196. ALDIZKARIA - 2026ko urriaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IZARBEIBARKO MANKOMUNITATEA

Oposizio-lehiaketa, bete dadin Servicios Arga Valdizarbe-Arga Izarbeibarko Zerbitzuak SL enpresa publikoko laguntza-agentearen lanpostu bat

Servicios Arga Valdizarbe-Arga Izarbeibarko Zerbitzuak SL enpresa publikoko laguntza-agentearen lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren 8.2 oinarrian xedatutakoa betez -deialdi hori Administrazio Kontseiluak onetsi zuen 2026ko maiatzaren 12an, eta 2026ko 103. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 28koan, argitaratu zen-, kalifikazio-epaimahaiak aurkeztu du proba gainditu duen izangai honen aldeko izendapen-proposamena:

JULEN LANGARITA GARRIZ

Epaimahaiaren proposamena ikusirik, eta deialdiaren 8.3 oinarrian ezarritakoarekin bat, proposatutako izangaiari eskatzen zaio oinarri horretan eskatzen den dokumentazioa aurkez dezala, hamar egun balioduneko epean, proposamen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita.

Garesen, 2026ko irailaren 23an.–Lehendakaria, Steven A. Leiper Ocariz.

Iragarkiaren kodea: L2612694