1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
1797E/2026 EBAZPENA, irailaren 21ekoa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, kargutik kentzen duena Eduardo Ripalda Ansa jauna, Erriberriko OOLTko zuzendaria.
Irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuen 20.2 artikuluak ezartzen duenez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen ebazpen baten bidez izendatuko eta kargutik kenduko dira oinarrizko osasun-laguntzako taldeetako zuzendariak, Oinarrizko Osasun Laguntzako Kudeatzailetzak edo kasuan kasuko osasun-barrutiko kudeatzailetzak proposaturik, oinarrizko osasun-laguntzari atxikitako osasun-profesionalen artetik aukeratuz.
Irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuek ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Kargutik kentzea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionario Eduardo Ripalda Ansa jauna, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Erriberriko OOLTko zuzendaria. Kargu-uzteak 2026ko abuztuaren 31tik aurrera izanen ditu ondorioak.
2. Ebazpen hau Eduardo Ripalda Ansa jaunari jakinaraztea, eta igortzea Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Oinarrizko Osasun Laguntzako Profesionalen Zerbitzura, Langileriaren Prozesu eta Ebaluazio Zerbitzura eta Ordainsari eta Prestazioen Zerbitzura, behar diren ondorioak izan ditzan.
3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.
Iruñean, 2026ko irailaren 21ean.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Juan Antonio Guajardo Remacha.
Iragarkiaren kodea: F2612561