196. ALDIZKARIA - 2026ko urriaren 2a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2026ko irailaren 16an hartua, Nafarroako Eskola Kontseiluko edo Hezkuntzako Batzorde Nagusiko kide batzuk ordezten dituena.

Azaroaren 4ko 12/1997 Foru Legearen 5. artikuluan ezarritakoarekin bat, Nafarroako Gobernuak izendatuko ditu Nafarroako Eskola Kontseiluko edo Hezkuntzako Batzorde Nagusiko kideak, Hezkuntzako kontseilariak proposatuta, foru lege horren 4. artikuluan ezarritakoaren arabera.

Nafarroako Eskola Kontseilua edo Hezkuntzako Batzorde Nagusia eta Tokiko Kontseiluak arautzen dituen azaroaren 4ko 12/1997 Foru Legearen 6.1 artikuluak ezartzen duenaren arabera, Nafarroako Eskola Kontseiluko edo Hezkuntzako Batzorde Nagusiko kideen kargualdia lau urtekoa izanen da.

Bestalde, Nafarroako Eskola Kontseiluaren Antolakuntza eta Funtzionamendurako Erregelamendua onesten duen abenduaren 21eko 356/1998 Foru Dekretuaren 13. artikuluan ezartzen da Nafarroako Eskola Kontseiluko kideek izaera hori galduko dutela, besteak beste, proposamena egin zuen erakundeak hala erabakitzen duenean.

Nafarroako Gobernuak 2023ko azaroaren 22an hartutako Erabakiaren bidez, Teresa María Arriaga Iraburu andrea Nafarroako Eskola Kontseiluko kide izendatu zen, Nafarroako Foru Komunitateko unibertsitateaz kanpoko itunpeko ikastetxe pribatuetako zuzendarien ordezkari gisa. 2026ko irailaren 7an, ordezkaritza hori baliatzeari uko egiteko idazkia aurkeztu du.

Itunpeko ikastetxe pribatuetako enpresaburuen elkarteek jakinarazi dute Teresa María Arriaga Iraburu andrearen ordez Susana Moreno Merino andrea arituko dela.

Era berean, Nafarroako Gobernuak 2025eko urriaren 15ean hartutako Erabakiaren bidez, Laura Sanzol Olleta andrea Nafarroako Eskola Kontseiluko kide izendatu zen, unibertsitateaz kanpoko ikastetxe pribatuetako irakasleen ordezkari gisa, SEPNA-FSIE sindikatuak proposatuta. 2026ko irailaren 8an, bere ukoa aurkeztu du.

Nafarroako Irakaskuntza Itundu eta Pribatuko Sindikatuak (SPNA-FSIE) jakinarazi du Laura Sanzol Olleta andrearen ordez Juan Ignacio Dabán Royo jauna arituko dela.

Aurreko paragrafoan xedatutakoarekin bat, Hezkuntzako kontseilariak proposatu du Nafarroako Eskola Kontseiluko kide hauek ordezkatzea:

Nafarroako Foru Komunitateko unibertsitateaz kanpoko ikastetxe pribatu itunduetako zuzendarien ordezkari gisa:

–Susana Moreno Merino andrea, Teresa María Arriaga Iraburu andrearen ordez.

Unibertsitateaz kanpoko ikastetxe pribatuetako irakasleen ordezkari gisa:

–Juan Ignacio Dabán Royo jauna, Laura Sanzol Olleta andrearen ordez, SEPNA-FSIE sindikatuaren izenean.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Hezkuntzako kontseilariak proposaturik,

ERABAKITZEN DU:

1. Susana Moreno Merino andrea izendatzea, Teresa María Arriaga Iraburu andrearen ordez, Nafarroako Foru Komunitateko unibertsitateaz kanpoko itunpeko ikastetxe pribatuetako zuzendarien ordezkari gisa, 2026ko irailaren 16tik aurrerako ondorioekin, ordezkatzen duen kidearen agintaldia bukatzeko falta den denborarako, hau da, 2027ko azaroaren 22ra arte, hala xedatua baitago Nafarroako Eskola Kontseilua edo Hezkuntzako Batzorde Nagusia eta Tokiko Kontseiluak arautzen dituen azaroaren 4ko 12/1997 Foru Legearen 6.1 artikuluan.

2. Juan Ignacio Dabán Royo jauna izendatzea, Laura Sanzol Olleta andrearen ordez, unibertsitateaz kanpoko ikastetxe pribatuetako irakasleen ordezkari gisa, SEPNA-FSIE sindikatuaren izenean, 2026ko irailaren 16tik aurrerako ondorioekin, ordezkatzen duen kidearen agintaldia bukatzeko falta den denborarako, hau da, 2027ko azaroaren 22ra arte, hala xedatua baitago Nafarroako Eskola Kontseilua edo Hezkuntzako Batzorde Nagusia eta Tokiko Kontseiluak arautzen dituen azaroaren 4ko 12/1997 Foru Legearen 6.1 artikuluan.

3. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Erabaki hau Nafarroako Eskola Kontseilura edo Hezkuntzako Batzorde Nagusira igortzea eta interesdunei jakinaraztea.

Iruñean, 2026ko irailaren 16an.–Nafarroako Gobernuko kontseilari-idazkaria, Javier Remírez Apesteguía.

Iragarkiaren kodea: F2612385