egun horietan itxirik egonen dira udal bulegoak:

–Urtarrilaren 1a.

–Urtarrilaren 6a.

–Martxoaren 19a.

–Martxoaren 25a.

–Martxoaren 26a.

–Martxoaren 29a.

–Maiatzaren 1.

–Ekainaren 25a.

–Urriaren 11.

–Urriaren 12.

–Azaroaren 1a.

–Abenduaren 3a.

–Abenduaren 6a.

–Abenduaren 7a.

–Abenduaren 8a.

–Abenduaren 24a.

–Abenduaren 25a.

–Abenduaren 31.

Bigarrena.–2027ko egun baliogabeak.

Baliogabeak izanen dira, 2027. urtean epeak kontatzeari dagokionez, larunbat eta igande guztiak eta ebazpen honen lehen xedapenean adierazitako jaiegunak, salbu eta urriaren 11, abenduaren 7a eta abenduaren 24, horiek jaiegun eta baliodun izanen baitira.

Hirugarrena.–Jendea hartzeko ordutegia.

Udal bulegoak 11:00etatik 14:00etara arte egonen dira irekita, astelehenetik ostiralera, jendea hartzeko.

Laugarrena.–Urteko lanorduen banaketa.

Larragoako Udaleko langileen egiazko lanorduen urteko kopurua 1.592 da, bat etorriz abenduaren 26ko 26/2012 Foru Legearekin.

Onetsitako lan-egutegiaren arabera Udaleko langileek 27 opor egun izanen dituzte, bai eta norberaren aferetarako 3 egun ere, langile bakoitzaren lan-kontratuaren arabera dagokion proportzioan.

Bosgarrena.–Lan-egutegi hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Larragoako Udalaren iragarki-taulan.

Larragoan, 2026ko irailaren 8an.–Alkatea, Oscar Urra Atorrasagasti.

Iragarkiaren kodea: L2612074