6. BESTELAKO IRAGARKIAK
6.2. PARTIKULARREN IRAGARKIAK
AGROCAPELU SOZIETATE KOOPERATIBOA
Nekazaritza-sozietatea erantzukizun mugatuko sozietate bihurtzea
Ekainaren 28ko 5/2023 Errege Lege-dekretuaren bidez zenbait neurri hartu dira, eta beste batzuk luzatu, Ukrainako gerraren ondorio ekonomiko eta sozialei erantzuteko, La Palma uhartea berreraikitzen laguntzeko eta beste kalteberatasun-egoera batzuei laguntzeko, bai eta Europar Batasunak merkataritza-sozietateen egiturazko aldaketei eta gurasoen eta zaintzaileen familia-bizitza eta bizitza profesionala uztartzeari buruz emandako zuzentarauen transposizioa egiteko eta, orobat, Europar Batasuneko zuzenbidea betearazteko eta betetzeko ere. Neurri horiekin bat, bada, aditzera ematen da 2026ko ekainaren 12ko ezohiko batzar orokor eta unibertsalean, bazkideek aho batez erabaki zutela Agrocapelu sozietate kooperatiboa erantzukizun mugatuko sozietate bihurtzea. Hemendik aitzina, beraz, Agrocapelu 26 SL izenarekin jardunen du.
Era berean, erabaki zen onestea eraldaketa-balantzea, estatutu sozial berriak, bazkideen partaidetza sozialen esleipena eta administrazio organoaren izendapena.
Jakitera ematen da bazkideek eta hartzekodunek eskubidea dutela hartutako erabakiaren eta aurkeztutako balantzearen testu osoa eskuratzeko.
Tuteran, 2026ko ekainaren 12an.–Luis Miguel Aguado Perez, Agrocapelu 26 SLren administratzaile bakar izendatua.
P2612570
Iragarkiaren kodea: