198. ALDIZKARIA - 2026ko urriaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CORTES

2027rako karga-tasak, indizeak eta portzentajeak. Hasierako onespena

Cortesko Udalak, 2026ko irailaren 8an egindako osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea 2027ko urtarrilaren 1etik aurrera indarrean egonen diren karga-tasak, indizeak eta portzentajeak. Indarrean egonen dira hurrengo urte guztietan, harik eta beste erabaki bat hartzen den arte.

Espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta aurkez ditzaten erreklamazioak, kexak edo oharrak. Hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Jendaurreko epea iragaten bada inork alegaziorik aurkeztu gabe, aipatutako espedientea behin betikoz onetsirik geldituko da, eta haren testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Cortesen, 2026ko irailaren 18an.–Alkatea, María Concepción Ausejo Gómez.

Iragarkiaren kodea: L2612543