196. ALDIZKARIA - 2026ko urriaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ATARRABIA

Xehetasun-azterketa, 1. poligonoko 103. lurzatian. Behin betiko onespena

Atarrabiako Udalak, 2026ko apirilaren 28an egin osoko bilkuran, honako ERABAKI HAU hartu zuen aho batez:

Lehenbizikoa.–Behin betiko onestea xehetasun-azterketa bat, helburu duena Esteban Armendáriz kaleko 9an dagoen etxebizitzen eraikinean (1. poligonoko 103. lurzatia) oztopo arkitektonikoak kentzea eta igogailua paratzea.

Bigarrena.–Erabaki argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79,1. artikuluan xedatuarekin (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Atarrabian, 2026ko irailaren 14an.–Alkatea, Mikel Oteiza Iza.

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2612212