2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TAFALLA
Udaltzainburua kargutik kentzea
Tafallako alkatearen ebazpena, zeinaren bidez Tafallako udaltzainburuaren kargutik kentzen baita Álvaro Escudero Jiménez, izendapen askeko behin-behineko langilea, 2026ko irailaren 1etik aurrerako ondorioekin.
Bat etorriz Nafarroako Poliziei buruzko azaroaren 19ko 23/2018 Foru Legearen 29.4 artikuluan ezarritakoarekin ("Tokiko Polizia bakoitzeko buruaren izendapena Nafarroako Polizietako kideen artetik eginen da, eta hala izendapen hori nola kargutik kentzea toki-entitateari dagozkio, Toki Administrazioari buruzko legerian xedatutakoaren arabera eskuduna den organoaren bidez"), eta alkatetzaren eskumena izanik udaltzainburua izendatzea, hala ezarrita baitago Toki Araubidearen araudian, Tafallako Udaleko alkateak 2026ko ekainaren 30ean emandako 1214 Ebazpenaren bidez, Álvaro Escudero Jiménez izendatu zen Tafallako udaltzainburu, izendapen askeko behin-behineko langile gisa (2026ko 138. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, uztailaren 16koa).
Horiek horrela, alkatetzak dituen eskumenak baliatuz, honako arau hauetan xedatutakoarekin bat: 7/1985 Legea, apirilaren 2koa, Toki-araubidearen Oinarriei buruzkoa; 2568/1986 Errege Dekretua, azaroaren 28koa, Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onesten duena, eta aplikatzekoak diren gainerako arauak.
EBATZI DUT:
Lehena.–Tafallako udaltzainburuaren kargutik kentzea Álvaro Escudero Jiménez, izendapen askeko behin-behineko langilea, 2026ko irailaren 1etik aurrerako ondorioekin.
Bigarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.
Hirugarrena.–Ebazpen hau igortzea Nafarroako Gobernura (hura baita interesdunaren jatorrizko administrazioa), Langileen Unitatera, Zerbitzu Ekonomikoen eta Toki Garapenaren Alorrera eta Herritarren Babeserako Alorrera, eta horren berri ematea egiten den hurrengo osoko bilkuran.
Laugarrena.–Erabaki hau jakinaraztea interesdunari, ohartaraziz erabaki honek administrazio-bideari amaiera ematen diola eta haren aurka honako errekurtso hauek aurkez daitezkeela:
a) Aukerako berraztertzeko errekurtsoa, erabakia hartu duen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazten denetik.
c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zeina zuzendu behar baitzaio Iruñeari dagokion auzitegiko Administrazioarekiko Auzien Atalari, bi hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita.
Tafallan, 2026ko irailaren 7an.–Alkatea, Xabier Alcuaz Andueza.
Iragarkiaren kodea: L2612037