1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
42/2026 FORU AGINDUA, irailaren 16koa, Lehendakaritza eta Berdintasuneko kontseilariak emana, zeinaren bidez izendatzen baitira Politika Publikoak eta Zerbitzu Publikoen Kalitatea Ebaluatzeko Foru Batzordeko kideak eta idazkaria.
Politika publikoak eta zerbitzu publikoen kalitatea ebaluatzeari buruzko abenduaren 29ko 21/2005 Foru Legearen 23. artikuluak arautzen ditu Politika Publikoak eta Zerbitzu Publikoen Kalitatea Ebaluatzeko Foru Batzordearen eginkizunak eta osaera.
Artikulu horretan xedatzen denez, honela osatuko da Politika Publikoak eta Zerbitzu Publikoen Kalitatea Ebaluatzeko Foru Batzordea:
a) Batzordeburua: Nafarroako Gobernuak erabaki bidez izendatuko du.
b) Batzordekideak:
–Politika publikoen plangintza, koordinazio eta ebaluazioari dagozkion eskumenak dituen departamentuaren ordezkari bat.
–Aurrekontuen arloko eskumenak dituen departamentuaren ordezkari bat.
–Toki administrazioaren arloko eskumenak dituen departamentuaren ordezkari bat.
–Nafarroako Berdintasunerako Institutuaren edo berdintasunaren arloko eskumenak dituen erakundearen ordezkari bat.
–Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioaren hiru ordezkari.
–Nafarroan kudeaketa-bikaintasunaren edo -kalitatearen arloan erreferente den entitate edo fundazioaren ordezkari bat. Halako entitate edo fundazio batek baino gehiagok nahi badute batzordean parte hartu, Nafarroan duten garrantzia eta lurralde-ezarpena hartuko dira kontuan hautaketa egitean.
–Foru Komunitatean langile-ordezkarien, enpresa-batzordeetako kideen eta administrazio publikoetako dagozkien organoetako kideen 100eko 10 edo gehiago ordezkatzen dituen erakunde sindikal bakoitzaren ordezkari bat, aipatutako adierazpen-esparru horien arteko guztizkoan kontuan hartuta ehuneko hori.
c) Idazkaria: funtzionario edo langile publiko bat, politika publikoen plangintza, koordinazio eta ebaluazioari dagozkion eskumenak dituen departamentuak izendatua.
Batzordeko buruari dagokionez, Lehendakaritza eta Berdintasun Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 238/2023 Foru Dekretuaren 2.3 artikuluak ezartzen duenez, Lehendakaritza eta Berdintasun Departamentuko titularrari dagokio, departamentuko titularra den aldetik, Politika Publikoak eta Zerbitzu Publikoen Kalitatea Ebaluatzeko Foru Batzordeko burua izatea, besteak beste.
Batzordeko kideei eta idazkariari dagokienez, berriz, abenduaren 29ko 21/2005 Foru Legearen 23. artikuluaren hirugarren apartatuak xedatzen du politika publikoen plangintzari, koordinazioari eta ebaluazioari dagokien eskumena duen departamentuko titularrak izendatuko dituela.
Horrenbestez, Politika Publikoak eta Zerbitzu Publikoen Kalitatea Ebaluatzeari buruzko abenduaren 29ko 21/2005 Foru Legeak emandako ahalmenak baliatuz,
AGINTZEN DUT:
1. Honako hauek izendatzea Politika Publikoak eta Zerbitzu Publikoen Kalitatea Ebaluatzeko Foru Batzordeko kide:
–José Ramón García de Eulate Jiménez jauna, politika publikoen plangintzari, koordinazioari eta ebaluazioari dagokien eskumena duen departamentuaren ordezkaria, eta Luis Antonio Tarrafeta Sayas jauna, ordezkoa.
–Miren Maite Domínguez Muguiro andrea, aurrekontuen arloan eskumena duen departamentuaren ordezkaria, eta Amaya Mateos Goñi andrea, ordezkoa.
–Jesús María Rodríguez Gómez jauna, toki administrazioaren arloan eskumena duen departamentuaren ordezkaria, eta Cristina Toledano Montoya andrea, ordezkoa.
–Patricia Abad Encinas andrea, Nafarroako Berdintasunerako Institutuaren ordezkaria, eta Edurne Jáuregui Fernández andrea, ordezkoa.
–Rosa Blanco Gómez andrea, Mikel Oteiza Iza jauna eta Bertha Sánchez Luna andrea, Nafarroako Udalerrien eta Kontzejuen Federazioaren ordezkariak, eta Mirari Aranguren Irigoyen andrea, Ibai Fernández Lacabe jauna eta Berta Enrique Cornago andrea, ordezkoak.
–Marino Barasoain Romeo jauna, Nafarroako Bikaintasunerako Fundazioaren ordezkaria, eta Juan José Bados Blanco jauna, ordezkoa.
–Augusto Paredes Antón jauna, Unión General de Trabajadores (UGT Navarra) erakunde sindikalaren ordezkaria, eta Olga Huguet Juanena andrea, ordezkoa.
–Lucía Sesma Vallés andrea, Comisiones Obreras de Navarra (CC. OO.) erakunde sindikalaren ordezkaria, eta David Rodríguez Serrano jauna, ordezkoa.
–Izai Bujanda Cambra jauna, Eusko Langileen Alkartasuna (ELA) erakunde sindikalaren ordezkaria, eta Josune Guerra Baraibar andrea, ordezkoa.
–Ainhize Muniozguren Ibarguren andrea, Langile Abertzaleen Batzordeak (LAB) erakunde sindikalaren ordezkaria, eta Oier Osinaga Castillo jauna, ordezkoa.
2. Sara Soto Ahechu andrea Politika Publikoak eta Zerbitzu Publikoen Kalitatea Ebaluatzeko Foru Batzordeko idazkari izendatzea, eta Maite Zufía Arbilla andrea, haren ordezko.
3. Foru agindu hau izendatutako pertsonei jakinaraztea.
4. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Iruñean, 2026ko irailaren 16an.–Lehendakaritza eta Berdintasuneko kontseilaria, Javier Remírez Apesteguía.
Iragarkiaren kodea: F2612333