196. ALDIZKARIA - 2026ko urriaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GALAR

Hiri-jarduketarako plan berezia, Eskirozko 2. poligonoko 202. lurzatian. Behin betiko onespena

Galarko Udalak, 2026ko irailaren 10ean egin bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea hiri-jarduketarako plan berezi bat Eskirozko 2. poligonoko 202. lurzatian, BSH Electrodomésticos SAk sustatua.

Argitara ematen dira behin betiko onespenaren erabakia eta hirigintzako araudia, horrela aplikatuz 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79. artikulua (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Getze Galarren, 2026ko irailaren 18an.–Alkate udalburua, Óscar Amóztegui Recalde.

Hiri-jarduketarako plan berezia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2612541