197. ALDIZKARIA - 2026ko urriaren 5a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

2999/2026 EBAZPENA, irailaren 15ekoa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez bete gabe uzten baitira Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko autopsietako laguntzaileen plaza hutsak lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko deialdian eskainitako plazak.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren abuztuaren 10eko 2547/2026 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen, lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko autopsietako laguntzaileen plaza hutsak. Deialdi hori 2026ko 164. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 20koan.

Eskaerak aurkezteko epea bukatu denez eta izangai bakar bat ere aurkeztu ez denez, bidezkoa da bete gabe uztea lekualdatze-lehiaketan eskainitako plazak.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Autopsietako laguntzaileen plaza hutsak lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko deialdian eskainitako plazak bete gabe uztea, izangai bakar bat ere ez baita aurkeztu.

2. Ebazpen hau jakinaraztea Nafarroako Gobernuko departamentuetako idazkaritza tekniko nagusiei eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuari, Egiturako, Plantillako eta Langileen Aldi Baterako Kontratazioetako Zerbitzuari eta Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzuari, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2026ko irailaren 15ean.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Gloria Arancón Largo.

Iragarkiaren kodea: F2612511