2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LIZARRA
2026ko lurraren kontribuzioa borondatez ordaintzeko epea
Diru-bilketaren gaineko Erregelamenduari jarraikiz, aditzera ematen da 2026ko irailaren 8an hasi eta urriaren 20an bukatuko dela epea hiri-lurraren eta landa-lurraren gaineko 2026ko kontribuzioaren zergaren kuotak borondatez ordaintzeko.
–Helbideratu gabeko ordainagiriak ordain daitezke ordainagiriaren atzeko aldean azaltzen diren banketxeetako edozein bulegotan, ordainagiria aurkeztuta.
–Lizarrako Udalaren bulegoetan, kreditu-txartelaren bidez.
–Helbideratutako ordainagiriak 2026ko urriaren 2an kargatuko dira kontuetan.
Borondatez ordaintzeko epea iraganez gero, ezarriko dira Diru-bilketaren gaineko Erregelamendu Orokorrean finkatutako errekarguak, eta behar diren izapideak eginen dira premiamendu-bidez kobratzeko.
Lizarran, 2026ko irailaren 2an.–Alkatea, Marta Ruiz de Alda Parla.
Iragarkiaren kodea: L2612056