198. ALDIZKARIA - 2026ko urriaren 6a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

ENKANTEA, Treto - Bárcena de Ciceroko (Kantabria) ondasun higiezin batzuena.

Nafarroako Foru Ogasunaren Derrigorrezko Diru-bilketaren Atalean bideratutako premiamendu-­espediente administratibo baten barruan, Nafarroako Foru Ogasuneko Diru-bilketa Zerbitzuko zuzendariak, 2026ko maiatzaren 7an, erabaki zuen behean azaltzen diren ondasun higiezin bahituak enkante bidez saltzea. Enkantea Estatu Aldizkari Ofiziala Estatuko Agentziaren Enkanteen Atarian eginen da.

Nafarroako Foru Komunitateko Diru-bilketaren Erregelamenduaren 135. artikuluan eta aipatu erabakian xedatutakoa betez, iragarki bat argitaratzen da Estatuko Aldizkari Ofizialean, bai eta iragarki hau ere, eta honako hau ohartarazten zaie enkantean parte hartu nahi dutenei:

1. Enkante administratiboaren iragarkia, erreferentzia-zenbakia: 02286.

2. Helbide elektronikoa:

https://subastas.boe.es/ges/detalleSubasta.php?idSub=SUB-RC-2026-3100200102286

Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentziaren Enkanteen Atariaren helbide elektroniko horretan jasota daude enkantearen eta enkantean jarriko den ondasunaren funtsezko datuak.

3. Helbide elektroniko horretan adierazitako egunean hasiko da enkantea. Irekitzen denetik, eskaintza elektronikoak egiten ahalko dira hogei egun naturalean, Enkanteen Atarian.

4. Ondasuna adjudikatzeko aktaren ziurtagiria egin aurretik edo, hala dagokionean, salmentaren eskritura publikoa eman aurretik behar bezala justifikatzen bada ordaindu direla zorra, berandutze­-interesak eta prozeduraren kostuak, enkantea bertan behera geratuko da.

5. Enkantean jarriko diren ondasunak:

–Lote bakarra.

  • 1. finka:

Santoñako (Kantabria) Jabetza Erregistroa.

Finka: 10621.

Udalerria/atala: Bárcena de Cicero.

Erregistro kode bakarra: 39008000975238.

Finkaren hitzez hitzeko deskribapena:

Hiri finka. Hirurogeita hemezortzi zenbakiko entitatea. Etxebizitza, Treton (Bárcena de Ciceroko Udala), Residencial Beatriz izeneko eraikineko II. blokeko hirugarren solairuan, B letrakoa; ezkerraldeko eskaileratik du sarbidea. Atondoa, sukaldea, jaki-tokia, egongela-jangela, bainugela, komuna eta bi logela ditu. Hirurogeita hamabi metro eta berrogeita hamaika dezimetro karratu inguruko azalera erabilgarria du (79,95 metro eraiki, gutxi gorabehera). Mugakideak: iparraldean, bere eskailerako C letrako etxebizitza eta gune komuneko lurgaina; hegoaldean, bere eskailerako A eta C letretako etxebizitzak eta eskailera-burua; ekialdean, bere eskailerako C letrako etxebizitza; eta mendebaldean, eskailera horretako A letrako etxebizitza. Bere blokean, ehuneko bi osoko eta sei ehuneneko kuota du; fase horretan, ehuneko hirurogeita lau ehunenekoa. 10.540 finkaren Jabetza Horizontalaren Araubidearen parte da, 1690. liburukiko 5. folioan, 102. liburuan, 2. inskripzioa.

Katastroa:

Katastroko erreferentzia: 2047066VP6024N0078MA.

Kokapena: Residencial Beatriz, La Bolera kalea 3, II. blokea, ezkerreko eskailera, 3.B 39760 Treto (Bárcena de Cicero), Kantabria.

  • 2. finka:

Santoñako (Kantabria) Jabetza Erregistroa.

Finka: 13249.

Udalerria/atala: Bárcena de Cicero.

Erregistro kode bakarra: 39008001116265.

Mota: Trastelekua.

Izaera: hiri finka.

Finkaren hitzez hitzeko deskribapena:

hiri finka. Laurogeita bederatzi-sei zenbakiko entitatea. Trastelekua, 31 zenbakikoa, Treton (Bárcena de Ciceroko Udala), Residencial Beatriz izeneko eraikineko II. blokeko teilatupeko solairuan; ezkerreko eskaileratik du sarbidea. Ezkerraldeko eskaileratik igota, seigarrena da ezkerrean. Sei metro eta laurogeita hamar dezimetro koadro inguruko (6,90 m²) azalera du, eta honako hauek ditu mugakide: aurrealdean, sarbidea duen tokian, 30 zenbakiko trastelekua; sartu eta eskuinaldean, gune komuna, zeinaren bidez atondo karratu batera sartzen baita, solairuaren erdian; ezkerraldean, eraikinaren teilatua; eta atzealdean, 32 zenbakiko trastelekua eta gune komunaren zatia. Bere blokean, %0,24ko kuota du; fase honetan, %0,06koa. Finka hau sortu da erregistroko 10.632 zenbakikoa zatituta (102 liburuko 104 folioan, 1.690 liburukian, 2. inskripzioa).

Katastroa:

Katastroko erreferentzia: 2047066VP6024N8906YJ.

Kokapena: La Bolera kalea 3, II. blokea, ezkerraldeko eskailera. Solairua: +1. Atea: 31. Residencial Beatriz 39760 Bárcena de Cicero (Adal-Treto) (Kantabria).

6. Iragarki honetan eta Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentziaren Enkanteen Atarian aurreikusita ez dagoen guztian, egintza arautzen duten legezko eta erregelamenduzko xedapenetan xedatutakoari jarraituko zaio.

Argibide gehiago nahi izanez gero, harremanetan jarri Derrigorrezko Diru-bilketaren Ataleko langileekin (telefono zk.: 848428693, posta elektronikoa: recaudacion.ejecutiva@navarra.es).

Iruñean, 2026ko irailaren 23an.–Derrigorrezko Diru-bilketaren Ataleko burua, Sonia Ruiz Millán.

Iragarkiaren kodea: F2612635