198. ALDIZKARIA - 2026ko urriaren 6a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

ENKANTEA, Iruñeko ondasun higiezin batena.

Nafarroako Foru Ogasunaren Derrigorrezko Diru-bilketaren Atalean bideratutako premiamendu-espediente administratibo baten barruan, Nafarroako Foru Ogasuneko Diru-bilketa Zerbitzuko zuzendariak, 2026ko ekainaren 25ean, erabaki zuen behean azaltzen den ondasun higiezin hipotekatua enkante bidez saltzea. Enkantea Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentziaren Enkanteen Atarian eginen da.

Nafarroako Foru Komunitateko Diru-bilketaren Erregelamenduaren 135. artikuluan eta aipatu erabakian xedatutakoa betez, iragarki bat argitaratzen da Estatuko Aldizkari Ofizialean, bai eta iragarki hau ere, eta honako hau ohartarazten zaie enkantean parte hartu nahi dutenei:

1. Enkante administratiboaren iragarkia, erreferentzia-zenbakia: 03197.

2. Helbide elektronikoa:

https://subastas.boe.es/ges/detalleSubasta.php?idSub=SUB-RC-2026-3100200103197

Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentziaren Enkanteen Atariaren helbide elektroniko horretan jasota daude enkantearen eta enkantean jarriko den ondasunaren funtsezko datuak.

3. Helbide elektroniko horretan adierazitako egunean hasiko da enkantea. Irekitzen denetik, eskaintza elektronikoak egiten ahalko dira hogei egun naturalean, Enkanteen Atarian.

4. Ondasuna adjudikatzeko aktaren ziurtagiria egin aurretik edo, hala dagokionean, salmentaren eskritura publikoa eman aurretik behar bezala justifikatzen bada ordaindu direla zorra, berandutze-interesak eta prozeduraren kostuak, enkantea bertan behera geratuko da.

5. Enkantean jarri beharreko ondasuna:

Erregistroko 2.864 zenbakiko finka, Iruñekoa.

Iruñeko 7. Jabetza Erregistroa.

Erregistro kode bakarra / Erregistro finkaren identifikatzaile bakarra: 31020000028255.

Finkaren hitzez hitzeko deskribapena:

"Hiri-finka.–Lehen solairuko pisua, D letrakoa, Zaragozako errepidean dagoen bi zenbakiko etxean, Iruñeko Arrosadia auzoko Bigarren Bidea izenekoan, gaur egun Guelbenzu kaleko berrogeita hiru zenbakian; hirurogeita hamabi metro karratu inguruko azalera du. Mugakide hauek ditu: aurrealdean, izenik gabeko kale bat, Zaragozako errepidean bukatzen dena (gaur egun, Guelbenzu kalea); hegoaldean, solairu bereko C letrako etxebizitza; ekialdean, eskailera eta eskailera-burua; eta mendebaldean, Zaragozako errepidea. Partaidetza kuota: ehuneko bost oso eta hamabost ehunen. Katastroa: 5. poligonoa, 180. lurzatia, 1. azpieremua, 9. hiri unitatea, Lur-ondasunen Erregistro Fiskalarekin koordinaturik".

Kokapena: Juan María Guelbenzu kalea 43, 1. solairua, D letrako atea - Udalerria: Iruña.

Katastrokoa:

Iruñean, 5. poligonoa, 180. lurzatia, 1. azpieremua, 9. hiri unitatea.

Ondasun higiezinaren katastroko erreferentzia: 310000000001952213BU.

Kodeak: 5-180-1- 9.

Helbidea edo parajea, kokapena: Juan Maria Guelbenzu 43, 1.D.

Azalerak (m2): 90,90 (*) 6,25.

Erabilera, xede nagusi komuna edo laborea: Etxebizitza.

6. Iragarki honetan eta Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentziaren Enkanteen Atarian aurreikusita ez dagoen guztian, egintza arautzen duten legezko eta erregelamenduzko xedapenetan xedatutakoari jarraituko zaio.

Argibide gehiago nahi izanez gero, harremanetan jarri Derrigorrezko Diru-bilketaren Ataleko langileekin (telefono zk.: 848428693, posta elektronikoa: recaudacion.ejecutiva@navarra.es).

Iruñean, 2026ko irailaren 23an.–Derrigorrezko Diru-bilketaren Ataleko burua, Sonia Ruiz Millán.

Iragarkiaren kodea: F2612634