196. ALDIZKARIA - 2026ko urriaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ARANGUREN

Oposizioa, barne igoera murriztuan bete daitezen D mailako 8 plaza hauek: bideen garbiketako enplegatua, udal eraikinen garbiketako arduraduna, udal eraikinen garbiketako enplegatua eta ikastetxeko atezaina. Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda

2025eko 251. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 18an, argitaratu zen deialdi bat, oposizio bidez eta barne igoera murriztuan bete daitezen D mailako 8 plaza hauek: bideen garbiketako enplegatua (1 plaza), udal eraikinen garbiketako arduraduna (1 plaza), udal eraikinen garbiketako enplegatua (5 plaza) eta ikastetxeko atezaina (1 plaza, %81,18ko lanaldia).

Izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda argitara eman zen 2026ko 169. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abuztuaren 27an, eta 10 egun balioduneko epea eman zen erreklamazioak egiteko eta akatsak zuzentzeko; hori guztia, bat etorriz deialdiaren 4.1 eta 4.2 artikuluekin.

Eskatutako dokumentazioa aurkeztu da, ezarrita zegoen epearen barnean, eta honako hau ebatzi da Alkatetzaren 2026ko irailaren 18ko 751. Ebazpenaren bidez, bat etorriz deialdiaren 4.3 artikuluarekin:

1. Onestea jarraian zehazten den izangai onartuen behin betiko zerrenda, deialdi honetan: deialdia, oposizio bidez eta barne igoera murriztuan bete daitezen D mailako 8 plaza, Arangurengo Udalaren zerbitzura aritzeko –bideen garbiketako enplegatua (1 plaza), udal eraikinen garbiketako arduraduna (1 plaza), udal eraikinen garbiketako enplegatua (5 plaza) eta ikastetxeko atezaina (1 plaza, %81,18ko lanaldia)–:

ZER PLAZATARA ESKATU DEN IGOERA

1

BERRIATUA GARCIA, ANTONIO MIGUEL

6.13

Bideen garbiketako enplegatua

2

BIESCAS DUATO MARIA PILAR

8.9, 8.10, 8.11, 8.12, 8.13

Udal eraikinen garbiketako enplegatua

3

EL MACHRAFI SIFI, RABIA

7.5

Ikastetxeko atezaina (lanaldiaren %81,18)

4

HUERGA RODRIGUEZ ROSA LUZ

8.9, 8.10, 8.11, 8.12, 8.13

Udal eraikinen garbiketako enplegatua

5

IBARROLA LABIANO MARIA NURIA

8.9, 8.10, 8.11, 8.12, 8.13

Udal eraikinen garbiketako enplegatua

6

JARAMILLO TORO, MARIA JOSEFINA

8.9, 8.10, 8.11, 8.12, 8.13

Udal eraikinen garbiketako enplegatua

7

ZABALZA ERVITI MARIA JESUS

8.8

Udal eraikinen garbiketako arduraduna

8

ZOZAYA MARTINEZ, CRISTINA

8.9, 8.10, 8.11, 8.12, 8.13

Udal eraikinen garbiketako enplegatua

2. Interesdunei aditzera ematen zaie proba teoriko-praktikoa 2026ko azaroaren 18an izanen dela, 09:00etan, Mutiloako udaletxeko Mutiloa aretoan (San Pedro plazatik sartu behar da). Proba egiteko deialdi bakarra izanen da, eta izangaiek nortasun agiri nazionala aldean daramatela agertu beharko dute hartara.

3. Ebazpen hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren egoitzan, jarraikiz deialdiaren 4.3 artikuluari.

4. Udalbatzaren Osoko Bilkurari ebazpen honen berri ematea.

Mutiloan, 2026ko irailaren 18an.–Alkatea, Manuel Romero Pardo.

Iragarkiaren kodea: L2612525