198. ALDIZKARIA - 2026ko urriaren 6a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

ENKANTEA, Nazarko ondasun higiezin batena.

Nafarroako Foru Ogasunaren Derrigorrezko Diru-bilketaren Atalean bideratutako premiamendu-­espediente administratibo baten barruan, Nafarroako Foru Ogasuneko Diru-bilketa Zerbitzuko zuzendariak, 2026ko ekainaren 19an, erabaki zuen behean azaltzen den ondasun higiezin hipotekatua enkante bidez saltzea. Enkantea Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentziaren Enkanteen Atarian eginen da.

Nafarroako Foru Komunitateko Diru-bilketaren Erregelamenduaren 135. artikuluan eta aipatu erabakian xedatutakoa betez, iragarki bat argitaratzen da Estatuko Aldizkari Ofizialean, bai eta iragarki hau ere, eta honako hau ohartarazten zaie enkantean parte hartu nahi dutenei:

1. Enkante administratiboaren iragarkia, erreferentzia-zenbakia: 03042.

2. Helbide elektronikoa:

https://subastas.boe.es/ges/detalleSubasta.php?idSub=SUB-RC-2026-3100200103042

Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentziaren Enkanteen Atariaren helbide elektroniko horretan jasota daude enkantearen eta enkantean jarriko den ondasunaren funtsezko datuak.

3. Helbide elektroniko horretan adierazitako egunean hasiko da enkantea. Irekitzen denetik, eskaintza elektronikoak egiten ahalko dira hogei egun naturalean, enkanteen atari horretan.

4. Ondasunak adjudikatzeko aktaren ziurtagiria egin aurretik edo, hala dagokionean, salmentaren eskritura publikoa eman aurretik behar bezala justifikatzen bada ordaindu direla zorra, berandutze­-interesak eta prozeduraren kostuak, enkantea bertan behera geratuko da.

5. Enkantean jarri beharreko ondasuna:

–Lote bakarra.

Nazarko 735 zenbakiko finka, Lizarrako 1. Jabetza Erregistroan inskribatua (2698. liburukia, 10. liburua, 125. folioa). Erregistro kode bakarra / Erregistro finkaren identifikatzaile bakarra: 31008000076391.

Finkaren deskripzioa: hiri finka. Etxea, Nazarko La Fuente kaleko 38 zenbakian, berrogei metro karratuko azalerakoa. Beheko solairua, etxabearekin, eta hiru solairu ditu. Muga egiten du, aurrealdean, etxea bera dagoen kalearekin; sartu eta eskuinaldean, Alfonso Morrasekin; ezkerraldean, Fernando Landerren lastategiarekin; eta atzealdean, izenik gabeko kale batekin. 1. poligonoko 114. lurzatia da.

Betearazi beharreko bermearen aurreko erregistro-kargak edo ukipenak: ez dago horren berri.

Katastrokoa.–Nazarren. 1. poligonoa, 114. lurzatia, 1. azpieremua, 1., 2. eta 3. hiri unitateak.

Ondasun higiezinaren katastroko erreferentzia: 310000000001563416RQ.

Bizigarritasun zedula: administrazio espedientean dauden datuen arabera, ez dago jasota deskribatutako etxebizitzak bizigarritasun zedula indarrean duenik.

6. Iragarki honetan eta Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentziaren Enkanteen Atarian aurreikusita ez dagoen guztian, egintza arautzen duten legezko eta erregelamenduzko xedapenetan xedatutakoari jarraituko zaio.

Argibide gehiago nahi izanez gero, harremanetan jarri Derrigorrezko Diru-bilketaren Ataleko langileekin (telefono zk.: 848428693, posta elektronikoa: recaudacion.ejecutiva@navarra.es).

Iruñean, 2026ko irailaren 23an.–Derrigorrezko Diru-bilketaren Ataleko burua, Sonia Ruiz Millán.

Iragarkiaren kodea: F2612644