2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
ANTSOAINGO, BERRIOBEITIKO, BERRIOZARKO, ITZAKO ETA TXULAPAINGO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA
2026ko lan publikoaren eskaintza
Mankomunitateko buruaren 92/26 Ebazpenaren bidez, eta bete beharrez 113/1985 Foru Dekretuaren 3. artikulua (foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua), ebatzi da:
Lehena.–Oinarrizko gizarte zerbitzuen mankomunitate honen lan publikoaren eskaintza onestea 2026rako; hona hemen:
- Gizarte-langileen 2 plaza. Araubide juridikoa: funtzionarioa. Maila: B. Lanpostuko osagarria: %34,73. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Plaza zenbakiak: 027 eta 028. Hizkuntza-eskakizuna: euskaraz jakitea, merezimendua. Betetzeko aurreikuspena: 2026-2027.
Bigarrena.–Agintzea lan publikoaren eskaintza argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta mankomunitate honen iragarki-taulan, orok jakin dezan eta interesdunek egokitzat jotzen dituzten errekurtsoak jar ditzaten, kasua bada.
Ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat jar daiteke:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zeina zuzenduko baitzaio Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari, bi hilabeteko epean, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita; edo, bestela,
c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Berriozarren, 2026ko irailaren 16an.–Mankomunitateko burua, Elena Ugarte Páez.
Iragarkiaren kodea: L2612404