196. ALDIZKARIA - 2026ko urriaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TAFALLA

Udaltzainburua. Izendapena

Tafallako alkatearen ebazpena, zeinaren bidez Álvaro Escudero Jiménez izendatzen baita Tafallako udaltzainburu, izendapen askeko behin-behineko langile gisa, 2026ko irailaren 2tik aurrerako ondorioekin.

Nafarroako Poliziei buruzko azaroaren 19ko 23/2018 Foru Legearen 29.4 artikuluan ezarritakoarekin bat ("Tokiko Polizia bakoitzeko buruaren izendapena Nafarroako Polizietako kideen artetik eginen da, eta hala izendapen hori nola kargutik kentzea toki-entitateari dagozkio, Toki Administrazioari buruzko legerian xedatutakoaren arabera eskuduna den organoaren bidez"), eta alkatetzaren eskumena izanik udaltzainburua izendatzea, hala ezarrita baitago Toki Araubidearen araudian.

Ikusirik Udalaren plantilla organikoa 2026rako (bertan ageri da udaltzainburuaren lanpostua izendapen librekoa dela eta udal aurrekontuan ezarritako ordainsariak jasoko dituela).

Horiek horrela, honako arau hauetan xedatutakoarekin bat ditudan eskumenak baliatuz: 7/1985 Legea, apirilaren 2koa, Toki-araubidearen Oinarriei buruzkoa, 2568/1986 Errege Dekretua, azaroaren 28koa, Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onesten duena, eta aplikatzekoak diren gainerako arauak.

EBATZI DUT:

Lehena.–Álvaro Escudero Jiménez izendatzea Tafallako udaltzainburu, izendapen askeko behin-behineko langile gisa, Udalaren plantilla organikoan ezarritakoaren arabera. Erabaki honek 2026ko irailaren 2tik aurrera izanen ditu ondorioak, eta dagokion ekitaldian indarrean dagoen udal aurrekontuan lanpostu horretarako adierazitako ordainsariak jasoko dira, ulertuta ordainsari horietan sartuta egonen direla une bakoitzean dagozkion kontzeptu guztiak.

Bigarrena.–Izendapenak lehenago aipatutako egunetik aurrera izanen ditu ondorioak, nire agintaldia bukatu arte, tarte horretan kargu-uzterik izan ezean.

Hirugarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

Laugarrena.–Ebazpen hau igortzea Nafarroako Gobernura (hura baita interesdunaren jatorrizko administrazioa), Langileen Unitatera, Zerbitzu Ekonomikoen eta Toki Garapenaren Alorrera eta Herritarren Babeserako Alorrera, eta horren berri ematea egiten den hurrengo osoko bilkuran.

Bosgarrena.–Erabaki hau jakinaraztea interesdunari, ohartaraziz erabaki honek administrazio-bideari amaiera ematen diola eta haren aurka honako errekurtso hauek aurkez daitezkeela:

a) Aukerako berraztertzeko errekurtsoa, erabakia hartu duen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazten denetik.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zeina zuzendu behar baitzaio Iruñeari dagokion auzitegiko Administrazioarekiko Auzien Atalari, bi hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Tafallan, 2026ko irailaren 7an.–Alkatea, Xabier Alcuaz Andueza.

Iragarkiaren kodea: L2612038