196. ALDIZKARIA - 2026ko urriaren 2a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

66/2026 FORU AGINDUA, irailaren 15ekoa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, Beatriz Azcarate Auzqui andrea Kontabilitate Zentroaren Bulegoko buru izendatzen duena bitarte baterako. Bulego hori Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Kontu-hartzailetzako Zuzendaritza Nagusiko Kontabilitate Orokorraren eta Aurrekontuetakoaren Zerbitzukoa da.

Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriko 2. apartatuak ezartzen duenez, ataletako eta bulegoetako burutzak bitarte baterako bete daitezke, organo eskudunak egindako izendapenaren bidez; burutza horiek betetzen dituztenek nahitaez Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikiak izan beharko dute.

Bestalde, hala xedatzen baitu bere bosgarren xedapen gehigarrian Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legeak, kasuan kasuko unitate organikoa zein departamenturi atxikirik dagoen, haren titularrak izendatuko ditu atalburuak, bulegoburuak eta ataletik beherako unitateetako buruak bitarte baterako, funtzio publikoaren arloan eskudun den departamentuak aldeko txostena eman ondoren. Horri dagokionez, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak emandako aldeko txostena dago espedientean.

Hortaz, otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak erabilita, haren bidez zehazten baitira Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak,

AGINTZEN DUT:

1. Beatriz Azcarate Auzqui andrea Kontabilitate Zentroaren Bulegoko buru izendatzea bitarte baterako. Bulego hori Kontu-hartzailetzako Zuzendaritza Nagusiko Kontabilitate Orokorraren eta Aurrekontuetakoaren Zerbitzukoa da, Ekonomia eta Ogasun Departamentuan. Izendapenak 2026ko irailaren 16tik aurrerako ondorioak izanen ditu, eta egun hori izanen da burutzan aritzeko lehen eguna.

2. Foru agindu hau jakinaraztea interesdunari, Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari, Kontu-hartzailetzako Zuzendaritza Nagusiari, Kontabilitate Orokorraren eta Aurrekontuetakoaren Zerbitzuari eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2026ko irailaren 15ean.–Ekonomia eta Ogasuneko kontseilaria, José Luis Arasti Pérez.

Iragarkiaren kodea: F2612330