196. ALDIZKARIA - 2026ko urriaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ATARRABIA

Hiri-jarduketarako plan berezia, Udal Plan Orokorreko UC-12 unitateko 1. poligonoko 408. eta 409. lurzatietan. Behin betiko onespena

Atarrabiako Udalak, 2026ko ekainaren 18ko osoko bilkura arruntean, legezko gehiengoa zuela, honako ERABAKI HAU hartu zuen:

Lehena.–Behin betiko onestea hiri-jarduketarako plan berezi bat, zuzkidura-jarduketa baterako, Atarrabiako Udal Plan Orokorreko UC-12 unitateko 1. poligonoko 408. eta 409. lurzatietan. Plana Estudio de Promociones y Edificaciones Cipe SLk sustatu du, eta haren bidez egun dauden eraikinak ordeztu nahi dira eta beste antolamendu bat ezarri.

Bigarrena.–Sustatzaileari ohartaraztea ezen, Udalari handitutako eraikigarritasunaren %10 lagatzeko, hitzarmen bat sinatu beharko dela, helburu izanen duena portzentaje hori diruz ordaintzea. Hitzarmena bi hilabeteko epean sinatu beharko da, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik zenbatzen hasita, hala xedatzen baitu Udalaren arkitekto aholkulariaren txostenak. Txostena eranskinean sartu da, eta erabaki honen parte da. Hirugarrena: Erabaki hau eta onetsitako hirigintzako agiria argitara ematea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Atarrabiako Udalaren iragarki-taulan eta egoitza elektronikoan, jarraikiz ezarrita dagoenari uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluan (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurralde Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Laugarrena.–Espedientea igortzea Nafarroako Gobernuko Lurralde Kohesiorako Departamentuko Lurralde Antolamenduko Zuzendaritza Nagusira, bat etorriz xedatuta dagoenarekin uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72.4. artikuluan (Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten du legegintzako foru dekretu horrek).

Erabaki honen aurka, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

–Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Onetsitako araudiaren aurka, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondotik, honako errekurtso hauek aurkez daitezke:

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, testu arauemailea Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zeina zuzendu behar baitzaio Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari, bi hilabeteko epean, araudia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Xedatutakoak ez ditu galarazten Nafarroako Foru Komunitateari eta Estatuko Administrazio Orokorrari esleitutako eskudantziak, hots, uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 326. artikuluan esleitutako eskudantziak (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea), ez eta uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan xedatua ere (lege horrek arautzen du administrazioarekiko auzien jurisdikzioa, gainerako administrazio publikoei dagokienez).

Atarrabian, 2026ko irailaren 18an.–Alkatea, Mikel Oteiza Iza.

Hiri-jarduketarako plan berezia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2612537