2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
AZUELO
Balorazio txostenaren proiektua. Jendaurrean jartzea
Azueloko Udalak, 2026ko ekainaren 5ean egindako osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea Azueloko udal-mugarteko balorazio txostenaren berrikuspen proiektua.
Balorazio txosten berriaren proiektua jendaurrean egonen da 20 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik zenbatzen hasita, azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 36.4 artikuluan xedatutakoari jarraikiz (Nafarroako Lur-ondasunen Erregistroari eta Katastroei buruzko Legea).
Jendaurreko epe horretan, balorazio txostena interesdunen eskura egonen da udal bulegoetan eta Udalaren web-orrian, bidezko iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.
Argitara ematen da, orok jakin dezan.
Azuelon, 2026ko irailaren 18an.–Alkatea, Roberto Crespo Morentin.
Iragarkiaren kodea: L2612526