2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
GARINOAIN
2027rako zerga-tasak. Onespena
Garinoaingo Udalak, 2026ko irailaren 11n egin ohiko osoko bilkuran, honako hau erabaki zuen:
Lehenbizikoa.–Onestea 2027rako zerga-tasak. Hona hemen zehatz-mehatz:
–Lurraren kontribuzioa: %0,315.
–Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga (zirkulazio zerga): Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko Foru Legearen arabera.
–Ekonomia-jardueren gaineko zerga: %1,34.
–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga: %4.
–Etxebizitza hutsen gaineko zerga: honako karga-tasa hauek aplikatuko zaizkio martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 187. artikuluan zehaztutako zerga-oinarriari (2/1995 Foru Legea, Nafarroako Toki Ogasunei buruzkoa):
- Lehen urtea: %0,25.
- Bigarren urtea: %0,50.
- Hirugarren urtea eta hurrengoak: %1,5.
–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga (gainbalioa):
- Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legeak ezarriko ditu sortzealdi bakoitzerako koefizienteak.
- %15eko karga-tasa ezartzen da urtebete baino gutxiago eta hiru urte arteko sortzealdietarako, biak barne, eta 16 eta 20 urte bitarteko sortzealdietarako, biak barne.
- %20ko karga-tasa ezartzen da 4 eta 15 urte bitarteko sortzealdietarako, biak barne.
Erabaki honetan ezarri gabeko karga-tasetarako, jarraikiko zaie horiek arautzen dituzten ordenantzei eta erabakiei.
Bigarrena.–Osoko Bilkuraren erabaki hau argitara dadila agintzea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Udalaren iragarki-taulan eta egoitza elektronikoan (https://garinoain.sedelectronica.es/info.0), herritar orok jakin dezan.
Hirugarrena.–Alkatetzari ahalmena ematea, erabaki hau aplikatu eta gauzatzeko behar diren agiri guztiak sina ditzan.
Administrazio bidea agortzen duen erabaki honen kontra, interesdunek aurkezten ahalko dituzte ondotik zehazten diren errekurtso hauek, hautara:
–Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpena eman duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratu eta biharamunetik hasita.
–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.
–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, jurisdikzio horretako organo eskudunari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.
Garinoainen, 2026ko irailaren 15ean.–Ordezko alkatea, Asier Ormazabal Ezcurra.
Iragarkiaren kodea: L2612322