2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
IRUÑA
Oposizioa, barne-igoera murriztuan, betetzeko Iruñeko Udaleko eta haren erakunde autonomoetako ofizial administrariaren 25 plaza, gehienez ere.
Lanpostuaz jabetzea atzeratzea
Tokiko Gobernu Batzarrak 2026ko irailaren 21ean egindako bilkuran honako erabaki hau hartu zuen:
Behin amaiturik igoera murriztuan Iruñeko Udalaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzura aritzeko ofizial administrariaren 25 plaza gehienez ere oposizio bidez betetzeko hautapen-prozesua, Tokiko Gobernu Batzarrak, 2026ko abuztuaren 24an hartutako erabaki bidez, oposizioa gainditu duten pertsonen izendapena onetsi eta 2026ko irailaren 14a ezarri zuen lanpostuaz jabetzeko egun gisa.
Izendatutako pertsonen artean, Jerusalén Egea Castán funtzionarioa soldatarik gabeko baimena baliatzen ari da lanpostuaz jabetzeko unean, Nafarroako administrazio publikoetan enplegua banatzeko neurriak ezartzen dituen 2014ko maiatzaren 14ko 39/2014 Foru Dekretuaren arabera dagokiona.
Horiek horrela, honako hau,
ERABAKITZEN DA:
1. Jerusalén Egea Castán esleitutako lanpostuaz jabetzea atzeratzea, eman zitzaion baimena amaitu arte, eta 2026ko urriaren 15a ezartzea lanpostuaz jabetzeko egun gisa.
2. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Iruñeko Udalaren www.pamplona.es/eu webgunean argitaratu dadila agintzea.
Erabaki honen aurka honako errekurtso hauetako bat paratzen ahal da, aukeran:
–Berraztertzeko errekurtsoa, egintza gauzatu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau Iruñeko Udalaren webgunean argitaratu eta biharamunetik aitzina.
–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau Iruñeko Udalaren webgunean argitaratu eta hortik aitzina.
–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Iruñeko Auzialdiko Auzitegiko administrazioarekiko auzien atalari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau Iruñeko Udalaren webgunean argitaratu eta biharamunetik aitzina.
Iruñean, 2026ko irailaren 21ean.–Tokiko Gobernu Batzarreko idazkaria, Garbiñe Bueno Zabalza.
Iragarkiaren kodea: L2612571