2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
UHARTE
Aldaketa, 2026rako lan publikoaren eskaintzan
Uharteko Udaleko alkateak, 2026-1220 Ebazpenaren bidez, onetsi du aldaketa bat egitea 2026rako lan publikoaren eskaintzan. Eskaintza 2025eko abenduaren 22ko 2025/1415 Ebazpenaren bidez onetsi zen, eta argitaratu zen 2026ko 10. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 15ean. Hala, honako plaza hauek sartuko dira, berariazko ordezte tasaren kargura bete daitezen:
- Eskolazain plaza bat (Virgen Blanca ikastetxe publikoa). Plantilla organikoko zenbakia: 4016. Maila: D. Araubide juridikoa: funtzionarioa. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Hizkuntza-eskakizuna: euskarako B2 (nahitaezkoa).
- Musika irakasle plaza bat (perkusioa). Plantilla organikoko zenbakia: 6011. Maila: B. Araubide juridikoa: lan-kontratuduna. Sarbidea: oposizio-lehiaketa.
- Musika irakasle plaza bat (pianoa). Plantilla organikoko zenbakia: 6008. Maila: B. Araubide juridikoa: lan-kontratuduna. Sarbidea: oposizio-lehiaketa.
Aditzera ematen da, bete beharrez arlo honetan indarrean dagoen araudian xedatutakoa. Ohartarazten da ebazpen horren aurka honako hauek jar daitezkeela:
–Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Burlatako Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, behin errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik hasita.
Uharten, 2026ko irailaren 15ean.–Alkatea, Alfredo Arruiz Sotés.
Iragarkiaren kodea: L2612309