198. ALDIZKARIA - 2026ko urriaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOZAR

Alkatetzaren eskuordetzea, kanpoan egoteagatik

Berriozarko Udaleko alkateak, 2026ko irailaren 15ean, 800 Ebazpena eman zuen. Hona hemen:

Jarraikiz Toki Erakundeen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 47. artikuluari, ebazten dut:

Lehena.–Alkate naizen aldetik ditudan eskudantzia guztiak Félix Puyo Rebollo bigarren alkateordearen esku uztea –ezin dira utzi lehen alkateordearen esku–, nire ordezkoa izan dadin 2026ko urriaren 10etik 14ra, bi egun horiek barne.

Bigarrena.–Ebazpen honen berri ematea Félix Puyo Rebollori, udal alorrei eta Osoko Bilkurari, kide anitzeko organo horrek egiten duen hurrengo ohiko bilkuran, eta erreferentziako espedientean sartzea agintzea. Nafarroako Aldizkari Ofizialean ere argitaratuko da.

Berriozarren, 2026ko irailaren 15ean.–Alkatea, Iker Mariezcurrena Celaya.

Iragarkiaren kodea: L2612271