196. ALDIZKARIA - 2026ko urriaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

MARTZILLA

Oposizio-lehiaketa, bete dadin administrari laguntzaileen plaza bat. Izendapen-proposamena

Amaitu da deialdi honen hautapen-prozesua: deialdia, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko administrari laguntzaileen plaza bat (deialdia argitaratu zen 2026ko 93. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 14an). Bada, epaimahaiak, prozesuko probak amaitu ondoren, proposamena egin du gainditu dutenen artean puntuaziorik altuena lortu duen izangaia izendatzeko.

Horiek horrela, eta bat etorriz deialdiaren 8. oinarrian gainditu dutenen zerrendari eta izendapen-proposamenari buruz araututa dagoenarekin, honako hau

EBATZI DA:

Lehena.–Izendapen-proposamena egitea Aránzazu Gorría Ortuñoren alde, lan-kontratudun finko gisa jardun dezan Martzillako Udaleko administrari laguntzailearen lanpostuan (01-07 kodea du Udalaren plantilla organikoan).

Bigarrena.–Izendapen-proposamen hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Hirugarrena.–Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan, eta ohartaraztea aurkeztu beharko dituztela deialdiaren baldintzak betetzen dituztela frogatzeko agiriak (deialdiaren 9 oinarrian jasota daude) Martzillako Udalaren erregistro orokorrean, izendapen-proposamena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta 30 egun naturaleko epean.

Martzillan, 2026ko irailaren 21ean.–Alkatea, Esther Villanueva Ucar.

Iragarkiaren kodea: L2612560