2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
NAFARROAKO ERRIBERAGOIENEKO HIRI HONDAKIN SOLIDOAK KUDEATZEKO MANKOMUNITATEA
Oposizio-lehiaketa, administrari-ofizialaren plaza bat betetzeko, lan-kontratudun finkoen araubidean. Izendapen-proposamena
Ikusirik, administrari-ofizialaren plaza bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian, kalifikazio-epaimahaiak Sara Pascual Zubiri izendatzeko proposamena egin duela, bera baita lehen postuan geratu den izangaia, bat etorriz deialdiaren oinarriekin (deialdia 2026ko 93. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 14an).
EBATZI DUT:
Lehena.–Onestea epaimahaiak honako izangai honen kontratazioari buruz egindako proposamena:
IZANGAIAREN IDENTITATEA | LORTUTAKO PUNTUAK |
PASCUAL ZUBIRI, SARA | 85,97 |
Bigarrena.–Proposaturiko izangaiari eskatzea, izendapen-proposamen hau jaso ondoko 10 egun baliodunen barnean, aurkez dezala deialdiaren 6. oinarrian aipatzen den dokumentazioa (deialdia 2026ko 93. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 14an).
Hirugarrena.–Ebazpen hau proposaturiko izangaiari jakinaraztea, eta ebazpen hau argitara ematea deialdian adierazitako bitartekoak baliatuz.
Azkoienen, 2026ko irailaren 9an.–Mankomunitateko burua, José María Palacios De Mier.
Iragarkiaren kodea: L2612223