192. ALDIZKARIA - 2026ko irailaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FUNES

2026ko lurraren kontribuzioa borondatez ordaintzeko epea

2026ko ekitaldiko hiri-lurraren eta landa-lurraren gaineko kontribuzioa kobratuko da, eta aditzera ematen da, jarraikiz Diru-bilketarako Erregelamenduari.

Zerga hori ordaintzeko borondatezko epea da: 2026ko irailaren 30etik 2026ko urriaren 30era, biak barne.

Helbideratutako ordainagiriak 2026ko urriaren 30ean kobratuko dira.

Helbideratuta ez dauden ordainagiriak Funesko Udalaren kontuetan ordaindu beharko dira, Nafarroako Rural Kutxan, Caixabanken edo Banco Santanderren, borondatez ordaintzeko epean. Ohartarazten da ezen epe hori iraganik premiamendu bidez kobratuko direla ordaintzeke dauden ordainagiriak, dagozkien errekargu eta interesak aplikatuta.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Likidazio honen kontra, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, hautara, egintza egin duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legea, 123. eta 124. artikuluak).

b) Gora jotzeko errekurtsoa, hautara, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita (Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 333. artikulua eta hurrengoak).

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legea, 30., 114.1.c eta 112.3 artikuluak eta Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen Legea, 8., 10. eta 46. artikuluak).

Funesen, 2026ko irailaren 8an.–Alkatea, Ignacio F. Domínguez Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2612063