2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
LIZARRA
Oposizio-lehiaketa, arkitekto teknikoaren plaza bat betetzeko. Izendapen proposamen osagarria
Alkatearen 1050/2026 Ebazpena.
Tokiko Gobernu Batzarrak 2024ko abenduaren 13an hartu erabaki baten bidez, deialdi bat onetsi zen, oposizio-lehiaketa bidez bete zedin arkitekto teknikoaren plaza bat, Lizarrako Udalaren zerbitzura aritzeko (plazak 3.2 kodea zuen plantilla organikoan). Deialdi horretan ezarritako hautapen-prozesua bukaturik, izendapen proposamen osagarri bat argitaratu zen 2026ko 185. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, irailaren 17an, eta izangaiak uko egin dio (sarrera-erregistroa: 6093, 2026ko irailaren 8koa).
Horiek horrela, eta bat etorriz deialdiaren 9. oinarrian prozesua gainditu dutenen zerrendari buruz eta izendapen proposamenari buruz araututa dagoenarekin eta epaimahaiaren izendapen proposamen osagarriarekin, alkatetza honek hau ebatzi du:
Lehena.–Izendapen proposamen osagarria egitea, Álvaro Rodruejo Alonsoren alde, arkitekto teknikoaren lanpostuan aritu dadin Lizarrako Udalaren zerbitzuan, funtzionario gisa (plazak 3.2 kodea du plantilla organikoan); izan ere, prozesua gainditu dutenen zerrendan ondo-ondotik heldu den izangaia da, eta deialdiko baldintzak betetzen ditu.
Bigarrena.–Izendapen proposamen hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Hirugarrena.–Ebazpen hau interesdunari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan, eta ohartaraztea aurkeztu beharko dituela deialdiaren 9.3 oinarrian aipatutako agiriak, Udalaren Erregistro Orokorrean, izendapen proposamena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta 30 egun naturaleko epean.
Laugarrena.–Udalbatzari berri ematea, kide anitzeko organo horrek egiten duen hurrengo ohiko osoko bilkuran.
Ebazten dut, behar diren ondorioak izan ditzan.
Lizarran, 2026ko irailaren 21ean.–Alkatea, Marta Ruiz de Alda Parla.
Iragarkiaren kodea: L2612597