196. ALDIZKARIA - 2026ko urriaren 2a

6. BESTELAKO IRAGARKIAK

6.2. PARTIKULARREN IRAGARKIAK

SAT TELLERI N1 641 NA

SAT Telleri N.º 641 NA desegitea eta likidatzea

Batzar Orokorrak, 2026ko apirilaren 22an egindako ohiko bilkuran, zenbait erabaki hartu zituen. Besteak beste, honako hauek:

Aho batez onetsi da "SAT Telleri N.º 641 NA" eraldaketarako nekazaritza-sozietatea desegitea, likidatzea eta iraungitzea, eta hemendik aitzina abiatzea likidazio-aldia.

Berariaz onetsi da indarreko zuzendaritza-batzordeko kideek beren eginkizunak uztea. Eskerrak ematen zaizkie kargua utzi duten zuzendaritza-batzordeko kideei, eta jakitera ematen zaie hemendik aitzina ez dutela inolako kudeaketa-lanik hartu beharko beren gain. Honako hauek dira kargua utzi duten administratzaileak: Maria Antonia Ballarena Iturburua (lehendakaria) eta Maria Paula Urrutia Echeverria (idazkaria).

Aho batez erabaki da Maria Antonia Ballarena Iturburua izendatzea sozietateko likidatzaile bakar. Nazionalitate espainiarra du, adinez nagusia da, eta hau da haren bizilekua: Txisperria etxea 1, Erratzu (Nafarroa).

Izendatua bilkura honetan dago. Modu formalean adierazten du onartzen duela likidatzaile bakarraren kargua, horretarako izendatu baitute. Adierazten du, orobat, ez diola eragiten kargu hori betetzeko indarrean diren bateraezintasunik edo legezko debekurik.

Hemendik aitzina, likidatzaileak bere gain hartzen ditu legezko eskumen hauek: entitatea ordezkatzekoa, sozietatearen ondarea kudeatzekoa, kredituak kobratzekoa eta sinatzeko dauden obligazioak iraungitzeari lotutakoa.

Hala, ziurtagiri hau egiten dut, hala jasota gera dadin eta behar diren ondorioak izan ditzan behar den tokian.

Erratzun, 2026ko apirilaren 22an.–Likidatzailea, Maria Antonia Ballarena Iturburua.

Iragarkiaren kodea: P2612643