2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ATARRABIA
Xehetasun-azterketa, Antso VI.a Jakituna plaza 7ko eraikinean. Behin betiko onespena
Atarrabiako Udalak, 2026ko abuztuaren 28an egindako ohiko osoko bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea xehetasun-azterketa bat, helburu duena aldatzea indarreko hirigintza-araudian definituta dauden gehieneko lerrokadurak, sestrak eta bolumetria Antso VI.a Jakituna plaza 7ko eraikinean. Proiektua Borja Monreal Gutiérrez eta Germán Santos Irujo arkitektoek idatzi dute, eta Antso VI.a Jakituna plaza 7-8 zenbakietako jabekideek sustatu, jarraikiz 2026ko maiatzaren 19an hasiera batez onetsitako agiriari.
Hartara, argitara ematen dira iragarki hau eta erreferentziako agiri arautzailea, eranskin gisa, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79. artikuluan ezarritakoarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Atarrabian, 2026ko irailaren 17an.–Alkatea, Mikel Oteiza Iza.
Xehetasun-azterketa (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L2612499