198. ALDIZKARIA - 2026ko urriaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LARRAGOA

2027ko karga-tasak. Hasierako onespena

Larragoako Udalak, 2026ko irailaren 7an egin ohiko osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea 2027ko ekitaldiko karga-tasak.

Espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, gutxienez, onespenaren erabakia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta toki-erakundearen iragarki-taulan argitara eman ondotik, epe horretan bizilagunek eta bidezko interesa dutenek espedientea azter dezaten eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten. Hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Jendaurreko epea alegaziorik gabe iragaten bada, erabakia behin betiko onetsirik geldituko da, eta haren testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Larragoan, 2026ko irailaren 8an.–Alkatea, Oscar Urra Atorrasagasti.

Iragarkiaren kodea: L2612073