197. ALDIZKARIA - 2026ko urriaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARRIPODASKO KONTZEJUA

2026ko aurrekontua. Behin betiko onespena

2026ko uztailaren 22an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zen 2026ko ekitaldirako aurrekontuaren eta hura betearazteko oinarrien espedientea, eta 2026ko 166. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, abuztuaren 24an. Jendaurreko aldia iragan denez inork alegaziorik aurkeztu gabe, aurrekontua behin betiko onetsi da, bat etorriz xedaturik dagoenarekin uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluan (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea) eta martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202.1 artikuluan (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea). Hona hemen laburpena, kapituluz kapitulu:

DIRU-SARRERAK:

3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 180,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 3.200,00 euro.

5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta aprobetxamendua: 9.260,00 euro.

7. kapitulua.–Kapital-transferentziak: 3.000,00 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 15.640,00 euro.

GASTUAK:

2. kapitulua.–Ondasun eta zerbitzuetako gastu arruntak: 4.940,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 3.020,00 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 7.680,00 euro.

Gastuak, guztira: 15.640,00 euro.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan eta ondorioak izan ditzan.

Arripodasen, 2026ko irailaren 23an.–Kontzejuko burua, Laura Pérez Villanueva.

Iragarkiaren kodea: L2612664