196. ALDIZKARIA - 2026ko urriaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

CINTRUÉNIGO

Oposizioa, bete dadin Udaltzaingoko udaltzain-agentearen plaza bat (kopurua handitzen ahalko da). Praktiketako funtzionarioen izendapena

Cintruénigoko alkate Oscar Bea Trincadok ebazpen hau eman du 2026ko irailaren 14an:

"Hautapen-prozesua bukatu zen Cintruénigoko Udaltzaingoko udaltzain izateko plaza bat oposizio bidez betetzeko deialdian (plaza kopurua handitzeko aukerarekin). Deialdia 2026ko 84. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 30ean, eta Alkatetzaren 2026-0240 Ebazpenaren bidez plaza bat gehitu zen (2026ko 143. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, uztailaren 23koa).

Kontuan harturik plaza hutsen hautaketaren emaitza, izangaiek deialdiaren oinarrietan eskatutako dokumentazio guztia aurkeztu ondoren, eta ikusirik deialdiaren epaimahaiak egindako proposamena, non alkatetza honi igorri baitzitzaion oinarrizko prestakuntza ikastarorako onartutako izangaien behin betiko zerrenda, probetan lortutako puntuazioaren ordenan, hautagaiak Nafarroako Segurtasun Eskolari atxikitzeko (nahitaezkoa denez) eta dagozkien izendapenak egiteko.

Udaleko Kontu-hartzailetzaren fiskalizazioa eskatu zen, eta hark txostena eman zuen 2026ko irailaren 10ean. Hartan, espedientearen aldeko fiskalizazioa egin zuen, eta baieztatu zuen badagoela kreditu egokia eta nahikoa plazak betetzeak dakartzan betebeharrak finantzatzeko. Hala, gastua horren arabera fiskalizatu zuen.

Deialdiaren 7.6 oinarrian ezarritakoari jarraikiz, eta emandako eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Honako izangai hauek praktiketako funtzionario izendatzea oinarrizko prestakuntza ikastaroa egin bitartean eta, hura gaindituz gero, behin betiko enpleguaz jabetu arte, eta, orobat, Nafarroako Segurtasun Eskolari atxikitzea:

DELIA CHUECA MARTÍNEZ, 787****5X, A11 PLAZA.

PABLO CRUZ ZUECO, 788****9F, A19 PLAZA.

Izendapen horiek ondorioak izanen dituzte Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolako oinarrizko prestakuntza ikastaroa hasten den egunetik aurrera, hasiko baita 2026ko irailaren 18an, aurreikusten denez.

Ikastaroan egon bitartean, izangaiak Cintruénigoko Udalaren zerbitzuko praktiketako funtzionario izanen dira, eta C mailaren hasierako ordainsariak jasoko dituzte, bai eta familia laguntza ere, hala dagokienean. Bestetik, Gizarte Segurantzaren araubide orokorrean afiliatuko dira eta alta emanen zaie, salbu eta lehendik afiliatuta badaude Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen eskubide pasiboen beste araubide batean, horrexetan segituko baitute.

Praktiketako funtzionario izateak ez ditu ematen eskuratu nahi den lanpostuari dagozkion eskubideak.

2. Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolari atxikitzea aurreko zenbakian aipaturiko izangaiak, Cintruénigoko udaltzain-agentearen enpleguan, egin dezaten enplegu horretan sartzeko deialdian ezarritako prestakuntza ikastaroa.

3. Ebazpen hau interesdunari jakinaraztea, eta igortzea Nafarroako Segurtasun Eskolako zuzendariari, Cintruénigoko udaltzainburuari eta udal honetako Kontu-Hartzailetza eta Langileria alorrei; orobat, agintzea argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean, iragarki-taulan eta deialdiak erakundearen atarian duen web-fitxan.

4. Ebazpen honen aurka, errekurtso hauek aurkez daitezke:

–Berraztertzeko errekurtsoa, egintza gauzatu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko erabakia edo egintza jakinarazi edo argitaratzen denetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zeina zuzendu behar baitzaio Nafarroako administrazioarekiko auzien jurisdikzioko organo eskudunari, bi hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Cintruénigon, 2026ko irailaren 14an.–Alkatea, Óscar Bea Trincado.

Iragarkiaren kodea: L2612199