192. ALDIZKARIA - 2026ko irailaren 28a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

2970/2026 EBAZPENA, irailaren 14koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko farmazialarien hiru plaza oposizio bidez betetzeko deialdia onesten duena.

Abenduaren 27ko 115/2024 Foru Dekretuaren bidez (2024ko 264. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, abenduaren 30ekoan), 2024ko lan publikoaren eskaintza partzial bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen Administrazio Erroaren eremurako, 2024ra luzatutako Estatuko 2023ko Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 23ko 31/2022 Legean ezarritako ordezte-tasari dagokiona. Foru dekretu horretan, besteak beste, farmazialarien plaza huts batzuk sartu ziren, A mailakoak.

Abenduaren 18ko 146/2025 Foru Dekretuaren bidez (2025eko 258. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, abenduaren 30ekoan), 2025eko lan publikoaren eskaintza partzial bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen Administrazio Erroaren eremurako, Estatuko 2023ko Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 23ko 31/2022 Legean ezarritako ordezte-tasari dagokiona. Foru dekretu horretan, besteak beste, farmazialarien plaza huts batzuk sartu ziren, A mailakoak.

Halaber, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren otsailaren 18ko 537/2026 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko farmazialarien plaza hutsak lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zen.

Azkenik, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak martxoaren 27an emandako 1075/2026 Ebazpenaren bidez, bete gabe deklaratu zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko farmazialarien plaza hutsak lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko deialdia.

Aurrekoa kontuan harturik, bidezkoa da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko farmazialarien hiru plaza oposizio bidez eta sarrera-prozedurari jarraikiz betetzeko deialdia onestea, bai eta haren oinarriak ere.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Onestea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko farmazialarien hiru plaza betetzeko deialdia, bai eta haren oinarriak ere. Plazak sarrera-prozedura erabiliz eta oposizio bidez beteko dira.

2. Deialdiaren testua onestea; ebazpen honen eranskin gisa agertzen da.

3. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

4. Ebazpen hau jakinaraztea Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzuari, Egiturako, Plantillako eta Langileen Aldi Baterako Kontratazioetako Zerbitzuari eta Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuari, Herritarren Arretarako Bulegoak eta Erregistroak Koordinatzeko Bulegoari eta izendatutako epaimahaikideei, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2026ko irailaren 14an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Gloria Arancón Largo.

ERANSKINA.–DEIALDIA, FARMAZIALARIEN HIRU PLAZA OPOSIZIO BIDEZ BETETZEKO

Hona hemen deialdiaren:

OINARRIAK

1.–Deialdiaren xedea.

1.1. Deialdi honen xedea da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko farmazialarien hiru plaza betetzea, funtzionarioen araubidekoak eta A mailakoak, sarrera-prozedura erabiliz eta oposizio bidez. II. eranskinean zerrendatuta daude plaza horiek.

1.2. Hiru plaza huts horiek txanda hauetan banatuko dira:

  • 1 plaza txanda irekian.
  • 1 plaza igoera-txandan.
  • 1 plaza %33ko edo hortik gorako desgaitasuna duten pertsonentzako erreserba-txandan.

1.3. Igoera-txandako plaza hutsen bat bete gabe geldituz gero izangaiak ez iristeagatik hautaprobak gainditzeko behar den gutxieneko puntuaziora, plaza horiek txanda irekikoei gehituko zaizkie.

Era berean, desgaitasuna duten pertsonentzako erreserba-txandako plaza hutsak bete gabe geldituz gero izangaiek hautaprobak gainditzeko behar den gutxieneko puntuazioa lortu ez dutelako, egoki den txandakoei gehituko zaizkie, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren 15.3 artikuluan ezarritako hurrenkeraren arabera.

Bestalde, igoera-txandan edo desgaitasuna dutenentzako erreserba-txandan plaza hutsen kopurua baino izangai gehiagok gainditzen badituzte probak, txanda horretan probak gainditu arren plazarik eskuratzen ez dutenek aukera izanen dute txanda irekiko plaza hutsak eskuratzeko, txanda horretako izangaiekin lehian eta lortutako azken puntuazioaren arabera.

Era berean, igoera-txandako izangaiek aukera izanen dute txanda irekiko plaza hutsak eskuratzeko, aurreko paragrafoan adierazitako modu berean, baldin eta deialdiaren 2.1.2 oinarriko berariazko baldintzak betetzen ez badituzte deialdiaren 8.1 oinarrian agiriak aurkezteko ezarritako epea bukatzen denean.

2.–Baldintzak.

2.1. Oposizio honetan onartuak izateko, izangaiek honako baldintza hauek bete beharko dituzte:

2.1.1. Izangai guztiek bete beharreko baldintzak:

a) Espainiako nazionalitatea izatea, Europar Batasuneko estaturen batekoa edo, Europar Batasunak izenpetu eta Espainiako estatuak berretsitako nazioarteko tratatuen arabera, langileen joan-etorri askea aplikatzen den estatu batekoa.

Parte hartzen ahalko dute, orobat, Espainiako edo Europar Batasuneko estaturen bateko nazionalitatea duten pertsonen ezkontideek, edo aipatutako nazioarteko tratatuen aplikazio-eremuan sartutako estatuetako nazionalitatea dutenen ezkontideek, zuzenbidez bananduta ez badaude; halaber, haien ondorengoek eta ezkontidearenek, zuzenbidez bananduta ez badaude, 21 urtetik beherakoak badira edo, hortik gorakoak izanez gero, haien kontura bizi badira.

b) Hamasei urte beteak izatea eta erretiroa nahitaez hartzeko gehieneko adina gainditua ez izatea. 65 urtekoa da adin hori.

Dena dela, enplegu publikoan sartzen utziko zaie 65 urte bete dutenei, baldin eta ez badute osatu beren gizarte-aurreikuspeneko sisteman erretiro-saria jasotzeko eskubidea sortzeko ezarritako gabealdia, edo baldin eta ez badituzte osatu pentsioa osorik kobratzeko beharrezkoak diren kotizazio-urteak.

c) Farmaziako lizentziako titulu unibertsitarioa edo farmazialariaren lanbidean jarduteko gaitzen duen graduko titulu unibertsitarioa izatea, edo baliokidetzat hartutako beste bat, edo eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean eskuratzeko moduan egotea.

Atzerrian lortutako titulazioen kasuan, homologazio-egiaztagiria edo baliokidetasun-ziurtagiria eduki beharko da, kasuan kasukoa. Baldintza hori ez zaie aplikatuko beren lanbide-kualifikazioaren aitorpena Europar Batasuneko xedapenen babesean eta lanbide arautuen esparruan eskuratu duten pertsonei.

d) Behar den gaitasun fisiko eta psikikoa izatea, bete behar diren eginkizunetan aritzeko.

e) Ez egotea desgaitua edo gabetua eginkizun publikoetan aritzeko, eta administrazio publiko baten zerbitzutik kendua ez izatea.

2.1.2. Igoera-txandako izangaientzako berariazko baldintzak:

Txanda honetako izangaiek honako baldintza hauek ere bete beharko dituzte, aurreko atalean adierazitakoez gain:

a) Nafarroako edozein administrazio publikotako langile finkoa izatea, edo Nafarroako Foru Komunitateari eskualdatutako Justizia Administrazioko zerbitzuei atxikitako langile finkoa izatea, eta ez egotea borondatezko edo nahitaezko eszedentzian, salbu eta borondatezko eszedentzian den pertsona zerbitzuak ematen ari bada –langile finko gisa edo aldi baterako– deialdia egin duen administrazio bereko beste lanpostu batean.

Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren zortzigarren xedapen gehigarrian ezarri dena aplikatuz, Nafarroako Parlamentuko funtzionarioek ere parte hartzen ahalko dute igoera-txandan, hartan parte hartzeko gainerako baldintzak betetzen badituzte.

b) Deialdiko plaza hutsen maila berekoa edo beheragokoa izatea.

c) Administrazio publikoetan bost urteko antzinatasun aitortua izatea, salbu Nafarroako Polizia Kidegoetako kideen kasuan, horiek frogatu beharko baitute kidego horretan zortzi urteko benetako zerbitzualdia egin dutela.

2.1.3. Desgaitasuna dutenentzako berariazko betebeharrak:

Desgaitasuna duten izangaiek, 2.1.1 atalean aipatzen diren betebeharrak betetzeaz gain, %33ko edo hortik gorako desgaitasuna eduki beharko dute, ofizialki aitortua.

2.1.4. Genero-indarkeriaren biktima diren emakumeentzako berariazko baldintzak:

Genero-indarkeriaren biktima diren emakumeek, 2.1.1 atalean aipatzen diren baldintzak betetzeaz gain, genero-indarkeriaren biktima gisa aitortuak izan beharko dute.

2.1.5. Gidabaimena izatea eskatzen duen plaza bat eskuratu nahi izanez gero, B motako gidabaimena edukitzea.

2.2. Betebehar horiek bete beharko dira eskaerak aurkezteko epea bukatzen den unean eta plazaren jabetza hartu arte.

2.3. Izangaiek deialdi honen oinarrietan ezartzen den unean frogatu beharko dituzte betebehar horiek.

3.–Eskaerak, tasak eta dokumentazioa.

3.1. Eskaerak aurkezteko epea.

Hogei egun naturaleko epean aurkeztu beharko dira deialdian parte hartzeko eskabideak, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Eskabideak aurkezteko epea ezin izanen da luzatu.

3.2. Eskaera aurkeztea eta formalizatzea.

Hautapen-prozesu honetan parte hartu nahi dutenek telematika bidez aurkeztu beharko dute eskaera, Internet bidez, honako helbide honetan: https://www.navarra.es/eu/enplegu-publikoa "Herritarrentzako lan-deialdiak" atalaren barnean, deialdi honi dagokion fitxan, hain zuzen.

%33ko edo hortik gorako desgaitasun aitortua duten izangaiek egokitzapenen bat eskatzen badute probak egiteko denboretan edo bitartekoetan, hala adierazi beharko dute eskaeran, eta, horretarako prestatutako tokian, adierazi beharko dute zer egokitzapen behar duten edo nola doitu behar diren denbora eta/edo bitartekoak. Horretarako, izangaiak egoki deritzon dokumentazioa aurkez dezake, eskaera aurkeztean, 3.4 atalean ezarritakoari jarraikiz.

3.3. Tasak.

41,60 euroko tasa ordaindu behar da, funtzio publikoan sartzeko eta gora egiteko hautapen prozeduretan parte hartzeko eskubideengatik.

Telematika bidez ordaindu behar da tasa hori, eskaera formalizatzean, ordainketa telematikoa egiteko sistema seguru baten bidez.

Honako hauek ez dute tasarik ordaindu beharko:

a) %33ko edo hortik gorako desgaitasun aitortua dutenak.

b) Hautaproben deialdia argitaratu baino gutxienez hilabete lehenagotik langabe gisa inskribaturik daudenak.

Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak behar diren kontsultak eginen ditu aurreko paragrafoan adierazitako salbuespen-egoera egiaztatzeko (langabezia-egoera). Izangaiak baimenik ematen ez badu kontsulta hori egiteko, aurkeztu beharko du kasuan kasuko enplegu-bulegoak emandako ziurtagiria, eta bertan agertu beharko da izangaia zer egunetan inskribatu zen langabe gisa.

Tasa ordaintzen ez bada, izangaia bazterturik geldituko da.

Tasa ordaintzeak ez du inola ere ordeztuko eskabidea behar den epean eta moduan aurkeztu beharra.

3.4. Eskabidearekin batera aurkeztu beharreko agiriak.

Eskaera online aurkezteko unean, izangaiek, kasuaren arabera, dokumentazio hau aurkeztu beharko dute, eskaneatuta:

Bat.–Tasarik ez ordaintzeko aukera baliatu nahi badute, eta langabezia-egoera kontsultatzeko baimenik ematen ez badute, kasu horretan bakarrik, kasuan kasuko enplegu-bulegoak emandako ziurtagiri bat aurkeztu beharko dute, non agertuko baita zer egunetan inskribatu ziren langabe gisa.

Bi.–Deialdian igoera txandan parte hartu nahi duten izangaiek, aurrekoaz gainera, deialdi honen 2.1.2 atalean aipatzen diren baldintzak betetzen dituztela frogatzen duen agiria gehitu beharko diote eskaerari, baldin eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa ez den Nafarroako beste administrazio publikoren bateko langile finkoak badira, edo Nafarroako Foru Komunitateari transferitutako Justizia Administrazioko zerbitzuei atxikitako langile finkoak.

Hiru.–%33ko edo hortik gorako desgaitasuna duten izangaiek hori frogatu beharko dute organo eskudunak emandako ziurtagiriaren bidez, edo, bestela, ziurtagiri bat aurkeztu beharko dute, non egiaztatuko baita organo eskudun horri eskatu diotela %33ko edo hortik gorako desgaitasunaren aitorpena.

Hala ere, azken kasu horretan, deialdi honetan plaza hutsak aukeratzeko ezarritako epea ireki baino lehen lortu beharko da aitorpen hori, modu frogagarrian. Bestela, interesdunak galdu eginen ditu %33ko edo hortik gorako desgaitasun aitortua duten pertsonentzako erreserba-txandaren bidez parte hartzeari loturiko eskubide guztiak.

Lau.–%33ko edo hortik gorako desgaitasun aitortua duten izangaiek egokitzapenen bat eskatzen badute probak egiteko denboretan eta/edo bitartekoetan, komenigarritzat jotzen dituzten agiriak aurkezten ahalko dituzte egokitzapenak justifikatzeko.

Bost.–Genero-indarkeriaren biktima diren emakumeek izaera hori frogatu beharko dute, hauetakoren bat aurkeztuz: kondena-epai bat genero-indarkeriako delitu batengatik, babes-agindu bat edo genero-indarkeriaren biktimaren aldeko kautelazko neurri bat erabakitzen duen beste edozein ebazpen judizial, edo, bestela, Fiskaltzaren txostena, izangaia genero-indarkeriaren biktima delako zantzuak daudela adierazten duena. Genero-indarkeriaren egoerak frogatzeko, halaber, gizarte-zerbitzuen, zerbitzu espezializatuen edo genero-indarkeriaren biktimentzako Administrazio Publiko eskudunaren harrera-zerbitzuen ziurtagiria eta txostena aurkezten ahalko dira.

Aski izanen da dokumentazioaren kopia soilak aurkeztea, baina aurkeztutako datuak edo agiriak ez-zuzenak edo faltsuak badira, behar diren erantzukizun penal, zibil edo administratiboak eskatuko dira.

4.–Izangaien onarpena.

4.1. Eskaerak aurkezteko epea bukatutakoan, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak ebazpen bat emanen du onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onesteko, eta aginduko du zerrenda hori Nafarroako Gobernuaren atarian dagoen deialdiaren web-fitxan argitaratzeko.

Izangaien zerrenda horietan, bai eta hautapen-prozesuaren barneko ondorengo jarduketetan ere, gezurrezko izen bat erabiliko da genero-indarkeriaren biktima diren emakumeak identifikatzeko, bakoitzari modu pertsonalean esleituko zaiona, deusetan galarazi gabe publikotasun- eta gardentasun-printzipioak aplikatzea.

4.2. Izangai baztertuek hamar egun balioduneko epea izanen dute erreklamazioak aurkezteko, eta, akatsik egin badute, haiek zuzentzeko. Epe hori zenbatzen hasiko da behin-behineko zerrenda Nafarroako Gobernuaren atariko deialdiaren web-fitxan argitaratu eta biharamunetik aurrera. Erreklamazioak telematika bidez aurkeztu beharko dira, Interneteko www.nafarroa.eus helbidearen bidez, deialdiaren fitxan.

4.3. Erreklamazioak aurkezteko epea igaro eta erreklamazio horiek ebatzi ondoren, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak ebazpen bat emanen du onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onesteko, eta aginduko du zerrenda hori Nafarroako Gobernuaren atariko deialdiaren web-fitxan argitaratzeko.

4.4. Funtzio publikora sartzeko eta bertan gora egiteko hautapen-prozeduretan parte hartzeko eskubideengatik ordaindutakoa ez da itzuliko, baldin eta izangaiak baztertzen badira haiei egozten ahal zaizkien arrazoiengatik.

4.5. Izangai onartuen zerrendan agertzeak ez du esan nahi bertan ageri direnei aitortzen zaienik betetzen dituztela ebazpen honen bidez iragartzen den prozeduran eskatutako baldintzak. Hautapen prozedura gainditu ondoren, izangaiek aurkeztu beharreko agiriak aztertzen direnean, egiaztatzen bada ez dutela baldintzaren bat betetzen, interesdunek galduko dituzte prozedura honetan parte hartzeagatik dituzten eskubide guztiak, galarazi gabe faltsukeria dela-eta legozkiekeen erantzukizun penal, zibil edo administratiboak.

5.–Kalifikazio-epaimahaia.

5.1. Kalifikazio-epaimahaia honako hauek osatuko dute:

–Epaimahaiburua: Gabriela Elizondo Rivas andrea, Osasun Departamentuko Osasun eta Farmazia Antolamenduaren eta Ikuskapenaren Zerbitzuko zuzendaria.

Ordezko epaimahaiburua: Cristina Agudo Pascual andrea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Farmazia eta Prestazioen zuzendariordea.

–Epaimahaikidea: Amaia Echeverría Gorriti andrea, arloko fakultatibo espezialista/albokoa Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Medikamentuaren gaineko Aholkularitza eta Informaziorako Zerbitzuan.

Ordezko epaimahaikidea: Francisco Javier Garjón Parra jauna, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Medikamentuaren gaineko Aholkularitza eta Informaziorako Zerbitzuko burua.

–Epaimahaikidea: María José Viñas Buil andrea, Osasun Departamentuko Farmazia Antolamendu eta Ikuskapenaren Ataleko burua.

Ordezko epaimahaikidea: Javier Gorricho Mendívil jauna, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Farmaziako Prestazioaren Kudeaketarako Zerbitzuko burua.

–Epaimahaikidea: Iosu Moreno Merino jauna, Langileria Batzordearen ordezkaria.

Ordezko epaimahaikidea: Maite Mangado Fernández andrea, Langileria Batzordearen ordezkaria.

–Idazkaria: Covadonga de Agapito Vicente andrea, arloko fakultatibo espezialista/albokoa Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Farmaziako Prestazioaren Kudeaketarako Zerbitzuan.

Ordezko idazkaria: Natalia Alzueta Isturiz andrea, laguntza ataleko burua-AFE/albokoa Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan.

5.2. Hautaprobak egiten hasi aurretik eratu beharko da epaimahaia.

Epaimahaia ezin izanen da eratu, ezta aritu ere, baldin gutxienez kideen gehiengo osoa bertan ez badago.

Kide anitzeko organoaren eraketak eta jardunak balio izateko, epaimahaiburuak eta idazkariak edo haien ordezkoek bertan egon beharko dute.

5.3. Kalifikazio-epaimahaiko kideek parte hartzeari uko egin beharko diote, eta deialdia egin duen organoari horren berri eman, baldin eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23. artikuluan abstentziorako aipatzen diren egoeretako batean badaude.

Izangaiek, halaber, zilegi izanen dute epaimahaikideak errekusatzea, egoera horietako bat gertatzen denean.

5.4. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdiaren oinarrien interpretazioari eta aplikazioari buruz sortzen diren gorabeherak.

5.5. Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza izan dezake, proba batzuetan nahiz guztietan. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira arituko, eta haietan bakarrik emanen diote laguntza epaimahaiari.

6.–Oposizioa nola eginen den.

6.1. Oposizioa 2027ko urtarriletik aurrera hasiko da.

Onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpenean zehaztuko da oposizioko lehen proba non, noiz eta zer ordutan eginen den.

Epaimahaiak gutxienez 48 orduko aurrerapenarekin emanen ditu argitara hurrengo probetako deiak, deialdi honen 11. oinarrian ezartzen den moduan. Bertan, proba egitera deituta dauden izangaien zerrenda emanen du, eta adieraziko du oposizioaren proba non, noiz eta zer ordutan eginen den.

Oposizioko proba bakoitzerako dei bakarra eginen da, eta izangaiek aldean izan beharko dute nortasun-agiri nazionala, pasaportea edo gidabaimena. Oposiziotik baztertuko dira iragarritako egunetan, orduetan eta tokietan agertzen ez diren izangaiak, edo aipatu diren agirien bidez identifikatzen ez direnak.

6.2. Oposizioko probak oinarri honetan zehaztutakoak izanen dira, eta deialdiko I. eranskinean zehazten den gai-zerrendako gaiei buruz galdetuko da.

Zein egunetan argitaratzen den deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean, egun horretan indarrean dagoen araudiaren arabera eskatuko dira gai guztiak.

Hautaprobak egiteko, behar diren eta posible diren egokitzapenak eginen dira %33ko desgaitasun aitortua edo hortik gorakoa dutenen izangaientzat, denbora eta baliabideen aldetik, baldin deialdian parte hartzeko eskaeran hala eskatu badute.

6.3. Oposizioak proba hauek izanen ditu:

6.3.1. Lehenbiziko proba.

Teorikoa izanen da. Gehienez ere test motako 90 galderari erantzun beharko zaie, idatziz, deialdi honen I. eranskinean ageri den gai-zerrendako edukiei buruz. Galdera bakoitzari erantzuteko lau aukera emanen dira, baina bakarra izanen da zuzena. Erantzun oker bakoitzak penalizazioa ekarriko du, hain zuzen ere, erantzun zuzenaren balioaren herena.

Epaimahaiak esanen du, hasi baino lehen, zenbat denbora izanen den gehienez ere proba hau egiteko.

Proba honetan 40 puntu lortzen ahal dira gehienez.

Bazterturik geldituko dira proba honetan gutxienez 20 puntu lortzen ez dituzten izangaiak.

Proba egiteko ezin da erabili inolako testurik edo dokumentaziorik, ezta hiztegirik, kalkulagailurik, gailu elektronikorik edo bestelako materialik ere, salbu mutur lodiko bolaluma urdina edo beltza.

6.3.2. Bigarren proba:

Teoriko-praktikoa izanen da, eta test motako galdetegi bati erantzun beharko zaio idatziz, deialdi honen I. eranskinean ageri den gai-zerrendako edukiei buruz eta lanpostuaren eginkizunak betetzeko eduki beharreko ezagutzei buruz. Galdera bakoitzari erantzuteko lau aukera emanen dira, baina bakarra izanen da zuzena. Erantzun oker bakoitzak penalizazioa ekarriko du, hain zuzen ere, erantzun zuzenaren balioaren herena.

Epaimahaiak esanen du, hasi baino lehen, zenbat denbora izanen den gehienez ere proba hau egiteko.

Proba honetan 30 puntu lortzen ahal dira gehienez. Bazterturik geldituko dira proba honetan gutxienez 15 puntu lortzen ez dituzten izangaiak.

Proba egiteko ez da inolako testurik edo dokumentaziorik erabiltzen ahalko, ezta hiztegirik, gailu elektronikorik edo bestelako materialik ere, mutur lodiko bolaluma urdina edo beltza izan ezik.

6.3.3. Hirugarren proba:

Teoriko-praktikoa izanen da. Epaimahaiak proposatutako zenbait kasu teoriko-praktiko ebatzi beharko dira, idatziz. Kasu horiek deialdi honetako I. eranskineko gai-zerrendaren berariazko zatian jasota dauden gaiekin lotuak eta lanpostuaren berezko eginkizunak betetzeko behar diren ezagutzei buruzkoak izanen dira.

Epaimahaiak esanen du, hasi baino lehen, zenbat denbora dagoen proba hau egiteko.

Hirugarren proban 30 puntu lortzen ahal dira gehienez ere.

Bazterturik geldituko dira proba honetan gutxienez ere 15 puntu lortzen ez dituzten izangaiak.

Proba egiteko ez da inolako testurik edo dokumentaziorik erabiltzen ahalko, ezta hiztegirik, gailu elektronikorik edo bestelako materialik ere, mutur lodiko bolaluma urdina edo beltza izan ezik.

6.4. Plika-sistemaren bidez eginen da hirugarren proba hau.

6.5. Bigarren eta hirugarren probak egun berean eginen dira, bata bestearen atzetik.

6.6. Proba bakoitzaren kalifikazioa bukatu ondoren, epaimahaiak www.nafarroa.eus webgunean (deialdiaren fitxan) argitaratuko ditu izangaiek lortutako puntuazioak, eta bost egun balioduneko epea ezarriko du interesdunek eskubidezkotzat jotzen duten guztia alega dezaten telematika bidez.

7.–Gainditu dutenen zerrenda.

7.1. Hautaprobak bukaturik, gainditu duten izangaien zerrenda argitaratuko du kalifikazio-epaimahaiak, oposizioan lortutako kalifikazioak adierazita, txanden arabera eta lortutako puntuazioaren arabera. Zerrenda Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira igorriko da, baldintzak betetzen diren egiaztatu eta plaza hutsak hautatzeko izapideak egin daitezen.

7.2. Puntu-berdinketarik gertatuz gero, hirugarren proban puntu gehien lortzen dutenen alde ebatziko da. Eta, hala ere, berdinduta segitzen badute, bigarren proban lortutako puntuazioak hartuko dira kontuan, eta, azkenik, lehenbiziko proban lortutakoak.

7.3. Arestian ezarritako irizpideak aplikatuta ere berdinketak segitzen badu, kalifikazio-epaimahaiak zozketa bakar bat eginen du berdinketa hausteko. Berdinduta dauden izangai guztiei zenbaki bana emanen zaie, ordena alfabetikoaren arabera, eta zenbaki horietako bat aukeratuko da ausaz. Horrela, berdinketa guztiak ordena alfabetikoaren arabera ebatziko dira, eta abiatuko da zozketan ateratzen den zenbakia duenaren abizenetatik eta izenetik.

8.–Baldintzak frogatzea eta plaza hutsak hautatzea.

8.1. Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak 10 egun balioduneko epea irekiko du izangaiek betebehar hauek betetzen dituztela frogatzeko agiriak aurkez ditzaten, horretarako ezartzen den bidea erabiliz:

a) Deialdiko 2.1.1.c) atalean eskatzen diren tituluetako baten kopia, edo titulua lortzeko eskubideak ordaindu dituela frogatzen duen gordekinarena, edo, bidezkoa denean, eskaerak aurkezteko epea bukatu aurretik titulua eskuratzeko moduan zegoela frogatzen duen ziurtagiria.

b) B motako ibilgailuak gidatzeko baimenaren kopia, betebehar hori duen plaza bat eskuratu nahi izanez gero.

8.2. Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak plaza hutsak hautatzeko egintzarako deia eginen du, argitara emanez hauta daitezkeen plaza hutsen zerrenda eta hautaketara deitutako izangaien zerrenda (plaza hutsak hautatzeko lehentasun-ordenari jarraituz antolatua, txandaren arabera eta puntuazio-ordenaren arabera). Bertan adieraziko da, halaber, izangaiek zer baldintza frogatu dituzten eta zer epe duten plaza hutsak hautatzeko.

Informazio hori jendaurrean paratuko da, deialdiaren fitxan.

Ondoren, izangaiek, horretarako ezarritako epearen barnean, aditzera emanen dute beren lehentasun-ordena, plaza hutsak eskuratzeko.

8.3. Plaza hutsak hautatzerakoan, %33ko edo hortik gorako desgaitasun aitortua duten izangaiek lehentasuna izanen dute gainerako izangaien aurretik, kontuan hartu gabe zein txandaren bidez hartu duten parte.

Desgaitasun aitortua deialdiko lanpostuarekin bateragarria dela dioen egiaztagiria balorazio- eta orientazio-talde eskudunek eginen dute, ofizioz. Egiaztagiri hori espedienteari erantsiko zaio.

Aurrekoa gorabehera, desgaitasuna duen izangairen bat baldin badago, eta horrek eragina badu plaza huts batean edo bestean jarduteko, plazen hautaketa hasi aurretik, haren desgaitasunarekin hobekien egokitzen dena eskainiko zaio, balorazio- eta orientazio-talde eskudunak horren gainean egiten duen txostena aztertu eta gero.

Era berean, hautaprobak gainditu eta genero-indarkeriaren biktima direla frogatzen duten emakumezko izangaiek lehentasuna izanen dute gainerako izangaien aurretik plaza hutsak hautatzeko, deusetan galarazi gabe desgaitasuna duten pertsonentzat ezarritako lehentasun-ordena.

Hautaprobak igoera-txandatik gainditzen dituzten izangaiek lehentasuna izanen dute deialdiaren xede diren plaza hutsak aukeratzeko txanda irekiko izangaien aurretik, baina kontuan hartuta, betiere, desgaitasuna dutela frogatzen duten izangaientzat eta genero-indarkeriaren biktima direla frogatzen duten emakumeentzat ezarritako salbuespena.

9.–Izendapen-proposamena eta agirien aurkezpena.

9.1. Behin plaza hutsak hautatzeko izapidea bukaturik, epaimahaiak Funtzio Publikoko zuzendari nagusiari igorriko dio, espediente osoarekin batera, izangaiak izendatzeko proposamena, non agertuko baitira hautapen-prozesua gainditu duten izangaien artetik deialdiko plazetan sartzen ahal direnak.

Izendapen-proposamen hori deialdiaren fitxan argitaratuko da, 11. oinarrian ezarritakoarekin bat.

9.2. Proposatutako izangaiek agiri hauek aurkeztu beharko dituzte, Nafarroako Gobernuaren atariko deialdiaren web-fitxan izendapen-proposamena argitaratu eta biharamunetik 10 egun balioduneko epean:

A.–Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langile finkoak ez diren izangaien kasuan:

a) Nortasun-agiri nazionalaren kopia, edo izangaiaren nazionalitatea eta nortasuna frogatzen dituen beste agiri baliokide batena.

b) Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak emandako txostena, frogatzeko interesdunak betetzen dituela lanpostuko berezko eginkizunetan aritzeko beharrezkoak diren baldintza psikofisikoak.

c) Zinpeko adierazpena edo adierazpen solemnea, adierazten duena ez dagoela desgaitua edo gabetua eginkizun publikoetan aritzeko eta ez dela kendua izan administrazio publikoren baten zerbitzutik.

d) Zina edo hitzematea, adierazten duena Nafarroako Foru Araubidea errespetatuko duela, Konstituzioari eta legeei men eginen diela, eta karguari dagozkion eginkizunak zuzen beteko dituela.

B.–Deialdia egin duen administrazioaz besteko Nafarroako administrazio publiko bateko langile finko diren izangaiek edo Nafarroako Foru Komunitateari eskualdatutako Justizia Administrazioko zerbitzuei atxikitako langile finko diren izangaiek, baldin eta igoera-txandan parte hartzen badute, ziurtagiri bat aurkeztu beharko dute, aurreko ataleko dokumentazioaz gainera, frogatzeko jatorrizko administrazioan jardunean daudela, edo borondatezko eszedentzian daudela eta lanean ari direla deialdia egin duen administrazio bereko beste lanpostu finko edo aldi baterako batean.

C.–2.1.1.b) oinarrian adierazitako ondorioetarako, Gizarte Segurantzak edo organo eskudunak emandako ziurtagiria aurkeztu beharko da.

9.3. Epe horren barrenean, eta aski justifikaturik dauden ezinbesteko kasuetan izan ezik, agiri horiek aurkezten ez dituzten izangaiak eta, orobat, deialdiko 2. oinarrian eskatutako baldintza guztiak betetzen dituztela frogatzen ez dutenak ezin izanen dira izendatu, eta baliorik gabe geldituko dira ordura arteko egintza guztiak, galarazi gabe beren eskaeraren faltsukeria dela-eta legokiekeen erantzukizuna.

9.4. Aurreko atalean aurreikusitako kasuan, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak oposizioa gainditu duten izangaien zerrendan –7. oinarrian aipatzen den horretan– hurrengoa den izangaiarekin beteko du hutsunea, baldin eta hutsik geratu den plazaren betebeharrak betetzen baditu, eta izangai horrekin aurreko ataletan adierazitako prozedura bera erabiliko da.

9.5. Deialdi honen xede den lanposturako baldintzak eta betebeharrak frogatzeko agiriez gainera, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak beste agiriren bat behar izanez gero bere eskudantziak erabiltzeko, proposaturiko izangaiari eskatuko dio, eta hark agiri hori aurkeztu beharko du, deialdi honen 9.2 atalean ezarritako moduan.

9.6. Ezarritako prozeduraren arabera plaza epe barruan eta behar bezala hautatzen ez bada, hautapen prozesuari uko egiten bazaio, deialdian plaza betetzeko ezarritako baldintzak betetzen ez badira edo eskatutako dokumentazioa ezarritako prozeduraren arabera epe barruan eta behar bezala aurkezten ez bada, plaza hutsen hautaketaren emaitza ez da aldatuko.

Administrazioko organo eskudunak gainditzen dutenen zerrendan ondo-ondotik heldu den izangaiarekin beteko du hutsunea.

10.–Izendapena, plaza hutsen esleipena eta jabetza hartzea.

10.1. Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak, ebazpen baten bitartez, Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioko funtzionario izendatuko ditu aurreko oinarrietan ezarritakoa betetzen duten izangaiak, deialdiko lanpostuan aritzeko, eta plaza hutsak esleituko dizkie.

10.2. Izendapenaren eta plazaren jabetza-hartzearen bidez, izendatuak nominako eta plantillako funtzionario bihurtuko dira, indarreko xedapenek Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioen arloan ezartzen dituzten eskubide eta betebehar guztiekin. Horrekin batera, Gizarte Segurantzako araubide orokorrean afiliatu eta alta emanen zaie, araubide horretan ezarritakoaren babesean.

Aurrekoa gorabehera, baldin izendatutakoak afiliaturik badaude Nafarroako Administrazio Publikoen edozein montepioren eskubide pasiboen araubide batean, bi aukera izanen dituzte: edo segitzea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren montepioan, babes harturik martxoaren 5eko 10/2003 Foru Legearen bidez araututako eskubide pasiboen araubidea, edo sartzea Gizarte Segurantzako araubide orokorrean. Hori dena, abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua aplikatuz, zehazki, bederatzigarren xedapen gehigarriaren 3. puntua (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutua).

10.3. Izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, kontuan izanik argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, hala ezartzen baitu 45. artikuluan Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legeak.

Izendatzen diren izangaiek izendapenaren ebazpenean horretarako ezartzen den egunean jabetu beharko dute plazaz, aski justifikaturik dauden kasuetan izan ezik.

Ezinbesteko kasuetan izan ezik, zehaztutako egunean plazaren jabetza hartzen ez duten izangaiek Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionario izateko eskubide guztiak galduko dituzte. Kasu horretan, deialdiaren 9.4 atalean ezarritakoari jarraikiko zaio.

10.4. Baldin eta funtzionario izaera eskuratzen duten izangaiei borondatezko eszedentzia ematen bazaie jabetza hartzen duten egunetik beretik, indarreko araudian ezarritako kasuetan, lanpostuan batere aritu gabe eta haiek eskatuta, hutsik gelditzen den plaza ere beteko da deialdiaren 9.4 atalean ezarritako moduan.

10.5. Aurreko bi ataletan aipatutako kasuetan, ez da aldatuko izendapenaren aurretik egindako plaza hutsen hautua. Beraz, funtzionario berriei zuzenean esleituko zaizkie egoera horien ondoriozko plazak.

11.–Jarduketen publikotasuna.

Deusetan galarazi gabe Nafarroako Aldizkari Ofizialaren bidez modu ofizialean argitaratu beharreko izapideak, deialdiaren fitxan argitaratuko da, Nafarroako Gobernuaren web-orrian (www.nafarroa.eus), proben deialdiei eta kalifikazioei buruz epaimahaiak ematen dituen ebazpenen eta haren jarduketaren gaineko informazioa, baita interesdunentzat jakingarri den informazio orokor guztia ere.

12.–Administrazio erroaren eremuan aldi baterako kontratatzeko izangaien zerrendak.

12.1. Bat etorriz Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamenduaren 42. artikuluan ezarritakoarekin eta aldi baterako kontratazioa kudeatzeko arauak onesten dituen Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariaren abenduaren 31ko 814/2010 Foru Aginduan eta oinarri honetan ezarritako prozedurarekin, aldi baterako kontratazioetarako zerrenda hauek prestatuko dira hautapen-prozesuan parte hartu eta plazarik lortzen ez duten izangaiekin:

a) Hautapen-prozesua gainditu arren, plaza lortu ez duten izangaien zerrenda.

b) Hautapen-prozesua gainditu ez duten izangaien zerrenda.

12.2. Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ebazpen bidez onetsiko dira, alde batetik, hautapen-prozesua gainditu arren plaza lortu ez duten izangaien zerrenda, eta, bestetik, prozesua gainditu ez duten izangaien zerrenda, aplikatu beharreko kudeaketa-arauekin bat.

Berdinketarik gertatzen bada, deialdi honetan ezarritako irizpideak aplikatuko dira hura ebazteko.

12.3. Izangaiei lanerako deitzeko eta, bidezkoa denean, haiek kontratatzeko, honako arau hauetan xedatutakoari jarraikiz jokatuko da: 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, abuztuaren 30ekoa, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duena; 814/2010 Foru Agindua, abenduaren 31koa, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariak emana, aldi baterako kontratazioa kudeatzeko arauak onesten dituena; eta aplikatzekoak diren gainerako arauak.

Kontrataziorako deitzen diren izangaiek frogatu beharko dute, kontratua sinatzeko unean, betetzen dituztela deialdian eskatzen diren baldintzak.

Eskatutako baldintzak bete beharko dira sarrera-prozedurarako eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean, eta, orobat, hautaprobak egin bitartean eta kontratazio-aldiak iraun bitartean.

Kontrataziorako izangaien zerrendak onetsi baino lehen, kasua bada, epe bat irekitzen ahalko da hizkuntzen maila egiaztatzeko, eta betebehar hori eskatzen hasiko da horretarako emanen den epea bukatu eta gero.

Aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrendan agertzeak ez du esan nahi interesdunei aitortzen zaienik betetzen dituztela deialdian eskatutako baldintzak; izan ere, oinarri honetan adierazten den moduan frogatu beharko dituzte.

13.–Errekurtsoak.

Kalifikazio-epaimahaiak ematen dituen egintzen eta ebazpenen kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Deialdiaren, haren oinarrien eta haiek aplikatzeko egintzen kontra, kalifikazio-epaimahaiak hartutakoen kontra izan ezik, zilegi izanen da gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritu nahi den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Hori guztia, bat etorriz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126. artikuluan xedatutakoarekin, eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluei jarraikiz.

I. ERANSKINA.–GAI-ZERRENDA

Zati orokorra.

1. gaia.–Espainiako 1978ko Konstituzioa: Printzipio orokorrak. Oinarrizko eskubideak eta betebeharrak. Koroa. Gorte Nagusiak: osaera eta eginkizunak. Gobernua eta Estatuko Administrazioa. Botere Judiziala. Konstituzio Auzitegia: osaera, izaera eta eskumenak.

2. gaia.–Europar Batasuna: Europako Parlamentua. Kontseilu Europarra. Europar Batasuneko Kontseilua: eskumenak, egitura eta funtzionamendua. Europako Batzordea: osaera, antolaketa eta funtzionamendua. Justizia Auzitegia.

3. gaia.–Europar Batasuneko zuzenbidea: Haren iturriak. Sorrerako zuzenbidea eta zuzenbide eratorria. Tratatuak. Erregelamenduak, zuzentarauak eta erabakiak. Europar Batasuneko zuzenbidearen eta estatu kideen antolamendu juridikoaren arteko loturak. Politika erkideak.

4. gaia.–Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoa: izaera eta esanahia. Atariko titulua. Nafarroaren eskumenak.

5. gaia.–Nafarroako Parlamentua edo Gorteak: osaera, antolaketa eta eginkizunak. Nafarroako Kontuen Ganbera: eskumen-esparrua, eginkizunak eta organoak. Nafarroako Foru Komunitateko Arartekoa: eginkizunak, prozedura eta ebazpenak.

6. gaia.–Nafarroako Gobernua: Eginkizunak. Osaera, izendapena, eraketa eta kargu-uztea. Eskudantziak eta eskumenak. Funtzionamendua. Sostengu eta laguntzarako organoak. Erantzukizun politikoa, Parlamentuaren kontrola eta Parlamentua desegitea. Nafarroako Gobernuko lehendakaria. Nafarroako Gobernuko lehendakariordeak eta kontseilariak.

7. gaia.–Zuzenbidearen iturriak: iturrien hierarkia. Legea. Gobernuaren lege-mailako xedapenak. Legegintzako ekimena eta lege-mailako arauak emateko ahala. Erregelamendua: kontzeptua, motak eta mugak. Gobernuaren erregelamendu-ahala.

8. gaia.–Administrazio Publikoa eta sektore publikoa: kontzeptuak. Xedapen orokorrak, jarduteko printzipioak eta sektore publikoaren funtzionamendua urriaren 1eko 40/2015 Legean. Administrazioen arteko harremanak.

9. gaia.–11/2019 Foru Legea, martxoaren 11koa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzkoa. I. titulua: "Xedapen orokorrak". II. titulua: I. kapitulua, "Foru Administrazio Publikoa". II. kapitulua, "Foru Administrazio Publikoaren antolaketa". III. kapitulua, "Eskumenen erabileraren araubide juridikoa". IV. kapitulua, "Kide anitzeko organoak". III. titulua: I. kapitulua, "Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren antolaketa". VI. titulua: I. kapitulua, "Pertsonen eskubideak".

10. gaia.–Administrazio-egintzak: Administrazio-egintzen betebeharrak. Egintzen efikazia. Deuseztasuna eta deuseztagarritasuna. Egintzak administrazio-bidean berrikustea: ofiziozko berrikuspena eta administrazio-errekurtsoak.

11. gaia.–Administrazio-prozedurari buruzko xedapen orokorrak: Prozeduran interesdun direnak. Administrazio publikoen jarduera: jarduteko arau orokorrak; epemugak eta epeak. Prozeduraren bermeak. Prozeduraren hasiera, antolamendua, instrukzioa eta amaiera. Betearazpena.

12. gaia.–Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutua: Langile motak. Funtzionario publikoak hautatzea. Funtzionario-izaera eskuratzea eta galtzea. Administrazio-karrera. Administrazio-egoerak. Lanpostuak betetzea. Eskubideak eta betebeharrak.

13. gaia.–13/2007 Foru Legea, apirilaren 4koa, Nafarroako Ogasun Publikoari buruzkoa: Aplikazio-eremua eta Nafarroako Ogasun Publikoa. Nafarroako Aurrekontu Orokorrak: edukia eta onespena; exekuzioa eta likidazioa.

14. gaia.–2/2018 Foru Legea, apirilaren 13koa, Kontratu Publikoei buruzkoa: Atariko titulua. Kontratistak. Kontratuen tipologia eta araubide juridikoa. Publizitate-arauak eta adjudikazio-prozedurak. 11/2005 Foru Legea, azaroaren 9koa, Dirulaguntzei buruzkoa: Xedapen orokorrak eta laguntzak emateko eta kontrolatzeko prozedura. Dirulaguntzak itzultzea.

15. gaia.–Sektore publikoaren funtzionamendu elektronikoa Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legean. Administrazio Elektronikoa Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan.

16. gaia.–5/2018 Foru Legea, maiatzaren 17koa, Gardentasunari, Informazio Publikoa Eskuratzeari eta Gobernu Onari buruzkoa: xedapen orokorrak. Gardentasuna: gardentasuna jarduera publikoan eta publizitate aktiboa. Informazio publikoa eskuratzeko eskubidea: arau orokorrak, hura gauzatzeko prozedura eta aurkaratzeko araubidea. Nafarroako Gardentasunaren Kontseilua.

17. gaia.–3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa. Xedapen orokorrak. Datu-babesaren printzipioak. Pertsonen eskubideak.

18. gaia.–Genero-berdintasuna: 3/2007 Lege Organikoa, martxoaren 22koa, Gizonen eta Emakumeen Berdintasun Eragingarrirakoa: berdintasun-printzipioa eta diskriminazioaren aurkako babesa. 17/2019 Foru Legea, apirilaren 4koa, Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunari buruzkoa.

Berariazko zatia.

1. gaia.–Osasun-zerbitzu eta -establezimenduak baimentzeko eta erregistratzeko prozedura. Osasun-arloko langileen erregistroa. Araudia.

2. gaia.–Farmazia-establezimenduak. Betebeharrak. Farmazia-bulegoen eta landa-eremuetako botika-gelen antolamendua, ikuskapena, baimena eta erregistroa. Araudia.

3. gaia.–Ospitale eta zentro soziosanitarioetako farmazia-zerbitzuak. Betebeharrak, antolamendua, ikuskapena, baimena eta erregistroa. Araudia.

4. gaia.–Zentro soziosanitarioetako medikamentu-biltegiak. Motak eta betebeharrak. Antolamendua, ikuskapena, baimena eta erregistroa. Farmazia-arreta. Araudia.

5. gaia.–Formula magistralak eta prestakin ofizinalak. Formulario Nazionala eta formula magistralak eta prestakin ofizinalak zuzen prestatzeko arauak. Farmazia-bulegoen akreditazioa eta hirugarrenentzat halakoak prestatzeko baimena. Araudia.

6. gaia.–Ospitaleetako farmazia-zerbitzuetan sendagaiak prestatzea: esterilak eta ez-esterilak prestatzea, zatikatzea, egokitzea, dosiak pertsonalizatzea. Formula magistralak eta prestakin ofizinalak. Prestakin normalizatuak. Instalazioak eta ekipamenduak. Ospitaleetako farmazia-zerbitzuetan medikamentuak prestatzeko jardunbide egokien gida. Akreditazioa eta hirugarrenentzat halakoak prestatzeko baimena. Araudia.

7. gaia.–Medikamentuen dosifikazio-sistema pertsonalizatuak (DSP). Betebehar tekniko-sanitarioak eta erantzukizunpeko adierazpena. Araudia.

8. gaia.–Opiazeo bidezko ordezko tratamenduak. Tratamendua prestatzea eta ematea. Farmazia-bulegoen betebeharrak eta akreditazioa. Araudia.

9. gaia.–Etengabeko farmazia-arreta. Nafarroako farmazia-bulegoen guardia-zerbitzuen antolamendua. Programazioa eta jendearentzako informazioa. Farmazia-bulegoen jendaurreko ordutegiak eta aldi baterako itxialdiak. Araudia.

10. gaia.–Optika-establezimenduak. Motak, betekizunak, ikuskapena, baimena eta erregistroa. Araudia.

11. gaia.–Audioprotesi-establezimenduak. Betebeharrak, ikuskapena, baimena eta erregistroa. Araudia.

12. gaia–Ortopedia-establezimenduak. Motak, betebeharrak, ikuskapena, baimena eta erregistroa. Araudia.

13. gaia.–Hortz-protesien laborategiak. Betebeharrak, ikuskapena, baimena eta erregistroa. Araudia.

14. gaia.–Neurrira egindako osasun-produktuen fabrikatzaileak. Funtzionamendu-lizentziak. Banaketa. Egokitzapena. Eskumenak. Estatuko eta Europako araudia.

15. gaia.–Gizakiek erabiltzeko medikamentuen banaketa. Banaketa-entitate motak eta betekizunak. Baimena eta erregistroa. Araudia.

16. gaia.–Gizakiek erabiltzeko medikamentuen banaketarako jardunbide egokiak. Europako eta Estatuko araudia. Jardunbide egokiak betetzen diren egiaztatzeko ikuskapena eta ziurtapena.

17. gaia.–Gizakiek erabiltzeko medikamentuetarako printzipio aktiboen banaketarako jardunbide egokiak. Europako eta Estatuko araudia. Jardunbide egokiak betetzen diren egiaztatzeko ikuskapena eta ziurtapena.

18. gaia.–Albaitaritzako medikamentuen erregulazioa. Albaitaritzako medikamentuak banatzea eta ematea. Establezimendu motak eta betebeharrak. Administrazio publikoen eskumenak, Albaitaritzako medikamentuak zentzuz erabiltzeko eta ikuskapenak egiteko programa nazionala. Araudia.

19. gaia.–Albaitaritzako medikamentuen banaketa. Baimena. Banaketa-jardunbide egokiak. Ziurtapena. Estatuko eta Europako araudia.

20. gaia.–Farmazia-laborategiak eta printzipio aktiboen fabrikatzaileak. Betebeharrak, ikuskapena eta baimena. Araudia.

21. gaia.–Farmazia-laborategiak eta kanpo-merkataritza: medikamentuen eta printzipio aktiboen inportazioa eta esportazioa. Baimenak eta ziurtagiriak. Araudia.

22. gaia.–Medikamentuak zuzen fabrikatzeko arauak. Europako eta Estatuko araudia. Zuzen fabrikatzeko arauak betetzen diren egiaztatzeko ikuskapena eta ziurtapena.

23. gaia.–Substantzia aktiboak zuzen fabrikatzeko arauak. Europako eta Estatuko araudia. Zuzen fabrikatzeko arauak betetzen diren egiaztatzeko ikuskapena eta ziurtapena.

24. gaia.–Erradiofarmakoak. Motak. Fabrikazioa. Unean berean prestatzea. Erradiofarmaziako unitateak. Betebeharrak. Baimena. Ikuskaritza. Araudia.

25. gaia.–Erradiofarmakoak unean berean behar bezala prestatzeko arauak. Araudia. Zuzen fabrikatzeko arauak betetzen diren egiaztatzeko ikuskapena eta ziurtapena.

26. gaia.–Laborategiko jardunbide egokiak. Segurtasuneko ikerketa ez-klinikoak. Laborategiko jardunbide egokiak betetzen diren egiaztatzeko ikuskapena eta ziurtapena.

27. gaia.–Medikamentuen bidezko saiakuntza klinikoen erregulazioa. Europako eta Estatuko araudia. Saiakuntza klinikoen jardunbide kliniko egokiak. Jardunbide kliniko egokiak egiaztatzeko ikuskapenak: sustatzailea, ikertzailea, farmazia-zerbitzua.

28. gaia.–Medikamentuen gaineko Ikerkuntza Batzorde Etikoen (mIBE) erregulazioa. Jardunbide kliniko egokiak. Medikamentuen gaineko Ikerkuntza Batzorde Etikoaren akreditazioaren ikuskapena. Azterketa Klinikoen Espainiako Erregistroa (REec).

29. gaia.–Behaketa-azterlan prospektiboak medikamentuekin. Jarraipen Prospektiboko Botiken gaineko Behaketa Azterlanak Ebaluatzeko Nafarroako Adituen Batzordea. Araudia.

30. gaia.–Farmakozaintza: kontzeptuak, helburuak eta Europako eta estatuko araudia. Nafarroako Farmakozaintza Zentroa. Medikamentuen eragin kaltegarrien susmoak jakinarazteko sistema.

31. gaia.–Farmakozaintzako jardunbide egokiak farmazia industrian. Estatuko eta Europako araudia. Farmakozaintzako Jardunbide Egokien Europako Gidak. Farmakozaintzako jardunbide egokiak betetzen direla egiaztatzeko ikuskapena.

32. gaia.–Osasun-produktuen erregulazioa Europar Batasunean eta Espainian. Europar Batasuneko zuzentarauak eta erregelamenduak. Europar Batasuneko neurrien aplikazioa Espainian. Espainiako erregulazioan aurreikusitako beste alderdi batzuk. Nafarroaren eskumenak.

33. gaia.–Osasun-produktuen fabrikazioa, taldekatzea eta inportazioa. Fabrikazioa: fabrikazio motak, fabrikatzaileen lizentziak, betekizunak eta betebeharrak. Inportazioa: inportatzaileen lizentziak, betekizunak eta betebeharrak. Estatuko eta Europako araudia.

34. gaia.–Osasun-produktuen banatzaileak eta salmentako establezimenduak. Jarduera-komunikazioak, banatzaileen betekizunak eta betebeharrak. Osasun-produktuen ikuskapena eta onespen-kontrola. Araudia.

35. gaia.–Osasun-produktuen zaintza-sistema Europar Batasunean. Espainian aplikatzeko jarraibideak. Osasun-produktuen zaintzaren arduraduna. Osasun-produktuen segurtasun-alertak eta -oharrak. Osasun-produktuen gorabehera kaltegarrien jakinarazpena. Ekintza zuzentzaileak.

36. gaia.–In vitro diagnostikorako osasun-produktuen erregulazioa. Estatuko eta Europako araudia. Eskumenak. Instalazioak, funtzionamendu-lizentziak. Fabrikazioa. Erreferentziako laborategiak. Merkaturatzea eta zerbitzuan jartzea. Inportazioa eta esportazioa.

37. gaia.–Osasun-produktuen eta in vitro diagnostikorako osasun-produktuen sailkapena. Zuzentarauen eta erregelamenduen arteko desberdintasunak: arauak eta irizpideak. Osasun-produktuen onespenaren ebaluazioa. Jakinarazitako erakundeak.

38. gaia.–Osasun-produktu inplantagarri aktiboak. Araudia. Erregistroak. Zaintza-sistemak.

39. gaia.–Osasun-produktuen ebaluazio klinikoa eta ikerketa klinikoak Europar Batasunean. Europako eta Estatuko erregelamenduak.

40. gaia.–Kosmetikako produktuen erregulazioa Europar Batasunean eta Espainian. Europar Batasuneko erregelamendua kosmetikako produktuei buruz. Espainiako erregulazioan aurreikusitako beste alderdi batzuk. Administrazio Publikoen eskumenak. Espainiako erregelamenduak norberaren zaintzako produktuetan.

41. gaia.–Kosmetikako produktuen fabrikatzaileak eta inportatzaileak. Erantzukizunpeko adierazpena. Kosmetikoak zuzen fabrikatzeko arauak. Europako eta Estatuko araudia. Betetzen den egiaztatzeko ikuskapena. Merkatuaren kontrola.

42. gaia.–Espainiako Kosmetozaintza Sistema. Jarraibideak. Kosmetikoen ondorioz espero ez diren efektuen jakinarazpena. Kosmetikako eta norberaren higieneko produktuen segurtasun-ohar informatiboak.

43. gaia.–Medikamentuen baimena eta erregistroa Europar Batasunean eta Espainian. Prozedura zentralizatua. Prozedura deszentralizatua eta elkarrekiko aitorpena. Estatuko prozedura. Araudia.

44. gaia.–Medikamentuak emateko baldintzak. Fitxa teknikoa, etiketatzea eta erabilera-orria. Medikamentuen eskuragarritasuna egoera berezietan. Araudia.

45. gaia.–Errezeta medikoa eta medikamentuak emateko aginduak. Motak, irizpideak eta betekizunak. Medikamentuak preskribatzea eta ematea. Errezeta medikoak gorde eta zaintzea. Faltsututako errezeta medikoen susmoak daudenean jarduteko moduak. Araudia.

46. gaia.–Medikamentuak eta Internet: medikamentuen urruneko salmentaren erregulazioa. Establezimendu baimenduak, webguneei aplikatzekoak zaizkien baldintzak eta betekizunak. Medikamentuen legez kanpoko salmenta Internet bidez.

47. gaia.–Faltsututako medikamentuei aurre egiteko estrategia Europar Batasunean eta Espainian. Faltsututako medikamentuen susmoak komunikatzeko jarraibideak. Batzordearen erregelamendu eskuordetuak (EB), segurtasun-gailuei buruzkoak. Fabrikatzaileen, banatzaileen eta farmazia-establezimendu eta -zerbitzuen betebeharrak.

48. gaia.–Merkaturatutako medikamentuen kalitatearen jarraipena. Merkatua kontrolatzeko kanpainak, lagin-hartze ofiziala eta analisiak. Medikamentuen kalitatearen inguruko gorabeheren jakinarazpena eta jarduteko moduak.

49. gaia.–Merkatuan osasun-produktuak kontrolatzeko programak. Autonomia-erkidegoen parte-hartzea programa horien garapenean. Ikuskapenak.

50. gaia.–Alerta farmazeutikoak medikamentuak, osasun-produktuak, kosmetikako produktuak, norberaren zaintzako produktuak eta biozidak direla eta. Alerta motak eta sailkapena. Alerten kudeaketa, hedapena, jarraipena eta erregistroa.

51. gaia.–Medikamentu estupefazienteak, psikotropoak eta substantzia psikotropikoak: medikamentuak banatzearen, ematearen, itzultzearen eta suntsitzearen gaineko kontrola. Farmazia-bulegoek eta farmazia-zerbitzuek egiten dituzten estupefaziente-mugimenduen jakinarazpena. Estupefazienteen errezeta ofizialak, truke-txartelak eta haiek preskribatzeko eta emateko betebehar bereziak.

52. gaia.–Medikamentuen erabilera bidegabeak. Medikamentuak lapurtu, galdu edo legez kanpoko trafikorako desbideratu direla jakinarazteko prozedura. Legez kanpoko medikamentuak eta medikamentuen legez kanpoko transakzioak. Jakinarazpenak, kontrolak eta jarduketak.

53. gaia.–Osasun-establezimenduen publizitatea. Baimena eta kontrola. Araudia.

54. gaia.–Osasun-produktuen publizitatea. Printzipioak, debekuak eta betebeharrak. Kontrola eta ikuskapena. Araudia.

55. gaia.–Medikamentuen publizitatea, jendeari oro har zuzendua, eta medikamentuak preskribatzeko edo emateko eskumena dutenei zuzendua. Printzipioak, debekuak eta betekizunak. Kontrola eta ikuskapena. Araudia.

56. gaia.–Medikamentuen zuzeneko salmenta osasun-arloko profesionalei eta albaitariei. Komunikazio-jarraibideak eta -prozedura.

57. gaia.-Kalitatea bermatzeko sistemak. Kalitatearen eskuliburua, lan-prozedura normalizatuak eta erregistroak. Berrikustea eta eguneratzea. Zuzendaritzak berrikustea.

58. gaia.–Ikuskapen-zerbitzuen kalitate-sistemak. Nazioarteko auditoretzak: Joint Audit Programme (JAP). Estatuko auditoretzak: barne-auditoretzak eta AEMPSekin eta beste autonomia-erkidego batzuekin lankidetzan egindakoak. Nafarroako Farmakozaintza Zentroaren bi urtez behingo auditoretzak.

59. gaia.–Medikamentuen eta Osasun-produktuen Bermeei eta Arrazoizko Erabilerari buruzko Legearen testu bategina. Farmakoen eta osasun-produktuen kalitatea, segurtasuna eta eraginkortasuna. Administrazio publikoen erantzukizunak. Zehapen-araubidea. Osasun Sistema Nazionalaren jasangarritasuna.

60. gaia.–Nafarroako Gobernuko Osasun Departamentua. Egitura eta eginkizunak. Farmazia Antolamendu eta Ikuskapenaren Atala: eskumenak, eginkizunak. Araudia.

61. gaia.–Sendagaien eta Osasun Produktuen Espainiako Agentzia. Eskumenak. Egitura eta eginkizunak. AEMPSek eta autonomia-erkidegoek batera eta koordinatuta jardutea.

62. gaia.–Ikuskapen Batzorde Teknikoa (IBT): egitura, eginkizunak eta lantaldeak. Ikuskapenei buruzko informazioa trukatzea eta Ikuskapen Batzorde Teknikoak garatutako jarduketa-prozedurak koordinatzea.

II. ERANSKINA.–FARMAZIALARIEN PLAZA HUTSAK

PLAZA

DEPARTAMENTUA

ATXIKIPEN-ESPARRUA

ARAUBIDE
JURIDIKOA

HERRIA

SEXU-DELITUEN ZIURTAG.

HIZKUNTZAK

GIDABAIMENA

3846

Osasun Departamentua

Osasun Zuzendaritza Nagusia

Funtzionarioa

Iruña

B

8736

Osasun Departamentua

Osasun Zuzendaritza Nagusia

Funtzionarioa

Iruña

B

10229

Osasun Departamentua

Osasun Zuzendaritza Nagusia

Funtzionarioa

Iruña

B

Iragarkiaren kodea: F2612339