1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
958E/2026 EBAZPENA, abuztuaren 24koa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez ingurumen txosten estrategikoa egiten baita Tebas-Muru Artederretako hiri-jarduketarako plan berezi batez, 1. poligonoko 95., 100., 168., 169., 179. eta 379. katastro-lurzatietan, UE-9 eta UE-11 exekuzio unitateen barrukoetan. Planaren sustatzailea Tebas-Muru Artederretako Udala da.
Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legeak honakoa adierazten du 10.3 artikuluan:
Lurralde- eta hirigintza-plangintzako tresnak behin betiko onesteko eskumenak esleituta dituzten toki entitateek ingurumen-organo gisa jardunen dute, Ingurumen-ebaluazioari buruzko martxoaren 9ko 21/2013 Legearen 11.3 artikuluan xedatutakoaren ondorioetarako. Hala ere, 5.000 biztanle baino gutxiago dituzten udalerrien kasuan, jarduera hori bere gain hartzen ahalko du ingurumen-ebaluazioan eskumenak dituen Nafarroako Gobernuko departamentuak, bi administrazioek sinatutako hitzarmenaren bidez.
Tebas-Muru Artederretako Udalak hitzarmen bat izenpetua du Ingurumen Departamentuarekin, honek bere gain har dezan ingurumen ebaluazioa hirigintza-plangintzako tresnetan.
Hiri-jarduketarako plan berezia 2025eko abenduaren 9an onetsi zuen hasiera batean Tebas-Muru Artederretako Udalak, eta jendaurrean jarri zen 2026ko 4. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 8koan, iragarkia argitara emanda. Espedientearen parte dira planaren memoria eta agiri grafikoak.
Hiri-jarduketarako plan bereziaren xedea da berrantolatzea Tebas-Muru Artederretako 1. poligonoko 95., 100., 168., 169., 179. eta 379. katastro-lurzatiek, UE-9 eta UE-11 exekuzio unitateen barrukoek, osatutako esparrua, laguntza ekipamenduko erabilera izanen duten bi eraikin egiteko. Horretarako, hiri-jarduketarako plan bereziak honako hau proposatzen du:
a) UE-11 unitatean, eraistea bizitegi- eta biltegi-erabilera duten eraikinak, nahiko egoera txarrean daudenak, oro har, eta laguntza ekipamendurako bi eraikin egitea (ludotekarako eta tutoretzapeko apartamentuetarako).
b) UE-9 unitatean, 1. poligonoko 379. katastro-lurzatiaren zati bateko lurzoruaren sailkapena aldatzea, lurzoru urbanizaezina izatetik bizitegietarako hiri lurzoru finkatugabea izatera pasatzeko, aurrerago familia bakarreko etxebizitza bat eraikitzeko aukera izateko.
UE-11 unitateari dagokionez, hiri-jarduketarako plan bereziak berrantolatzen ditu indarrean dagoen plangintzan hiri lurzoru gisa sailkatuta dauden lurzoru batzuk, eta hiri-berrikuntzako jarduketak proposatzen ditu. Unitateko lurzatiak bizitegietarako erabilera orokorrekoak dira indarrean dagoen plangintzaren arabera, eta haietan toleratutako erabilera da laguntza ekipamendukoa. Aldaketa xehea da, eta ekarriko duen esparruan ez dira etorkizunean baimenduko legearen arabera ingurumen-inpaktuaren ebaluazio behar duten proiektuak edo ingurumenean eragin nabarmena izan dezaketenak. Hortaz, ez du ingurumen ebaluazio estrategikorik behar (antzeko egoera batean, Auzitegi Gorenak emandako 4931/2021 Epaia, 2021eko abenduaren 16koa). Horrek ez du ukatzen indarrean dagoen gainerako araudia bete behar izatea.
UE-9 unitateari dagokionez, hiri-jarduketarako plan bereziak plangintza aldaketa planteatzen du 83,47 metro koadroko eremu batean, Tebasko herrigunetik hego-ekialdean dauden lursail mugakide batzuetan. Malda leuneko lurrak dira, lehorreko belar-laboreak dituztenak, eta bertan ez da identifikatu ingurumen aldetik balio nabarmenik duen elementurik.
Biodibertsitatearen eta Arrantza Kudeaketaren Zerbitzuak adierazi du ingurumen ebaluazio estrategiko sinplifikatuaren prozedura modu egokian bete dela, eta, haren iritziz, hiri-jarduketarako plan bereziak, Tebas-Muru Artederretako 1. poligonoko 95., 100., 168., 169., 179. eta 379. katastro-lurzatiak, UE-9 eta UE-11 exekuzio unitateen barrukoak, hartzen dituenak, ez du ingurumen ukipen nabarmenik.
Adierazitakoarekin bat, eta honako hauek ematen dizkidaten eskudantziak erabiliz: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikulua, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuen egitura ezartzen duen abuztuaren 17ko 10/2023 Nafarroako Foru Komunitateko Lehendakariaren Foru Dekretua, eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 255/2023 Foru Dekretua aldatzen duen ekainaren 24ko 44/2026 Foru Dekretua,
EBAZTEN DUT:
1. Ingurumen txosten estrategikoa egitea Tebas-Muru Artederretako hiri-jarduketarako plan berezi batez, ingurumen ukipenik ez dela sortzen iritzita. Plana 1. poligonoko 95., 100., 168., 169., 179. eta 379. katastro-lurzatiak hartzen ditu, UE-9 eta UE-11 exekuzio unitateen barrukoak. Planaren sustatzailea Tebas-Muru Artederretako Udala da.
2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
3. Ebazpen hau Hirigintza Atalari eta Tebas-Muru Artederretako Udalari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2026ko abuztuaren 24an.–Ingurumeneko zuzendari nagusia, Ana Bretaña de la Torre.
ERANSKINA

Hiri-jarduketarako plan bereziaren esparrua: Tebas-Muru Artederretako 1. poligonoko 95., 100., 168., 169., 179. eta 379. katastro-lurzatiak, UE-9 eta UE-11 exekuzio unitateen barrukoak.
Iragarkiaren kodea: F2612365