198. ALDIZKARIA - 2026ko urriaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GARINOAIN

2. poligonoko 846. lurzatiaren zati baten kalifikazio juridikoa aldatzea soberako lurzati gisa sailkatzeko

Garinoaingo Udalak, 2026ko irailaren 11ko osoko bilkuran, ikusirik jendaurreko aldian ez dela alegaziorik egin Alkatetzaren ekainaren 29ko 2026/0124 Ebazpenaren kontra (haren laburpena argitaratu zen 2026ko 138. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, uztailaren 16koan), behin betiko onetsi zuen espediente bat, aldatzeko 2. poligonoko 846. lurzatiaren zati baten kalifikazio juridikoa, eta soberako lurzati gisa sailkatzeko, ondoren mugakideei zuzenean besterentzeko.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Garinoainen, 2026ko irailaren 15ean.–Ordezko alkatea, Asier Ormazabal Ezcurra.

Iragarkiaren kodea: L2612320